(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zerga Ogasuna “osasun-zentimoa” itzultzen hasiko da azaroan ostirala, 2014.eko urriak 10


Prozesua 2015ean osatzea aurreikusten da, aurkeztutako 20.000 erreklamazio baino gehiago izapidetu eta berrikusteko aukera izan ondoren


Nafarroako Zerga Ogasuna azaroan Hidrokarburo Zehatzen Txikizkako Salmentei buruzko baliogabetutako Zergari dagozkion zenbatekoak itzultzen hasiko da, "osasun-zentimoa" izenarekin ezagutzen dena.

Itzulketak egiten hasiko da zergaren aplikazio-aldian asebetetako kuoten itzulketa erreklamatu duten zergadunen artean, eta espedientea behar bezala berrikusi zaiena. Prozesua 2015. urtean zehar osatu ahalko dela aurreikusten da.

Orain arte, Nafarroako Zerga Ogasunak itzultzeko 14.393 eskaera telematiko jaso ditu, eta horrek sisteman kontsumoko 700.000 datu inguru sartzea ekarri du. Itzulketa gauzatu ahal izateko, teknikariek espediente bakoitza berrikusten dute emandako kontsumo-datuetan izan daitezkeen bikoiztasunak edo justifikazio-hutsegiteak detektatzeko

Espediente horiei zergadunek paperean emandako 6.000 inguru gehitu behar zaizkie, sisteman erregistratzeko zain daudenak. Itzulketen izapidea konplikatu eta mantsotzen duen prozesua da. Erreklamazioaren izapidea arindu eta haren berrikuspena errazteko, Ogasunak gogoratu du zergadunen esku aurkezteko formulazio telematiko bat eta laguntza-gida bat daudela.

Estatu-mailan egindako hasierako kalkuluen arabera, itzulketekiko Nafarroari dagokion zatia 38 bat milioikoa da. Nolanahi ere, aurkeztutako eskaeren azterketatik eta 2003/96/CE Zuzentarauaren aplikazioaren azterketetatik, aurreikuspena 20 milioi inguruko kopuru batera jaitsi da, nahiz eta behin betiko zifra prozesua amaitu arte jakingo ez den. Aipatzen den Zuzentarauak gutxieneko zerga-ordainketa bat ezartzen du eta EBeko araudiak preskribatutako zerga berezien gutxieneko maila gaindituko duten kopuruak itzultzen uzten du soilik.

"Osasun-zentimo"-aren historikoa Nafarroan

Foru Komunitatean, Espainiako gainerako lekuetan bezala, "osasun-zentimoa" 20012ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen (24/2001 neurri fiskalen legearen bidez onartu zen eta ondoren Itun Ekonomikoarekin adostu). 10 urte baino gehiagotan, Nafarroan IVMDHren "tarte orokorra" baino ez da aplikatu eta ez tarte autonomikoa.

2012ko maiatzaren 11n,Nafarroako Gobernuak onartu zuen IVMDHren "zati autonomikoa" ere sartzea, defizit-helburua betetzeko neurrietako bat izanik. 2012ko uztailaren 1ean indarrean sartutako 10/2012 Foru Legea, ekainaren 15ekoa, onartu zen. Nafarroan ezarritako tarte autonomikoa une horretan legeak uzten zuen gehienekoaren erdia zen. Zehazki, 0,024 eurorekin kargatzen zuen gasolina-litro, erabilera orokorreko gasolio eta kerosenoaren bakoitza. Erabilera berezietako gasolioaren eta berokuntza-gasolioaren kasuan 0,006 litro izan zen finkatutako karga, fuel-olioarena, berriz, 1 eurokoa tona bakoitzeko. Salgaien eta pertsonen taxilari nahiz garraiolarien kasuan, erabilera bereziko gasolioa zerga horretatik kanpo geratu zen beren jarduerari ez eragiteko.

Abenduaren 26ko21/2012 Foru Legearen bidez, zenbait zerga eta beste zerga-neurri batzuk aldatzen dituena, IVMDH Hidrokarburoen Zergan sartzea onartu zen. EBeko Justizia Auzitegiak emandako epaia lege hori 2013ko urtarrilaren 1ean indarrean sartzen denetik bildutako kuotei ez zaie aplikatzen.

Abenduaren 28ko 38/2013 Foru Legearen bidez, zenbait zerga eta beste zerga-neurri batzuk aldatzen dituena, eta 2014ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena, Hidrokarburoen Zergaren karga autonomia kendu zen.

2014ko otsailaren 27an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Europako araudiaren aurkako Hidrokarburo Zehatzen Salmentari buruzko Zerga aitortu zuen, eta horrek protokolo bat ezartzeko beharra ekarri zuen zergadunek aurkeztutako kuotak itzultzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa