(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak bere webgunean beste bide bat jarri du iruzurragatik salaketa anonimoak aurkezteko asteazkena, 2014.eko irailak 24


Gobernuak erakunde horren egituran barne-aldaketak egitea erabaki du iruzur fiskalaren aurkako borroka-plan eraginkorragoa egiteko


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak www.hacienda.navarra.es webgunean beste bide bat jarri du herritarrek iruzur fiskalagatik salaketak aurkeztu ahal ditzaten eta, horretarako, formulario anonimo bat bidaliz.

2014-2017 iruzur fiskalaren aurkako borroka-planean jasotako 157 neurrietako bat da hori, eta haren berri eman dio gaurko bilkuran Lourdes Goicoechea lehendakariordeak Gobernuari. Plan horren esparruan, eta jarduera eraginkorragoak izateko asmoz, Foru Gobernuak Ogasunaren egituran egin beharreko aldaketa batzuk onartu ditu.

Nafarroako Zerga Ogasunak www.hacienda.navarra.es webgunean beste bide bat jarri du herritarrek iruzur fiskalagatik salaketak aurkeztu ahal ditzaten eta, horretarako, formulario anonimo bat bidaliz.

2014-2017 iruzur fiskalaren aurkako borroka-planean jasotako 157 neurrietako bat da hori, eta haren berri eman dio gaurko bilkuran Lourdes Goicoechea lehendakariordeak Gobernuari. Plan horren esparruan, eta jarduera eraginkorragoak izateko asmoz, Foru Gobernuak Ogasunaren egituran egin beharreko aldaketa batzuk onartu ditu.

Lourdes Goicoecheak bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan adierazi duenez, web-aplikazio berri honen asmoa herritarren laguntza bideratzea da, "eta horrek zergadunei buruzko informazio gehiago eta hobea izaten lagunduko du".

Alde horretatik, azpimarratu du "iruzur fiskalak gizarte guztiari egiten diola kalte eta, bereziki, ahulenei zerbitzu publikoen kopurua eta kalitatea murrizten baitu, oinarrizkoak direnak herritar moduan gure askatasuna garatzeko eta aukeren berdintasuna garatzeko".

Hala, herritar batek iruzur fiskal bat egiten ari dela badaki, Nafarroako Ogasunari jakinarazi ahalko dio era anonimoan bere webgunean dagoen formularioa erabiliz, eta bertan gertakariak nolakoak izan diren deskribatu beharko du labur. Informazio hori jasotzen denean, Ogasunak salaketako edukia egiazkoa den ikertuko du, eta haren arabera jokatuko, hau da, espediente bat zabalduko du legezkotasun eza adierazten duten zantzuak badaude edo artxibatu egingo du halakorik topatzen ez badu.

Orain arte, Nafarroako Ogasunak iruzur fiskalengatik herritarren salaketak posta elektronikoz jasotzen zituen, eta baita gutunez edo zuzenean bulegoetan ere. Webguneko formulario hori abian jarrita, prozedura estandarizatu bat antolatu da eta, hari esker, "iruzurraren aurkako borrokan eraginkorragoak izango gara" azaldu du Goicoecheak.

Ogasunaren egituran aldaketak

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako, irailak 24, ohiko bilkuran Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura aldatzeko dekretua adostu du, iruzur fiskalaren aurkako borroka-planeko jardueren garapenari egokitzeko asmoz.

Gogoratuko denez, plan horrek herritarren kontzientziazioan eragiten duen plangintza bat dakar, informazio-sistemak hobetzea, arrisku-sektoreen zerga-kontrola eta beste eragile batzuekin koordinatzea.

Aldaketa horiekin, egungo zerbitzuko hamar zuzendaritzatik zortzira igarotzea dakartzatena, zergadunei emandako arreta-zerbitzuen eraginkortasuna hobetu nahi da, horretarako gaur arte horretaz arduratzen diren unitate organikoak bateratuz. Zerga-kudeaketa integrala ere hobetuko da horretan aritzen ziren zerbitzuak bateratuz.

Zehazki, Nafarroako Gobernuak erabaki du, zerbitzuko hiru zuzendaritza sortu berria den bakar batean uztea. Hala, Zerga Zuzenak, Zehapenak eta Errekerimenduak; Zeharkako Zergak eta Enpresa Handiak; eta PFEZ nahiz Ondarearen gaineko Zerga Kudeaketarenak, orain, Zerga Kudeaketa Zerbitzu berrian batzen dira. Halaber, Zerga eta Zerga-bilketa Aztertzeko Zerbitzuak honako izen hau hartuko du: Azterketa, Plangintza eta Prestakuntza Fiskaleko Zerbitzua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa