(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Normaltasuna nagusi Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietako eraikin berria abian jartzeko orduan asteazkena, 2014.eko urriak 8


Atzerapenik eta gorabehera aipagarririk izan gabe artatzen ari dira pazienteak


Eskuinetik ezkerrera: Hermoso de Mendoza, Sesma eta Gimena. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdietako eraikin berriko jarduera normaltasunez eta gorabehera aipagarririk gabe hasi da gaur goizean, Larrialdietako Zerbitzuburu Javier Sesmak prentsaurrekoan jakinarazi duenez; Sesmarekin batera izan dira ere, Mediku Zerbitzu Zentraleko zuzendariorde Inmaculada Gimena eta Kirurgia Blokeko Erizaintzako eta Ospitaleratze Mediku-Kirurgikoko zuzendariorde Juana Hermoso de Mendoza.

NOGko helduen premiazko arreta guztia gaurtik biltzen duen instalazioak 07:58an ireki ditu ateak, nahiz eta 05:00etatik osasun-profesionalak jadanik eraikinean zeuden. Une horretatik aurrera, eta 11:45ak arte, 76 paziente artatu dira, haietatik 50 arinen zirkuituan, 18 larrienean, eta 8 triajeko (sailkapena) gelan zeuden une horretan.

Denbora horretan zehar, kokapen berria ezagutzen ez zuen pertsona bakarra joan da artatzera Virgen del Camino ospitalera. Zentro horretan nahiz Nafarroako Ospitalean larrialdietako ekipoak daude akats batengatik bertara joaten direnei arreta emateko. Aurreko orduetan bi zentroetan artatzen ari ziren kasuei dagokienez, 5 bakarrik zeuden obserbazioan Nafarroako Ospitalean, goizean zehar lekuz aldatzeko zain.


NOGko Larrialdietako eraikin berriko itxarote-gela. ( irudia handitu )

Javier Sesmak azaldu duenez, ez da gorabehera garrantzitsurik izan, informatikako akats txiki batzuk salbu, konpondu direnak, eta ez dutenak inolako eraginik izan pazienteei emandako arretan. Lehen bi orduetan, jardueraren erritmoa ohikoa baino zerbait mantsoagoa izan da zerbitzu berriari egokitzeko beharragatik, baina denbora horrek arreta-bolumen txikienarekin bat egin du.

Ekipamendu berriaz gain, kontuan hartu behar da leku aldatzeak espazio erabilgarria handitzea ekarri duela (1.500 metro koadrotik 3.500era pasa da), eta horrek aurreikusita zegoen egokitzapen-aldi logiko bat dakarrela profesionalentzat nahiz materialak banatzeko garaian. Sesma doktoreak Larrialdietako Zerbitzuko langile guztien profesionaltasuna azpimarratu du, bai eta haien jarrera eta prestutasuna ere larrialdietako jarduera guztia eraikin berrira eramateak sortutako desdoitzeak konpontzeko, aurreikusita zeuden desdoitzeak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa