(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 152 ekintza aurkeztu ditu gizarte-bazterketaren aurka borrokatzeko asteazkena, 2014.eko urriak 15


Diru-sarrerei, etxebizitzari, hezkuntzari eta osasunari lotuta daude, bai eta zerbitzu publikoen koordinazioari ere arreta hobea lortzeko eta baliabideak optimizatzeko


Transcripción textual del video

Alli kontseilariak Gizarteratzeko Nafarroako Estrategia aurkeztu du, Foru Gobernuak egin duena erakunde sozial, eragile ekonomiko eta toki-erakundeen laguntzarekin batera  gizarte-bazterketaren arriskuan dagoen biztanleriaren % 13aren oinarrizko beharrak bermatzeko.

Horretarako, datozen lau urteotan gehienbat honako hauei lotutako 152 ekintza egitea aurreikusten da: enplegurako sarbidea, prestazio sozialak, etxebizitza baten bermea, aukera-berdintasuna hezkuntzan eta osasun-eskubidea.

Gizarte-bazterketa.

Gizarte-bazterketa.

Foru Gobernuak erakunde sozial, eragile ekonomiko eta toki-erakundeen laguntzarekin batera landutako Gizarte Bazterketako Nafarroako Estrategiak, gizarte-bazterketaren arriskuan dagoen biztanleriaren % 13aren oinarrizko beharrak bermatzen ditu.

Horretarako, datozen lau urteotan gehienbat honako hauei lotutako 152 ekintza egitea aurreikusten da: enplegurako sarbidea, prestazio sozialak, etxebizitza baten bermea, aukera-berdintasuna hezkuntzan eta osasun-eskubidea. Gainera, jarduerak aurreikusi dira erlazionatutako zerbitzu publikoen arteko koordinazioa handitzeko arreta hobea erdietsi eta baliabideak optimizatze aldera.

Antolatutako ekintzen artean, pobrezia energetikoari lotutakoak azpimarratu behar dira, ez ordaintzeagatik argindarraren hornidura edo gasa etetea eragotziko dutenak neguan; Etxebizitza Sozialen Foru Funtsa sortzea, aldi baterako higiezin bat emango diena bazterketa-egoeran dauden pertsonei edo beren etxebizitza galtzeko zorian daudenei diru-sarrerak gutxitu zaizkielako; gizarteratzeko aparteko laguntzak egungo beharrei egokitzea; edo Nafarroako Gobernuaren eta oinarrizko gizarte-zerbitzuaren arteko koordinazioa hobetzea, bost lan-talde tekniko ere sortuz.

Ekintza guztien artean, 75 jadanik martxan daude eta Gizarte Politiken Departamentuak aurtengorako egindako 94 milioi euroko finantzaketa dute. Hala ondorioztatzen da Gizarteratzeko Nafarroako Estrategiatik, Nafarroako Gobernuko kideek gaur goizean ezagutzera eman dutenak ohiko bilkuran, eta Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik ondoren prentsaurrekoan aurkeztu duena.

Hiru ardatz estrategiko eta 152 ekintza

Gizarteratzeko Nafarroako Estrategia garatzen da honako hauei lotutako hiru ardatzen inguruan: gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen eskubideen bermea; inplikatutako zerbitzu eta eragileen koordinazioa; eta plan integral horren garapenaren jarraipena eta ebaluazioa.

Hiru ardatz horietatik zazpi helburu estrategiko ondorioztatzen dira honako hauei lotuta: baliabide ekonomikoak, etxebizitza, hezkuntza, osasuna, inplikatutako eragileen eskumena eta identitatea, koordinazioaren hobekuntza eta jarraitzeko nahiz ebaluatzeko sistema.

Helburu estrategiko horiek 152 ekintzen bidez garatuko diren 47 neurritan zehazten dira, eta haietatik 75 jadanik martxan daude, lehen aipatu dugunez.

Jarduera aipagarriak

Estrategiak aurreikusitako jarduera guztien artetik, gizarteratzeko errentan eta aparteko laguntzetan izandako hobekuntzak nabarmendu behar dira, bai araudian, bai eta prozeduretan eta erantzuteko epeetan ere. Gizarteratzeko errentan itxaroteko denbora hilabete murriztu da, eta bigarrenei dagokienez, etxeko hainbat horniduraren fakturak (argindarra, gasa, ura…) ordaindu ezin duten familiei zuzeneko laguntzak barneratuko dira. Gainera, pertsonei baliabideak ematea aurreikusi da haiek duten bazterketa-mailaren arabera diagnostiko sozialeko tresna batekin eta lan-merkatuan sartzeko zer aukera dituen aztertzen duen beste trena batekin.

Ostatu-hartzeari dagokionez, Etxebizitza Sozialen Foru Funtsa sortuko da gizarte-larrialdiko egoeretarako, hipotekaren bitartekotza-bulegoaren eginkizunak babestutako etxebizitzaren alokairuaren merkatura zabalduko dira eta neurriak hartuko dira pobrezia energetikoa arintzeko eta hornidura eten aurretiko protokoloari dagozkion enpresekin negoziatzeko, neguan hornidura etetea eragotziko duena.

Hezkuntzan, eskola-absentismoko protokoloa finkatuko da, familiak eta ikasleak sentsibilizatuko dira eskola joateak duen garrantziaren gainean eta ikasten nahiz lan egiten ez duten gazteentzako prestakuntza-ekintzak egingo dira, beste jarduera batzuen artean.

Osasun-alorrean, historia klinikoetan eta osasun-erregistro guztietan aldagai sozialak barneratuko dira pertsonek osasun-egoera bio-psiko-sozialaren ezagutza hobea izateko, tratu txarrak edo gehiegikeriak jasotzen dituztenena bereziki. Kultur artekotasunari buruzko prestakuntza-ekintzak ere egingo dira profesionalentzat, jokabide drogazale eta menpekotasunezkoen prebentzioa azpimarratuko da komunitate terapeutikoen bidez, eta hamabost urte azpikoen nutrizio-arazoak hautemateko ahalegin berezia egingo da. Elikagaien bidezko banaketa izateko mekanismoak ere ezarriko dira.

Estrategiak ere beste ekintza batzuk aurreikusten ditu, inplikatutako eragileen artean koordinazioa hobetzeko, gizarte-erakundeekin lankidetza aktiboa izateko, Gizarte Ongizateko Nafarroako Kontseiluko eginkizunak handitzeko eta babestutako etxebizitzen alokairuan jardunbide egokien kode bat argitaratzeko.

Azkenik, planaren beraren jarraipen nahiz ebaluazioari lotutako jarduerak jaso dira, dokumentu bizi, parte-hartzaile eta berraztergarritzat jotzen dena eta egoera sozialei egokitu daitekeena. Horretarako, urteroko planak eta memoriak prestatuko dira, bai eta tarteko ebaluazioak eta amaierako beste bat ere.

Estrategia eta diagnostikoa egitea

Dokumentu hau 2012ko azaroan egiten hasi zen Gizarteratzeko Lan Taldea izeneko lehen bilkurarekin; bertan Nafarroako Gobernuko, gizarte-erakundeetako, eragile ekonomikoetako, sindikatuetako eta toki-erakundeetako ordezkariek parte hartzen dute.

Harrezkero, barneko eta kanpoko 33 bilkura egin dira; bilkura horiek egin dituzte, lan-talde guztiak nahiz enplegurako sarbide, diru-sarrera, etxebizitza eta oro har gizarteratzeari lotuta osatutako talde teknikoek.

Lehenik eta behin, Foru Komunitateko gizarte-bazterketako egoeraren diagnostiko bat egin zen. Iazko azaroan aurkeztutako azterketa horren arabera, Nafarroa aberats eta txiroen arteko alderik txikiena duen Espainiako autonomia erkidegoa da.

Zehazki, biztanleriaren kintil aberatsenaren eta pobreenaren diru-sarreren artean Espainiako eskualde guztien harremana aztertu ondoren, Foru Komunitateak 4,5eko indizea zuen 2011n, Estatuko batez bestekoa 6,8koa zenean; gaizkien kokatutako autonomia erkidegoa, berriz, Andaluzia, 9,3ko indizearekin.

Nafarroak Estatuko adierazle onenetakoa du ere iraupen luzeko langabezia-tasan, pobrezia-atalasearen azpiko biztanlerian, ikasketak goiztiar uzteko portzentajean edo 60 urtera arte ez bizitzeko probabilitatean.

Egindako diagnostikoak egiaztatzen du, oinarrizko beharrak beren kasa betetzeko gai ez diren pertsona-kopurua igo egin dela krisi-egoera dela-eta. Errealitate horrek, gainera, aurrez aipatutako gizarte nafarraren kohesioa galtzeko arriskua dakar. Zehazki, AROPE tasak (Europar Batasunak ezarritako adierazleak erabiltzen ditu) kalkulatzen duenez, Nafarroako biztanleriaren % 13 pobrezia-arriskuan dago, 2012ko datuen arabera

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa