(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibo Orokorrean Nafarroako historiako agiri adierazgarrienak ikusteko azken asteak asteartea, 2014.eko urriak 7


Erakusketak XII. mendez geroztiko idatzi garrantzitsuenak hartzen ditu barnean


Urriaren 31n amaituko da Errege Artxibo Orokorrean "El Archivo Renovado. Diez años de la reapertura del Archivo de Navarra" izeneko erakusketa, Komunitateko ibilbide historikoaren agiri adierazgarrienak batzen dituen bilduma. Artxiboa Iruñeko Errege Jauregian berrireki zenetik hamar urte bete direla-eta ospatzeko antolatu da erakusketa, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egindako birgaitzearen ondoren.

Félix Segura komisario duen bildumak honako hauei lotutako agiriak jasotzen diru: Monarkia, Erreinua, Lurraldea, Erakundeak, Udalerriak, Eliza, Forua, Leinua, Hizkuntza, Memoria, Balentriak eta Festa. Artxiboko egoitzaren berrikuntzari eta azken urteotan egindako artxibo-lanei buruzko beste agiri batzuk ere ikusgai daude.

Irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara, eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, 11:00etatik 14:00ak arte.

Guztira, 45 agiri daude erakusgai, haietako batzuk oso garrantzitsuak, esate baterako: XII. mendeko Leireko Kartularioa; XIII. mendeko Orreagako Kanta; XIV. mendeko Nafarroako Foru Orokorra; XVI. mendeko Nafarroako Erreinuko Armeria Liburua; 1365eko Comptos Ganberaren sorrera; 1423ko Iruñeko Burgoen Batasunaren Pribilejioa; 1415eko Machín de Zalbaren gutuna, euskarazko testu zaharrenetako bat barnean duena; 1657an San Fermín eta Xabierko San Frantzisko Nafarroako zaindari izendatu zutenekoa; 1695eko Moret-en Analeak eta baita 1982ko Foruaren Hobeagotzea ere, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa