(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizko Jaurerria parke naturalak ate irekiko jardunaldi bat egingo du igande honetan astelehena, 2014.eko irailak 29


Gidatutako eta doako bisitak, jolas- eta musika-jarduerak eta nekazaritzako elikagaien nahiz eskulangintzako azokak programatu ditu


Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia antolatu du datorren iganderako, urriak 5, eta bertan babesturako gune horrekin gozatu ahalko da, jolas- eta kirol-jarduera askotan parte hartu ahalko da, bai eta inguruko nekazaritzako elikagaien eta eskulangintzako eskaintza ezagutu ere.

Jardunaldia 10:30ean hasi eta 19:30ean amaituko da, eta bertan Baztan Bidasoa eskualdeko talde eta erakundeek laguntzen dute. Programaren barnean sartzen dira: haurrentzako birziklatze-saioak, atari zabaleko pintura, yoga, argazkilaritza, dantzariak, egurrezko eskulturen erakusketa, informazio-mahaiak, eta Bertizko Jaurerriko Lorategi Historiko-Artistikoan eta basoan zehar egindako doako bisitak.

Bertizko Parke Naturalak 33.894 bisita jaso ditu aurtengo lehen seihilekoan, 2013an aldi berean izandako bisitak baino % 10 gehiago. Lorategi historiko-artistikoan, aurtengo urtarriletik ekaina bitarte 18.123 pertsona sartu dira, naturako interpretazio-zentroan, 9.817, eta basoan, 14.821 pertsona.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa