(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak (NEKP) 2,2 milioi euroko emaitza positiboa lortu du 2014an, sortu zenetik lehen aldiz

asteazkena, 2014.eko irailak 24


Sozietate publikoek 18 milioi euro aurreztea lortu dute urtean eta zorpetze-maila % 41 murriztea II. Berrantolamendu Planarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) Berrantolamendu Planak zer martxa duen jakin du. 2013ko maiatzean hasi zen hura balio erantsi handiko enpresa-sektore publikoari eusten zaiola bermatzeko, giza kapitalari eusten utziko duena eta Foru Komunitatearen garapen ekonomikoari lagunduko diona, haren tamaina doituz, egitura optimizatuz eta eraginkortasuna hobetuz.

Nafarroako enpresa-sektore publikoak, aurrezteko 18 milioi euroko urteko eragina lortu du, II. Berrantolamendu Planaren barneko neurriei esker. Haietatik, 15 milioi euro 2014an sortu ziren. Hala ondorioztatzen da aurtengo lehen seihilekoan jarraitutako bilakaeratik, ia enpresa guztietan eragiketen emaitza (EBITDA) positiboak izanik. Haren osagarri, zorpetze-maila 118 milioi murriztu da, % 41 2012an zegoen zorrarekin alderatuz.

fatxada

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (NEKP) II. Berrantolamendu Planak zer martxa duen jakin du gaurko bilkuran. Hura 2013ko maiatzean hasi zen, eta haren emaitza da erakundea sortu zenetik lehen aldiz, sozietate guztiek 2,2 milioi euroko emaitza positiboak izan dituztela, 2014ko lehen seihilekoari dagokion txostenaren arabera.

Plan horren helburua da, balio erantsi handiko enpresa-sektore publikoari eusten zaiola bermatzea, giza kapitalari eusten utziko duena eta Foru Komunitatearen garapen ekonomikoari lagunduko diona, haren tamaina doituz, egitura optimizatuz eta eraginkortasuna hobetuz.

Bilakaeraren datuei erreparatuz, Nafarroako enpresa-sektore publikoak aurrezteko 18 milioi euroko urteko eragina lortu du, II. Berrantolamendu Planaren barneko neurriei esker. Haietatik, 15 milioi euro 2014an sortu ziren. Eragiketen emaitzak (EBITDA) positiboak dira ia enpresa guztietan. Haren osagarri, zorpetze-maila 118 milioi murriztu da, % 41 2012an zegoen zorrarekin alderatuz.

2014ko ekainaren 30ean, neurri guztien % 80 inguru jadanik ezarri ziren eta gainerakoak egikaritze-prozesuan zeuden. Jarduerak bost ardatz nagusitan banatzen dira: egitura murriztea, eragiketa-kostuak jaistea, higiezin aktiboak eta beste zenbait aktibo saltzea, enpresen zorra birfinantzatu eta murriztea eta batzordeak berrantolatu eta arintzea.

Plana abian jarri zenetik lortutako emaitza nagusien artean, eskuratutako aurrezteaz gain, aipatu beharra dago enpresa publiko guztiek 2014ko lehen seihilekoan 11,5 milioi euroko EBITDA (zergen aurretiko emaitzak) positiboa erdietsi dutela; horrek ekarri du, lehen aldiz NEKPak 2,2 milioi euroko azken emaitza positiboa izatea zergen ondoren.

Iberdrolako akzioen salmentak, ezarritako gainerako neurriekin batera, adierazpen positiboa izan du ere laguntza-mailetan; izan ere, sortutako diruzaintzak enpresa-sektore publikoaren zorra 118 milioi euro murriztea ekarri du, hau da, % 41eko murrizketa.

Jarraian, jarduera-arlo bakoitzean izandako aurrerapen garrantzitsuenak zehazten dira.

1. Egitura murriztea:

NDO-ENECSA (NICDO) eta NASUVINSA-ANLen bat-egiteekin eta SODENA-CEIN eta GAN-NILSAren integrazioekin, Nafarroako sektore publikoko mapa berria ia erabat osatuta dago jadanik; 11 merkataritza-sozietatetan (berregiturako lehen prozesuaren ondoren, 13 sozietate geratu ziren) konfiguratutako bederatzi kudeaketa-unitatek osatzen dute, eta honako arlo hauetan aritzen dira:

  1. Nafarroako enpresa-garapena. SODENA eta CEINek egiten dute, bereizitako enpresa moduan jarraitzen dutenak, baina zuzendaritza bakar batek kudeatzen ditu.

  2. Lehen sektoreko garapena, INTIAren bitartez.

  3. Ingurumen-sektorearen garapena, NILSAren bidez, eta bertan sartu da GAN ere (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa).

  4. Higiezin aktibo eta etxebizitza-politiken kudeaketa, CATen bidez eta NASUVINSA nahiz Nafarroako Garraio eta Logistika Agentziaren (ANL) bat-egitetik sortutako enpresaren bidez.

  5. Kultura, kirol eta aisialdiko zerbitzuen kudeaketa. NICDO izeneko sozietate berri batek egiten du, Nafarroa Kirola eta Aisialdia (NKA) eta Nafarroako Kultura Espazioen Enpresaren (NKEE) bat-egitearen emaitza dena

  6. Administrazioari emandako zerbitzu teknologikoak. TRACASA eta NASERTIC enpresek egiten dute, eta beren egitura bereizita mantentzen dute.

Horren osagarri, Nafarroako Zirkuituaren kudeaketa kanporatu da, eta CNAI (Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntza Zentroa) kanporatzeko lanean jarraitzen da

Jarduera horietan guztietan, 6 milioi euro aurreztu dira.

2. Eragiketa-kostuak hobetzea.

Gastuak kudeatzeko sistema bat abian jarri da, haren barnean erosteko prozedura bateratu bat dago eta berariaz hautemandako beste neurri batzuk ezarri dira sozietate bakoitzerako.

Horren emaitza da, 2013an 7,2 milioi euro aurreztea lortu zela jadanik, eta urte honetan finkatu egin dela. 2014ko ekainean 500.000 euroko aurrezte osagarriak erdietsi dira, eta aurrezpeneko 7,7 milioi euroko metatutako zifrara heldu da.

3. Higiezin aktiboak eta beste zenbait aktibo saltzea

Plana ezarri zen lehen urtean zehar, 24.952.484, euroko higiezin aktiboen erreserbak edota salmentak lortu dira; haietatik 10.630.590 milioi etxebizitzen salmentari dagozkio; 10.117.764 industria- eta egoitza-lurrari edo nabeei eta 4.204.130 euro beste lokal edo aparkalekuei. Beste eragiketa batzuen artean ageri dira, Lekarozko hizkuntz murgiltze-zentroaren alokairua eta 26.000 m2 inguru erreserbatzea Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hirian.

4. Enpresen zorra birfinantzatu eta murriztea.

Atal honetan enpresa-sektore publikoko zorraren murrizketa aipatu behar da; 2013an zegoen 289 milioi eurotik iragan ekainaren 30ean zegoen 171 milioira jaitsi da, % 41 gutxiago. Hori, hein handi batean, Iberdrolaren akzioen salmentari esker lortu ahal izan da; akzio horien % 50 saltzeak 74 milioi euro lortzea ekarri du, eta kopuru horretatik 72 zorra kitatzeko erabili da.

5. Batzordeak berrantolatu eta arintzea.

Jarduera-ildo horretan, zenbait neurri hartu dira, esaterako: kontseilari-kopurua murriztea eta haien ordainsariak aldatzea; estatutuak eta gerenteen ahalmenak bateratzea; lanaldia eta soldata-eskalak homogeneizatzea… Horrek guztiak, 2014. urtean 340.000 euro aurreztea eragingo du. Zehazki, 184 kontseilarietatik 64ra igaro da, % 65 murriztu da. Horrek ordainketarako dirua % 88 murriztea ekarri du.

Bigarren seihilekorako jarduerak

Bigarren seihileko honetan zehar, beste ekintza batzuk ezarriko dira, eta haiek 2015an amaituko den II. Berrantolamendu Planean proposatutako helburuak lortzea dute xede. Horrenbestez, (Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntza Zentroa (CNAI) kanporatzeko lanean jarraituko da, eta beste jarduera batzuk bultzatuko dira NASUVINSAn aktiboak saltzeko bai eta antolaketako beste neurri batzuk ere.

Goicoechea kontseilariak aipatu duenez, "datu horiek Sozietateen bilakaera ona adierazten dute, baina zuhurrak izan behar dugu eta ekitaldia amatzeko zain egon urteko lehen seihilekoko emaitzak berreste aldera". Gainera, baieztatu du sozietate publikoek lanean jarraituko dutela "emaitza on horiek finkatzeko, emaitza horiek aurrekontuaren gainetik izatea espero dugu eta lehen seihilekoko joerarekin jarrai dezatela, baldin eta joera horretan eragin txarreko aparteko egoerek eragiten ez badiete".

Gogoratu behar da, puntu honetan, jarritako helburua emaitza on bat lortzea zela, amortizazioen ondorioa kontuan hartu gabe. Horrek NEKPak 17,9 milioi euroko emaitza finkatua izatera eramaten zuen (-8,95 milioi euro 2014ko ekainean). Nolanahi ere, 2014ko ekainean aurreikuspen horiek jadanik gainditu dira emaitza ona baita amortizazioa barnean hartuta ere.

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa