(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

60.000 erromes baino gehiago igaro dira Orreagatik urtarriletik iraila bitarte astelehena, 2014.eko urriak 13


2014an Santiago bideko ibiltarien kopurua gaindituko da berriz; 2013an, 63.926 izan ziren


Erromesak Garestik pasatzen.

60.394 erromes igaro dira aurtengo urtarriletik iraila bitarte Orreagako aterpetxe nafarretik; 2013ko aldi berean, berriz, 59.057 izan ziren. Aurtengo erromes-kopuru horretatik, 19.669 Estatukoak dira eta 40.725, atzerritarrak.

Urteko hurrengo hilabeteetan joera horrek jarraitzen badu, bisitarien kopurua gaindituko da berriz: 2013an, 63.916 izan ziren, eta 57.606, 2012an. Horrela adierazten dute Espainiako Bide Frantsesaren sarreran dagoen Orreagako Aterpetxeko datuek.

Erromesek Nafarroa udako hilabeteetan, ekainean nahiz uztailean, zeharkatu dute batez ere, eta atzetik datoz maiatza eta abuztua; azken bi hilabete horietan atzerriko erromes asko batzen da beren oporraldiak baliatzen dituztenak Santiago bidea egiteko. Haien artean, frantsesak, italiarrak eta alemanak dira gehienak, eta bereziki Italiatik etorritako erromes-kopurua apur bat igo egin da.

Aipagarria da erromes korearrak eta iparamerikarrak beren presentzia bikoiztu zutela Santiago bidean, Nafarroatik igarotzean, 2013. urtean, Hego Koreako Kim Hyo Sun idazle eta kazetariak idatzitako best-seller-agatik eta AEBetako The Way pelikulagatik, Martin Sheen protagonista duena.

Hala, egiaztatu da, azken urteotan kultura eragin handia izaten ari dela Santiago bideko erromesen jatorrian. Duela urte batzuk bidaiari brasildarrek Santiago bidearekiko interesa areagotu zuten Paulo Coelhok idatzitako nobelaren ondoren, eta baita alemanena ere Hape Kerkeling-en liburua argitaratu ondoren; 2013an, berriz, iparramerikarren txanda izan zen, eta neurri txikiagoan, Hego Koreako erromesena.

Bidaiarien datuak

Bestalde, Nafarroako turismo-behatokiko datuek baieztatzen dute aurtengo abuztura arte, 826.673 bidaiari Nafarroako turismo-establezimenduetan hartu dutela ostatu, hau da, 2013ko zifra baino % 9 gehiago.

Bidaiarien % 59,2 hoteletan izan dira, % 15,1 ostatuetan, % 13,4 kanpinetan, % 8,1 landetxetan eta % 4,1 turismo-apartamentuetan.

Horrenbestez, hoteletako establezimenduetan % 7,8 bidaiari gehiago izan dira, landetxetan % 23 gehiago, kanpinetan % 6,7 eta apartamentuetan % 11,2 gehiago. Bidaiarien igoera garrantzitsu hori Estatuko batez bestekoaren gainetik dago gaur egun (% 4,4).

Gauza bera gertatzen da gaualdiei dagokienez, 2013an baino % 7,4 gehiago fakturatzea ekarri baitute (1.760.366 gaualdi).

Bidaiari guztietatik, % 74 Espainian bizi ziren eta % 26, atzerrian. Estatuko turismoa % 8,5 igo da Nafarroan eta nazioartekoa, % 10. Bidaiarien % 24,8 EBeko herrialdetakoak ziren, % 15,8 EAEkoak, % 12,8 katalanak, % 11,5 madrildarrak eta nafarrak, berriz, % 9,3.

Bezero katalanak 2013koak baino % 15,7 gehiago ziren; euskal bezero nahiz madrildarren kopurua % 10,5 igo zen eta europarra, % 8,6.

2014an, 202.633 nazioarteko turistek pasa dute gaua Komunitatean abuztura arte; 2013an, 172.931 izan ziren, hau da, % 17,3ko igoera izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa