(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak “la Caixa”-ren laguntza izango du osasun-arretako zazpi proiektu garatzeko ostirala, 2014.eko irailak 26


Banku-entitate horretako gizarte-ekintzak 436.500 euroko laguntza emango du gaixotasunen prebentzio, osasun-sustapen, gaixoen arreta eta osasun-ikerketari lotutako programetarako


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuk "la Caixa"-ren laguntza izango du Nafarroako Gobernuak. zenbait kasutan, erakunde sozialen laguntzarekin sustatutako osasun-arretako zazpi proiektu garatzeko.

Banku-entitatearen gizarte ekintzak 436.500 euro ematea jasotzen duen akordioa, honako hauek izenpetu dute gaur goizean Nafarroako Jauregiko prentsa-aretoan: Osasun Departamentuko kontseilari Marta Verak; Nafarroako Caixabank-eko lurraldeko zuzendari Ana Díez Fontanak; eta Caja Navarra Fundazioko lehendakari Joaquín Giraldez-ek.

kartela

Koloneko minbizia prebenitzeko kanpainaren irudia, La Caixa-k laguntzen duen proiektuetako bat.

Osasun Departamentuk "la Caixa"-ren laguntza izango du Nafarroako Gobernuak. zenbait kasutan, erakunde sozialen laguntzarekin sustatutako osasun-arretako zazpi proiektu garatzeko.

Banku-entitatearen gizarte ekintzak 436.500 euro ematea jasotzen duen akordioa, honako hauek izenpetu dute gaur goizean Nafarroako Jauregiko prentsa-aretoan: Osasun Departamentuko kontseilari Marta Verak; Nafarroako Caixabank-eko lurraldeko zuzendari Ana Díez Fontanak; eta Caja Navarra Fundazioko lehendakari Joaquín Giraldez-ek.

Hitzarmen honen xede diren zazpi proiektuak honako hauei lotuta daude: koloneko minbiziaren prebentzioa; GIB-HIESa; garun-paralisia duten haurren tratamendua; odola ematea; gutxiengo etnikoetan osasuna sustatzea; minbizia duten gaixoei arreta ematea eta osasun-ikerketa.

Gainera, abenduaren 3an indarrean izango den akordioaren arabera, sinatzaileek Nafarroarako interesgarriak diren beste proiektu batzuetan laguntza handiagoa ematea adostu ahalko dute, osasun-alorrean, eta izenpetutako testuaren eranskin modura gauzatuko dira.

Zazpi proiektuak

50.000 euro jasoko duen lehen proiektua, Elige 90 koloneko minbizia garaiz detektatzeko programaren zabalkundeari lotuta dago, herritarrak sentsibilizatzeko asmoz detekzio-azterketan parte har dezaten.

150.000 euro ere erabiliko da GIB-HIESeko gaixoen prebentzio, informazio, jarraipen, laguntza eta kontrolean lan egiten duten edo kalteberak direlako arriskuan dauden taldeekin lan egiten duten elkarte eta erakundeek.

"la Caixa"-ren Gizarte Ekintzaren diru-laguntza jasoko duen hirugarren proiektua (130.000 euro), garun-paralisia eta antzeko gaitz neurologikoak dituzten 16 urtez azpiko adingabeen tratamendua da, ASPACE fundazioak egiten duena Petö metodorekin.

Beste 60.000 euro ADONAk odol-emaileak erakartzeko egiten duen kanpainarako erabiliko da, bai eta jadanik erakunde horri laguntzen dioten odol-emaileei eusteko egindako ekintzetarako ere.

Bestalde, 23.000 euro erabiliko da osasunaren sustapen-programetarako eta gutxiengo etnikoen gaitzak prebenitzeko, sarritan, beren egoera sozio-ekonomikoak prestakuntza ezagatik gaitz zehatz batzuk izateko arrisku handiagoa izatera eramaten dituztenak.

Seigarren proiektua, 13.500 eurokoa, Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak gaitz hori detektatu zaien pertsonei eta haien senideei emateko laguntza da, laguntza psikologikoa bereziki.

Azkenik, Navarrabiomed-Miguel Servet fundazioak 10.000 euro jasoko du Foru Komunitatean osasun-ikerketako proiektuak kudeatu eta egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa