(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

35 enpresak eta erakundek Baso Biomasaren II. Azokan hura erabiltzeak berokuntzarako zer abantaila dituen azalduko dituzte osteguna, 2014.eko irailak 25


Goicoechea lehendakariordeak parte hartu duen saio teknikoak zabaldu ditu larunbatera arte luzatuko diren jardunaldiak, eta erakusketak, tailerrak, negozio-bilerak eta dibulgaziozko ekintzak izango dira bertan


Goicoechea lehendakariordea, Biomasaren Feria zabaldu duen saio teknikoan. ( irudia handitu )

Baso-biomasako ziklo guztiko 35 enpresak eta erakundek parte hartuko dute gaurtik, osteguna, sektoreko II. Azokan. Datorren larunbatera arte egingo da, eta energia termikoa sortzeko orduan (berokuntza eta ur beroa) baso-biomasak erregai modura erabiltzeak zer abantaila ekonomiko, ingurumen- nahiz gizarte-abantaila sortzen dituen zabaltzea du xede. Gaur egun, Nafarroan era honetako 500 instalazio baino gehiago dago, gehienak banako etxebizitzetan nahiz auzotarren komunitateetan. 300 bat enpresatako jarduerak sektore horretan oinarritzen dira, landa-eremuan bereziki, eta 4.000 laguni enplegua ematen die.

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen era honetako bigarren azoka da, Cofely-GDF Suez eta Smurfit Kappa-ren babesarekin, alde batetik, baliabide energetiko horren ezagutza hobetzeko asmoz, eta bestetik, haren erabilera sustatzeko enpresetan, sektoreko profesionalengan, erakunde publikoetan, auzotarren komunitateetan eta jendearengan , oro har.

Azoka gaur hasi da bereziki profesionalentzako jardunaldi tekniko batekin, eta irekiera-ekitaldia lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak egin du. Hark aipatu du Nafarroan biomasaren erabilera gehitzeak erregai fosilen kanpoko merkatuen mendekotasuna murriz dezakeela. Gaur egun, Foru Komunitateak sortutako egurraren 1,3 milioi metro kubiko baino ez da aprobetxatzen. Horri esker, alde batetik, tokiko eta hurbileko merkatu bat sortuko zen, landaguneetako ekonomian ondorio zuzenak izanik, eta bestetik, berogailuen faktura % 50eraino jaitsiko.

Nafarroako Baso Biomasaren II. Azoka

Hiru egun hauetan zehar, irailaren 25, 26 eta 27, 35 erakusketariek baso-biomasaren erabileran oinarritutako hainbat erregai-mota eta instalazio termiko erakutsiko dituzte Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioan. Alor honetako (erregaiak, basoko arloa, ingeniaritza, instalazioak, zerbitzu energetikoak eta sistemak) jarduera-sektore askotako enpresak eta erakundeak dira, haien artean dago Nafarroako Gobernua, eta biomasaren ziklo guztia hartzen dute, hura ateratzen denetik erregai moduan erabiltzen den arte.

Jardunaldien barnean, gainera, aldi berean beste ekintza batzuk izango dira, Nafarroako Unibertsitateko egurraren Katedrak Foru Gobernuaren laguntzarekin egindako dibulgaziozko bideoak, esate baterako; haien helburua da, arlo horretako ezagutzarik ez duten pertsonek biomasaren gaineko ikuspegi orokorra izan dezaten eta azokara egindako bisita hobeto aprobetxa dezaten.

Sektoreko eragileen arteko negozio-bilerak ere kudeatu dira, enpresak bereziki, eta bezeroak izan daitezkeenak, eta baita talde txiki eta espezifikoentzako tailerrak ere; azken horietan, adibide zehatzak azaldu eta ondoren haiei buruz eztabaidatuko da.

Baluarteko kanpoko zabaldegian ere, baso-lanetarako makinak jarriko dira ikusgai, bai eta erregaia banatzeko kamioiak ere.

Erakusketa bisitatzeko ordutegiak honako hauek dira: gaur, osteguna, 16:30etik 20:00etara; bihar, ostirala 26, eta larunbatean, hilak 27, 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 20:00ak arte.

% 15eko kenkaria biomasako instalazioetan egindako inbertsioetarako

Erabilera termikoetarako baso-jatorriko biomasaren erabileraren sustapena Nafarroa 2020 Ikusmuga III. Plan Energetikoan jasota dago. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak % 15eko kenkari fiskala eskaintzen du baso-biomasako instalazio termikoetan egiten diren inbertsioetarako (galdara, erregai-andela, eskulana…). Kenkari joriek jaso dezakete Nafarroan zergak ordaintzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek. Jabeen komunitateen kasuan, kenkaria aplikatuko da jabe bakoitzak egindako partaidetza-portzentajearen arabera. Kenkaria izateko, interesdunek inbertsio-txosten bat eskatu behar dute Industria Departamentuan.

Nafarroan, egurra baliabide natural eta oparoa da. Foru Komunitateko azaleraren % 65 baso-lurra da (duela 25 urte baino % 24 gehiago). Egurraren baso-aprobetxamenduak urtetik urtera areagotzen dira –% 15, 2013an– eta oraindik ere hazteko tartea dago; izan ere, gure basoetako 1,3 milioi metro kubikoetatik % 25 bakarrik aprobetxatzen da urtero.

Baliabide iraunkor eta ekonomikoa da ere. Nafarroan dagoen egurraren % 56 (250.000 hektarea inguru) ziurtatuta dago, hau da, haren ustiapena ingurumena errespetuz egiten da, eta kanpoko mendekotasun energetikoarekiko aukera bideragarria da. Biomasaren prezioa lehiakorra eta egonkorra da eta faktura energetikoan % 50 baino gehiago aurrezten da. 2012an, 39,1 MW elektrizitate sortu zen nekazaritza eta basoko biomasa sortzeko instalazioetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa