(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak terrorismoa goraipatzen duten pintadak kenduko ditu bost udalerritan

asteazkena, 2014.eko urriak 15


Arbizu, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Lesaka eta Olaztin ezabatuko dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Arbizu, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Lesaka eta Olaztiko udaletan dauden terrorismoa goraipatzeko pintadak kenduko ditu.

Nafarroako Gobernuak salatu du "gorrotoa, indarkeria eta liskarra sustatzen duten erradikalek egindako pintaden aurrean udal horiek erakutsitako jokabidea. Lehenik eta behin, pintada horiek dauden lekuetan uzteagatik, ez garbitzeagatik, Gobernuak haiek kentzeko egindako eskaerari kasu ez egiteagatik, eta, azkenik, plaza eta toki publikoak gorroto nahiz liskarretarako toki bihur daitezen uzteagatik".

Nafarroako Gobernuak Arbizu, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Lesaka eta Olaztiko udaletan dauden terrorismoa goraipatzeko pintadak kenduko ditu, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek Nafarroako Gobernuko bilkurara gaur igorritako txostenaren arabera.

Iragan asteartean, hilak 14, amaitu zen Arbizu, Bakaiku eta Etxarri-Aranazi pintadak kentzeko emandako epea; Lesaka eta Olaztiren kasuan, berriz, lehenago amaitu zen. Gainera, aipatu behar da pasa den astelehenetik asteartera bitarteko goizaldean, Altsasuko pintadak ezabatu zirela.

Gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak salatu du "gorrotoa, indarkeria eta liskarra sustatzen duten erradikalek egindako pintaden aurrean udal horiek erakutsitako jokabidea. Lehenik eta behin, pintada horiek dauden lekuetan uzteagatik, ez garbitzeagatik, Gobernuak haiek kentzeko egindako eskaerari kasu ez egiteagatik, eta, azkenik, plaza eta toki publikoak gorroto nahiz liskarretarako toki bihur daitezen uzteagatik".

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuaren eta Gobernuko Ordezkaritzaren artean duela bi urtez sinatutako protokoloaren arabera, udalek pintadak garbitu behar dituztela. Erabaki hori hartu zen egiaztatzean zenbait udalek beren eginkizunetan utzikeriaz jokatzen zutela, terrorismoa edo terroristak aipatzen zituzten pintadak nahiz kartelak beren udalerritan jarrita egoten utziz.

Egungo araudiaren arabera, udaletxeak dira erakunde eskudunak garbiketako zerbitzu publikoa betetzeko, eta horren barnean sartzen da pintadak garbitzea.

Nafarroako Gobernuak nahiz Gobernuko Ordezkaritzak protokolo hori sinatu zuten, bi aldeek Foru Komunitateko herrietako kale eta fatxadetan terroristen, talde terroristen aldeko edo terrorismoari gorazarre egiten dioten pintadak zein kartelak ez egoteko agertutako interesgatik. Kartel horiek jarriz eta pintadak eginez, gainera, biktimak arbuiatu eta umiliatzen dira.

Protokoloaren arabera, aipamen terroristak egiten dituen pintada edo pankarta baten berri izatean, Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Foruzaingoa arduratuko dira txosten bat egiteaz, eta beren menpe dauden administrazio publikoari emango diote. Egin duen segurtasun-indarraren arabera, erakunde bat edo bestea arduratuko da dagokion udalari egoeraren berri emateaz, gogoraraziz pintadak garbitzeko duen legezko betebeharra, eta hura kentzeko hilabeteko epea emanez. Epe hori igarotzen denean, Nafarroako Gobernuaren edo Ordezkaritzaren eskaera gauzatu den edo ez egiaztatuko da. Hala egiten ezean, Foru Gobernuak garbitu eta kenduko ditu pintadak eta lan horrek eragindako kostuak bete ez duen udalak ordainduko du. Ordaintzen ez badute, kopuru hori Nafarroako Zergetako Toki Ogasunen Partaidetzako Funtsaren transferentzietatik kenduko da.

Jarduera hori egingo da, eta, nolanahi ere, gertaerak organo judizial edo fiskalei bidali ahalko zaie, erantzukizun penalak izan ditzan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa