(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hilaren 3tik aurrera, online eskainitako turismoko ostatuek Turismoko Erregistroaren kodea barneratuta izan beharko dute asteartea, 2014.eko irailak 30


Nafarroako Gobernuak, neurri horrekin, kontrolik ez duten eta eskatutako kalitatea bermatzen ez duten legez kanpoko eskaintzak kendu nahi ditu


ohea

Hoteleko gela.

Ostiral honetatik aurrera, urriak 3, turismoko enpresa, establezimendu eta jarduerek Internetez egindako sustapen, publizitate eta merkaturatzeko ekintza guztiek beren inskripzio-kodea Nafarroako Turismo Erregistroan barneratuta izan beharko dute, egun horretan bertan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den foru-agindu batek xedatzen duenez.

Hala, Nafarroako Gobernuak turismo-sektoreko intrusismoa, lehia desleiala eta publizitate engainagarriari aurre egin nahi zaio, azken aldian indartu direnak Internet erabiltzeagatik eta beste teknologia berri batzuk erabiltzeagatik, ostaturako etxebizitza partikularren eskaintzan bereziki.

Kontuan hartu behar da Turismoko Foru Legeak nahitaezkotzat jotzen duela erregistro horretan turismo-enpresak eta bertako establezimenduak inskribatuta izatea eta baita araututa dauden turismo-jarduerak ere, ostatuak, esaterako.

Foru-aginduan jasotzen denez, Interneteko legez kanpoko eskaintza-mota hori kontrol teknikotik at egiten da, eta kontsumitzaileei ez die bermatzen turismoko ostatu nahiz zerbitzuek eskaintzen duten kalitatea, hau da, lehia desleiala da eskatutako baldintza teknikoak nahiz fiskalak betetzen dituzten enpresa eta establezimenduetarako .

Neurri hori Turismoko Zuzendaritza Nagusia duela hilabete batzuetatik aplikatzen ari den jarduera-sortaren barnean sartzen da, turismo-sektoreko elkarteekin, toki-erakundeekin eta Foru Ogasunarekin zein Nafarroan presentzia duten poliziekin (Foruzaingoa, Polizia Nazionala, Udaltzaingoa eta Guardia Zibila) adostuta eta koordinatuta (landetxeak, hotelak, ostalaritza-elkarteak, bidaia-agentziak). Haien artean dago, Foru Komunitatean dauden legez kanpoko turismo-apartamentuen erregistro bat egitea, tipologia, kokapena eta eskainitako zerbitzuak adieraziz, eta turismo-eskaintzako kanaleekin (webguneak bereziki) harremanetan jartzea aurreikusita du haien iragarkiak kentzen utziko duten formula bat topatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa