(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak taxi-zerbitzuak ikuskatzeko kanpaina egingo du irailaren 27tik urriaren 5a bitarte osteguna, 2014.eko irailak 25


Iruzurrezko jarduerak hautematea da xedea, ibilgailu "piraten" zirkulazioa, esaterako


Larunbatetik, irailak 27, eta urriaren 5a bitarte, Foru Komunitatean aritzen diren hiriko nahiz hiriarteko taxi-zerbitzuen kontrol zein ikuskapeneko kanpaina egingo da. Neurri hori Sustapen Departamentuak Lurralde, Mugikortasun eta Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez urtero onartutako Garraioak Ikuskatzeko Planaren barnean sartzen da. Kanpainak Iruñerriko Mankomunitate, Foruzaingo, Guardia Zibil eta Iruña nahiz Tuterako Udaltzaingoen laguntza du.

Kanpainako helburuen artean, besteak beste, "taxi pirata" moduan ezagunak direnak hauteman eta geldiaraztea da, eta 2012an lehen aldiz egin zen taxi-kontrol kanpainan identifikatu zirenak. Jarduera hori arau-hauste oso larria da eta hala dago tipifikatuta Taxiaren Foru Legean, aurreikusitako legezko bermerik eta segurtasunik ez baitu (tarifa ofizialak aplikatzea, erreklamazio-orriak antolatzea, nahitaezko aseguruak estaltzea…) horrek erabiltzaileei ekar lekiokeen arriskuarekin. Eta, gainera, lizentzia duten taxilarientzat lehia desleiala delako.

Estreinakoz, eta uztailaren 2ko 22/2013 Foru Legearen 63. artikuluaren arabera, uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea aldatzen duena, Taxiari buruzkoa, ibilgailu horiek geldiarazi ahalko dira. Arauak sartzen duen beste berrikuntza bat da, "taxi pirata" bateko gidaria ere arau-haustearen arduraduna dela, ibilgailuaren titularra izan ez arren.

Kanpainako beste helburuetako bat 2012ko kanpainan hautemandako arau-hauste sarrienak kontrolatzea da, haien artean, tarifen koadroa erakusgai ez izatea eta tarifa-araubidea ez betetzea. Hori, aldi berean, honako honi lotzen zaio: karrerako datuak jasotzen dituen txartela erabiltzaileari nahitaez eman beharko zaiola. Izan daitezkeen gehiegikerien aurrean herritarra babestea du xede, eta baita taxilariak babestea ere, sektore berean dagoen lehia desleialaren aurrean.

Era berean, taximetroaren instalazioa egiaztatu nahi da, nahitaezkoa dena Taxiaren Legea 2013an aldatu ondoren, lizentziaren titularra atxikita dagoen udalak berariaz salbuetsi ez badu behintzat.

Taxilarien taldeak 448 lizentzia ditu Nafarroan, eta haietatik 313k Iruñerriko Mankomunitatearen zerbitzuko baterako prestazio-eremuan lan egiten dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa