(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 22 eskola-liburu kentzeko eskatu du Nafarroaren errealitate instituzionala ez errespetatzeagatik asteazkena, 2014.eko urriak 1


Ohartarazi du funts publikoekin ezingo direla finantzatu testu-liburuen doako programaren alorrean


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak Lehen Hezkuntzako "Euskara eta literatura" ikasgaiko 22 testu-liburu kentzeko eskatu du, ez baitira egokitzen Nafarroako errealitate instituzionalari eta hezkuntza-curriculumari; aldi berean, ohartarazi du argitalpen horiek ez dituela Foru Administrazioak finantzatuko eskola-liburuen doako programaren alorrean.

Gai horri buruzko jarduera-jarraibideak berriki Hezkuntzako kontseilari José Iribasek onartutako Foru Agindu batean jasotzen dira, Foru Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu duena.

Irregulartasunak dituzten liburuak sei argitaletxeei dagokie eta Lehen Hezkuntzako ondorengo mailetako "Euskara eta literatura" gaiari: 1. maila (liburu bat), 2. maila (4 liburu), 3. maila (8 liburu), 4. maila (liburu bat), 5. maila (6 liburu) eta 6. maila (2 liburu). Haietan, Nafarroa ez dagokion lurralde baten testuinguruan kokatzen da edo Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera erabiltzen da hori justifikatuko duen testuingururik gabe.

liburuak

Hezkuntza Departamentuak testu-liburuak ikuskatzen ditu araudiari eta curriculumaren diseinuari egokitzen diren egiaztatzeko.

Hezkuntza Departamentuak Lehen Hezkuntzako "Euskara eta literatura" ikasgaiko 22 testu-liburu kentzeko eskatu du, ez baitira egokitzen Nafarroako errealitate instituzionalari eta hezkuntza-curriculumari; aldi berean, ohartarazi du argitalpen horiek ez dituela Foru Administrazioak finantzatuko eskola-liburuen doako programaren alorrean.

Gai horri buruzko jarduera-jarraibideak berriki Hezkuntzako kontseilari José Iribasek onartutako Foru Agindu batean jasotzen dira, Foru Gobernuak gaurko bilkuran ezagutu duena.

Irregulartasunak dituzten liburuak sei argitaletxeei dagokie eta Lehen Hezkuntzako ondorengo mailetako "Euskara eta literatura" gaiari: 1. maila (liburu bat), 2. maila (4 liburu), 3. maila (8 liburu), 4. maila (liburu bat), 5. maila (6 liburu) eta 6. maila (2 liburu). Haietan, Nafarroa ez dagokion lurralde baten testuinguruan kokatzen da edo Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera erabiltzen da hori justifikatuko duen testuingururik gabe.

Ez-betetze horiek behin hautemanda, Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritzak testu horiek erabiltzen ari diren zentroak egiaztatuko du, hala badagokio, haien zuzendu edo kentzeko agindua emateko.

Jarduera bikoitza

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Gobernuak onartutako hezkuntzako curriculuma betetzen dela bermatzen du, horren erantzule da. Bertan Foru Komunitateko edukiak ere sartzen dira. Aurten, gainera, curriculumaren berrikuntza da, hezkuntza-lege berria, LOMCE, Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailetan ezarriko dela.

Kontrol-funtzio hori egikaritzeko, Departamentuak bi jarduera-mota egiten ditu. Alde batetik, zentroko material berriak legea eta indarrean dauden curriculumak errespeta ditzan arduratzen da. Bestetik, jadanik badiren testuak aztertzen ditu, eta bigarren jarduera-mota horretan hauteman dira aipatutako liburuak.

Egiaztatutako irregulartasunen artean azaltzen dira: Nafarroa ageri den mapen erabilera ez dagokion testuinguru batean; Nafarroako gune geografiko batzuk Euskal Herriaren barnekoak balira bezala aipatzea; edo Euskal Autonomia Erkidegoaren bandera erabiltzea.

Eduki horiek, Foru Aginduan aipatzen denez, hezkuntza-etapetako garapen curricularrari buruz indarrean dagoen araudia ez dute betetzen eta ezta 13/1982/ Lege Organikoa ere, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoari buruzkoa. "Finean –erantsi du– Nafarroako errealitate instituzionalaren errespetuz kanpoko tratamendua da".

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak argitalpen horiek erabiltzen ari diren ikastetxeei eskatu die beste batzuengatik alda ditzatela, ohartaraziz martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legean ezarritako finantzaketa publikoa ezin dutela baliatu, oinarrizko irakaskuntzetarako testu-liburuak doan izatea ezartzen duena.

Azkenik, kaltetutako argitaletxeei adierazten zaie, hautemandako irregulartasunak konpontzen badituzte, Hezkuntza Departamentuari jakinaraz diezaiotela, eta behin zuzenketak egiaztatu ondoren, adierazita gera dadin testu-liburu horiek ikastetxeek hautatzeko xede izan daitezkeela.

Aurreko urteetako jarduerak

Hezkuntza Departamentuak testu-liburuen kontrol-lanak egiten ditu duela zenbait urtetatik Hezkuntzako Ikuskaritza Zerbitzuko Plan Estrategikoaren barnean.

Aurreko ikasturteetan, honako gai hauetako liburuetan izandako ez-betetzeak aztertu eta hauteman dira: "Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunea" eta "Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia".

2013-14 ikasturtean zehar, jarduerak ikastetxeek beraiek egindako material didaktikoak berrikusten oinarritu ziren eta hautemandako irregulartasunak ondoren zuzentzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa