Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Euri-uren sarea, argien kanalizazioa eta zolaketa berritu dira
Lakuntzako plazako irudia, birmoldaketaren ondoren.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak 201.291,01 eurorekin finantzatu ditu Lakuntzako Herriko plazako birmoldaketa-obrak. Haien barnean sartu dira, euri-uren saneamendu-sarea berritzea nahiz estolda-zuloak eraikitzea, herriko argien sarea kanalizatzea eta inguruaren zolaketa egitea.
Obrak 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren barnean zeuden, eta 287.558,59 euroko aurrekontua izan dute. Lanek 7 hilabetez iraun dute eta Obras y Servicios TEX SL enpresak egin ditu.
Zolaketari dagokionez, aurrefabrikatutako hormigoizko lauzak erabili dira hormigoi-oinarriaren gainean zementuzko morteroarekin asentatuta. Aldiz, euri-uren saneamendu-sarean PVCko hodiak daude 44 ml, 86 ml eta 70 ml-ko diametrokoak. Gainera, sifoizkoak ez diren 10 estolda-zulo eraiki dira 750 x 300 x 500 mm-ko aurrefabrikatutako hormigoizko kutxatilarekin.
Lanak herriko argien sarea kanalizatuz osatu dira, horretarako 110 mm-ko diametroko PVC malguko hodi bikoitza erabiliz hormigoizko idulkiarekin (178 ml).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen