(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bulego batek gizarte-erakundeak boluntarioak izan nahi duten herritarrekin elkar daitezen erraztuko du astelehena, 2014.eko urriak 6


Alli kontseilariak Gobernuaren zerbitzu berri hori aurkeztu du, eta hasiera batean borondatezko ekintza duten entitateen errolda bat egiteaz arduratuko da


Bulegora egindako bisita

Alli kontseilaria, Otorekin batera, boluntariotza-bulegoko langileekin hitz egiten. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik Nafarroako Gobernuak abian jarritako boluntariotza-bulegoa aurkeztu du gaur goizean. Bulego hori boluntarioekin lan egiten duten gizarte-erakundeen eta lan-mota hori egin nahi duten herritarren arteko lotura izango da.

Gazteriaren Zuzendariordetzako egoitzan dagoen bulego horren lehen helburua (Yanguas y Miranda kalea, 27, Iruña) Borondatezko Ekintza duten Erakundeen Errolda martxan jartzea izango da; haren bidez, boluntarioez osatutako gizarte-erakundeen errealitatea ezagutu nahi da edo boluntario horiekin egiten dituzten programa eta ekimenena.

Aurrerago, erakunde horien informazioa eskura dagoenean, zerbitzu horrek borondatezko lana egin nahi duten herritarrak interesatuta dauden gizarte-arloan diharduten erakundeetara bideratu ahalko dituzte.

Bulego horrek jendeari arreta emateko duen ordutegia (aurkezpenean ere Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok parte hartu du), astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era da. Bertako telefono-zenbakia 848 423 900 da eta posta elektronikoa: voluntariado@navarra.es. Gainera, bi profil izango ditu Twitter eta Facebook-en, sare sozialetan erakundeek erroldan inskribatuta dituzten boluntarioen beharrak hedatzeko.


Bilera

Alli kontseilaria Boluntariotzako Departamentuen arteko Batzordearen sorreraren buru. ( irudia handitu )

Boluntariotzako Foru Legearen garapena

Bulego hau abian jartzea 1998an sortutako Boluntariotzaren Foru Legearen garapenaren barnean dago. Gainera, astelehen honetan Alli kontseilariak Boluntariotzako Departamentuen arteko Batzordea eratu du; batzorde horrek ekintza boluntario eta altruistari lotutako Nafarroako Gobernuaren ekimenak koordinatuko ditu.

Datozen hilabeteotan Nafarroako Boluntariotza Kontseilua eratuko da, eta aurrez aipatutako erroldan inskribatutako erakundeetako ordezkariak izango dira bertan. Boluntariotzako Foru Legean ezarritako organo hori, Administrazioaren eta gizarte-erakundeen artean parte hartzeko eta elkartzeko foroa izango da.

Erroldan inskribatzea

Borondatezko Ekintza duten Erakundeen Erroldan jarduerak Nafarroan egiten dituzten boluntarioek osatutako erakundeak (publikoak edo pribatuak) inskribatu ahalko dira, eta baita etengabeko boluntariotza-programak dituzten eta denborak egonkortuta dauden erakundeak ere.

Erakundeak beraiek izango dira erroldan inskribatzea eskatuko dutenak, eta beren datuak urtero eguneratuko dituzte. Horretarako, formulario bat bete beharko dute eta bertan ageriko dira: erakundearen oinarrizko informazioa, lana zein testuingurutan egiten duten, beren jarduera-arloa eta zer zerbitzu ematen dituzten, bai eta dituzten boluntarioen profila eta haien kopurua ere.

Errolda Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak kudeatuko du, eta bi atalek osatzen dute: bata boluntariotza-erakundeetarako, eta bestea, boluntariotza-programak dituzten erakundeetarako.

Departamentuen arteko batzordea

Aipatu denez, Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alli izan da Boluntariotzako Departamentuen arteko Batzordea sortzeko bilkuraren buru gaur goizean, bertan Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusiek parte hartzen dute, eta haren esparrua boluntariotza-programei lotuta dago.

Organo horren zereginak honako hauek dira: boluntariotza sustatzeko politika orokorra finkatzea; boluntariotza-erakundeei departamentuek emandako diru-laguntza publikoak koordinatzea jarduera osagarriak lortzeko eta bikoiztasunik ez izateko; sektore ahulenentzako Nafarroako Gobernuaren planak sustatzea; eta gizarte-erakunde berrien sorrera suspertzea. Nafarroako boluntariotza-gida bat ere landuko du eta boluntariotzako sari bat antolatuko du urtero Nafarroako Boluntariotza Kontseiluaren iritzian oinarrituz.

Boluntariotzako Departamentuen arteko Batzordearen buru Gizarte Politiken kontseilaria da eta lehendakariordea, berriz, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusia. Bertako kide dira: Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari nagusia; Nafarroako Kirol eta Gazteriako zuzendari-gerentea: Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari-gerentea; Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia; Osasunbideko zuzendari-gerentea; Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusia. Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiko funtzionario bat ariko da idazkari-lanetan.

Boluntariotzaren garapena

Iaz Iruñean egindako Boluntariotzako Kongresu Nazionala antolatu aurreko lanen jarraipen moduan, Gizarte Politiken Departamentuak Nafarroako Boluntariotzaren Mahaia sortu zuen urtarrilean, Foru Gobernu, gizarte-erakunde eta borondatezko ekintzan esanguratsuenak diren beste zenbait erakunde nafarren arteko hausnarketa nahiz partaidetzarako gune bat.

Mahai horren helburua Boluntariotzako Foru Legearen garapen-prozesua amaitzea da eta, lan-talde batzuk erabiliz, Nafarroako Boluntariotza Estrategia bat egitea, honako hauek aztertuko dituen estrategia: herritarren sentsibilitatea, boluntariotza-erakundeek sendotzea eta inplikatutako eragile guztien arteko koordinazioa.

Nafarroako Gobernuko zein gizarte-erakundeetako ordezkariek eta besteak beste osasun edo gizarte-zerbitzuetako profesionalek osatutako lan-talde horiek, boluntariotza Foru Komunitatean zer egoeran dagoen aztertzen ari dira. Azterketa horrekin, lanak ondoren ildo estrategiko batzuen lanketan oinarrituko dira eta haiek garatuko dituzten ekintzen antolaketan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa