(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 40.000 euro erabiliko ditu Lehen Mailako Arretan eta Osasun Mentalean ikertzeko astelehena, 2014.eko urriak 13


Laguntzak eskuratzeko epea azaroaren14an amaituko da


Osasun Departamentuak 40.000 eurorekin finantzatuko du ikerketako bi proiektu egiteko: bata Lehen Mailako Arretan, paziente kronikoen eta patologia anitzekoen bizi-kalitateari buruzkoa, eta bestea, Osasun Mentalean, suizidatzeko saiakerak egin dituzten pertsonen arreta eta laguntza-jarraipenari buruzkoa.

NAOak (200. zk., urriak 13) gaur argitaratzen dituen laguntzak Osasun Mentaleko eta Lehen Mailako Arretako profesionalentzat dira. Haiek eskuratu ahal izateko, ikerketa-taldeek diziplina anitzekoak izan beharko dute eta hainbat profil profesional barneratu. Hala, Lehen Mailako Arretako proiektuaren kasuan, ekipoa hokako hauek osatuko dute gutxienez: familia eta komunitateko medikuntzako espezialista bat, erizaintzako profesional eta gizarte-langile bana; Osasun Mentaleko proiektuari dagokionez, psikiatra, psikologoa eta erizaintzako profesional batek. Bietan, ikerlari nagusia, lan-arloan, dagokion laguntza-zuzendaritzakoa izango da.

Diru-laguntzaren zenbatekoa, 20.000 euro proiektu bakoitzerako, honako gastu hauek ordaintzeko erabiliko da: langile teknikoak kontratatzeko, taldekideen askatze partziala ekarriko duten ordezko langileak kontratatzeko, material suntsikorrerako, zerbitzu profesionalak kontratatzeko, bidaiatzeko eta bilkura zientifikoetan izateko, besteak beste. Ikerketa-taldeko kideek ez dute inolako ordainsaririk jasoko proiektuaren kargura. Azterketek, gehienez ere, 12 hilabetez iraungo dute.

Laguntzak eskuratzeko epea azaroaren 14ra arte zabalik izango da, eta eskaerak erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo bestela, Osasun departamentuko Ikerketa, Berrikuntza eta Osasun Prestakuntzako Zerbitzuan (Irakaskuntza Pabiloia, NOGko barrutia), edo legean ezarritako beste edozein lekutan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa