(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LHko tituludunek sustatutako 12 negozio-ideia babestuko ditu asteartea, 2014.eko irailak 30


Ideación programaren bigarren edizioa deitu du, eta programa horretarako proposamenak urriaren 24ra arte aurkez daitezke


ikasleak

LHko ikasleak automobilgintzako tailer batean

Nafarroako Gobernuak Ideación programaren bigarren ediziorako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du urriaren 24ra arte. Programa horrek Lanbide Heziketako (LH) tituludunek sustatutako hamabi negozio-ideia babestuko ditu. Azken bost urteotan, edozein lanbide-familiako ziklo ertainean edo goi-mailako ziklo batean, Nafarroako zentro batean titulua erdietsitako pertsonak aurkeztu ahalko dira, beren negozio-ideia bat errealitate bihurtu nahi dute pertsonak.

Jasotako proposamenen artean, gehienez ere 12 ideia hautatuko dira, eta haiek CEIN erakunde publikoko ekintzailetzako profesionalen aholkularitza nahiz tutoretza izango dute, proiektua merkaturatzeko berariaz prestatutako sei hilabeteko programa baten bitartez. Proiektu horiek, gainera, lanerako espazioak izango dituzte, banaka nahiz taldean, eta, behar izanez gero, sozietate publikoaren haztegietako lokalak erabili ahalko dituzte.

Gainera, Lanbide Heziketako irakasleen laguntza jasoko dute, eta ekimen parte-hartzaileen alor teknikoetan irakasle horien esperientzia baliatuko; zentro laguntzaileek ere, tailerreko makinak eta beste elementu batzuk erabiltzeko aukera emango diete.

Programaren lehen edizioan guztira zortzi proiektuk parte hartu zuten, eta haietatik lau dagoeneko errealitate bihurtu dira. Honako hauek dira: Boliche Ludoteka (Regina Pardok sustatuta), Mialola (Azahara Mirandak sustatutako gozogintza kreatiboa), Reviván (furgonetak egokitzeko tailerra, Javier Ballesteros eta Ignacio Celayak sustatuta) eta Navarra Deportiva (Ibai Alzueta, Asier Cotelo, Javier Ugalde eta Eduardo Vázquezek sustatutako online kirol-plataforma).

Ideación Negozioak Bultzatzeko Bulegoek egiten dituzten jardueren barnean sartzen da, Lanbide Heziketako zentro publiko nafar guztietan daudenak, eta haien helburua LHko ikasle edo tituludunen enpresa-ideiak hauteman, orientatu eta laguntza ematea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa