(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar, asteazkena, 08:00etatik aurrera, NOGko helduen larrialdi-kasu guztiak eraikin berrian artatuko dira

asteartea, 2014.eko urriak 7


Ama-haurren premiazko arreta Virgen del Camino ospitalean ematen jarraituko da, orain arte bezala


Larrialdietako eraikin berria eta kokapen-planoa.

Bihar, hilak 8, Nafarroako Ospitaleko barrutian eraikitako Larrialdietako eraikin berria funtzionatzen hasiko da, eta goizeko 08:00etatik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko helduen premiazko arreta guztia bilduko da bertan.

Une horretatik aurrera, Nafarroako Ospitaleko eta Virgen del Camino ospitaleko Larrialdietako egungo zerbitzuen jarduera etengo da, nahiz eta bietan osasun-langileek jarraituko duten aurretiazko kasuak nahiz gerta daitezkeen beste kasu batzuk artatzeko. Ama-haurren larrialdiek oraingo leku berean jarraituko dute, Virgen del Camino ospitalean.

3.500 metro koadroko azalera hartzen duten instalazio berriak soto, behe-solairu, lehenengo solairu eta zabaltzan dagoen heliportuan banatuta daude, eta bi sarbide ditu paziente ibiltarientzat (beren kasa doazenak) eta anbulantzietarako. Bereizitako bi zirkuitu daude, kasuen larritasunaren arabera (A, arinak; eta B, larriak), eta pazienteak identifikatzeko sistema bat jarri da anonimotasuna eta intimitatea errazten dituen kode baten bidez.

Guztira, 29 kontsulta daude, 30/60 box-etako balio anitzeko arreta-gela bat, 6/12 kasuetarako bizkortzeko gela, erradiologia gune bat eta zenbait itxarote-gela, bai eta kontrol zentraleko gela bat (medikuak) eta beste bi kontrol gehiago ere (erizaintza) bi zirkuituetarako. Sotoan eskaner bat eta ekografo propio bat jarri dira, eta lehenengo solairuan obserbazio-gela bat dago, bereizitako 18 gelekin; bertan laguntzaile bat izatea erraztuko da ahal den neurrian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa