(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hilaren 8tik aurrera, helduen larrialdi guztiak Nafarroako Ospitaleko eraikin berrian artatuko dira

astelehena, 2014.eko irailak 29


Ama-haurren premiazko arreta Virgen del Camino Ospitalean emango da, orain arte bezala


Larrialdietako eraikin berria.

Urriaren 8ko 08:00etatik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko helduentzako larrialdietako osasun-arreta guztia Nafarroako Ospitaleko lehengo barrutian eraikitako eraikin berrian egingo da. Ama-haurren premiazko arreta Virgen del Camino Ospitale zaharrean ematen jarraituko da, orain arte bezala.

Instalazio berriak Nafarroako Ospitaleko Larrialdietako egungo zerbitzuaren alboan daude, eta sarbidea, behar bezala seinaleztatuta izango dena, era berean egingo da, Odol Bankuaren ondoan dagoen bidetik. Eraikinaren sotoa, behe-solairua eta lehen solairua hartzen dute, eta zabaltzan heliportu bat ere badu. Guztira, 3.500 metro koadro izango dira (gaur egun, 1.500 metro koadro daude). Bi sarbide ditu, bat anbulantzientzat bakarrik, bai eta arretarako bereizitako bi zirkuitu ere, arreta arin eta larrietarako, itxarote-gela independenteekin.

Informazio-kanpaina

Ospitaleko larrietarako instalazio berriak funtzionamenduan jartzeak Virgen del Camino Ospitalean helduentzako premiazko arreta ixtea dakarrela ikusirik, bai eta jarduera etetea ere Nafarroako ospitaleko egungo larrialdi-zerbitzuan, komunikazio-kanpaina bat prestatu da biztanle guztiek aldaketen berri izan dezaten. Hala, aurreikusita dago iragarki laburrak sartzea irratietan, iragarkiak argitaratzea prentsan, bannerrak sartzea Nafarroako bi egunkarietako edizio digitaletan, kartelak banatzea eta haiek markesinetan jartzea, eta baita flyerrak banatzea ere. Nafarroako Ospitalegunera sartzeko biribilguneetan ere seinaleak jarriko dira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak gogorarazi du ospitalez kanpo larrialdiei arreta emateko sare bat dagoela ondorengo zentroetan; San Martin Doktorea, Ermitagaña, Arrotxapea eta Burlatan (Iruñerria), eta Tafalla, Lizarra eta Tuteran. Zentro horietara patologiak larriak ez direnean jotzea gomendatzen da, ospitaleetan premiazko laguntzak gainezka egin ez eta atzerapenak izan ez daitezen.

Zentro horien arreta-ordutegiak honako hauek dira:

Astelehenetik ostiralera: Burlata, Ermitagaña eta Arrotxapea, 15:00etatik 20:00ak arte, eta San Martin Doktorea, Tafalla, Lizarra eta Tutera, 15:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte.

Larunbat, igande eta jaiegunak: Burlata, Ermitagaña eta Arrotxapea, 08:00etatik 20:00ak arte, eta San Martin Doktorea, Tafalla, Lizarra eta Tutera, 08:00etatik hurrengo eguneko 08:00ak arte

2013. urtean 112.140 paziente heldu artatu ziren Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietako zerbitzuetan, batez beste 307 arreta eguneko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa