(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak ziurtatu du Nafarroa legealdia hasieran baino langabezia gutxiagorekin amaitzeko bidean dela osteguna, 2014.eko urriak 16


Komunitatearen Egoerari buruzko Eztabaidan, azpimarratu du "egoerari buelta ematea lortu dugula eta Nafarroa krisitik ateratzeko norabidean jarri dugula"


Komunitatearen Egoerari buruzko eztabaida

Barcina Lehendakaria, Parlamentuan egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak ostegun honetan Foru Parlamentuan Komunitatearen Egoerari buruzko Eztabaidan egindako agerraldian ziurtatu du, Nafarroa legealdia hasieran baino langabe gutxiagorekin amaitzeko bidean dela.

Alde horretatik, nabarmendu du Foru Gobernuak erreformak egiteko egindako "ahalegina eta erakutsitako adoreak merezi izan dutela" eta, haiei esker, "egoera buelta ematea lortu dugula eta Nafarroa krisitik ateratzeko norabidean jarri dugula".

"Oraindik arriskuz betetako une konplikatu bat bizi dugula" gogoratu ondoren, egoera ekonomikoa "duela urtebete baino hobea dela" dioten datu makroekonomikoak zerrendatu ditu.

Barne Produktu Gordinaren azken datuen arabera, Nafarroak % 1,6ko urte arteko hazkundea izan du; langabezia % 8,3 jaitsi da urtebetean eta, krisia hasi zenetik, Komunitatean langabezia 12 hilabetez jarraian jaitsi da, 2011ko mailetan jarriz eta Espainiako tasa txikiena izanik.

Gobernuaren aurreikuspenaren arabera, urtea % 1,5eko hazkunde ekonomikoarekin amaituko da eta 2015ean BPG % 2ko igoerarekin itxiko; enplegua, berriz, % 1 inguru igoko da.

Aurreikuspen ekonomikoei buruz, hain zuzen, Yolanda Barcina kexu agertu da Parlamentuak Gobernuak egindako erreforma fiskala errefusatu duelako; izan ere, "susperraldirako, hazkunde ekonomikorako eta enplegua sortzeko motorra izatea nahi zen", eta aurka bozkatu zuten taldeei eskatu die azal dezaten "zergatik bihurtzen duten Nafarroa zerga altuenak dituen komunitatean".

Foru-araubidearen defentsa

Bere agerraldian, Lehendakariak aipatu du, gobernu zentralaren eta foru-gobernuaren arteko harremanak "une konplikatu" bat bizitzen ari direla, Foru Komunitatean lan egiten duen automobilgintza-enpresa baten BEZaren ordainketarekin sortutako desadostasunengatik bereziki.

Yolanda Barcinak Konstituzioan aitortutako Nafarroako ahalmen eta eskuduntzak errespetatzeko eskatu du, haren iritziz, foru-araubidea eta Estatuarekiko harreman-sistema "ezbaian jartzen ari baita" Itun Ekonomikoaren bidez.

Ildo horretatik, baieztatu du Nafarroa eta Estatuaren arteko harremana "aldebikoa" izan behar dela eta erabakiak "elkarrekin" hartu behar direla; izan ere, indarrean dagoen legeriaren arabera, "nafarrok guri eragiten diguten erabakietan parte hartzeko gaitasuna, eskubidea eta betebeharra dugu".

Bestalde, Lehendakariak ziurtatu du Nafarroako Gobernua "zaintza-lanetan" ariko dela "proiektu totalitarioaren aurrean, herritarrek beren askatasuna, duintasuna nahiz memoria murriztea nahi duten proiektuen aurrean".

Alde horretatik, Gobernua buru izan den zenbait jarduera ekarri ditu gogora, esate baterako: ETAren biktimak aitortzeko Berunezko Kontaketak Proiektua; Nafarroako zenbait udalerritan terrorismoa goraipatzen duten pintadak kentzea, eta testu-liburuak berrikustea ikastetxeetan "doktrinamendurik" egon ez dadin.

Sailen araberako balantzea

Arlo ekonomikoan, Lehendakariak ekonomia eta enplegua suspertzeko Foru Gobernuak CEN, UGT eta CCOOrekin lortutako Akordioa azpimarratu du, eta adierazi du "adostasuna, baterako ahalegina eta borondateen batura dela errezeta onena kezkaz betetako garaietan".

Kultura eta turismoari dagokionez, Nafarroako kultur eskaintzaren igoeraz aritu da. 1.050 ekintzekin, iazko ekintza-kopurua bikoiztu du, eta Mezenasgoaren Foru Legeaz ere hitz egin du. Turismo-sektorean, urteko lehen seihilekoan gaualdietan izandako % 9,7ko igoeraren berri eman du, bai eta turistek egindako gastuen % 33,4ko igoeraren berri ere.

Landa-garapenean, NPBaren (Nekazaritza Politika Bateratua) zuzeneko laguntzetan Nafarroak lortutako 700 milioi euroak aipatu ditu bertako nekazaritza-sektorerako 2014-2020 aldian zehar; horrekin batera, Nafarroako Ubideko lehen faseko eremu ureztagarria handitzeaz ere aritu da Itoizko urtegiko ura Ega eta Erga ibaietako arroetako finketara eramateko.

Hezkuntzan, Lehendakariak nabarmendu du, Nafarroan ikasle bakoitzeko egindako gastu publikoa 8.352 eurokoa dela; Espainiako batez bestekoa, berriz, 6.057 eurokoa da. Gainera, atzerriko hizkuntzak ezagutzearen alde egindako apustuaz jardun du, PAI ingeleseko ikasketa-programa 90 ikastetxetara zabalduz eta LHko eskaintza handitu dela ere esan du ( % 11 azken hiru urteotan).

Osasunean, Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioak egindako txosten baten berri eman du. Haren arabera, Nafarroa herrialdean osasun-zerbitzu onenak eskaintzen dituen Komunitatea da; Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Erakundeak kontsulten itxarote-zerrenden gainean egindako beste txosten bati buruz ere aritu da, eta azken txosten horretan agerian uzten da Nafarroa atzerapen gutxien duen eskualdea dela.

Gizarte-politiketan, Yolanda Barcinak adierazi du, Nafarroako Gobernuak 236 euro erabiltzen dituela biztanleko gizarteratzeko programetan inbertitzeko, eta egoitzekin nahiz erakunde laguntzaileekin dauden konpromiso ekonomikoak beteta dituela, autonomia erkidego oso gutxik esan dezaketena".

Herri-lanetan, nabarmendu du Prestazio Handiko Trenaren obrak amaituta daudela Cadreita eta Alesbes artean eta Castejón eta Cadreita arteko zatia datorren udan amaituko dela. Etxebizitzari buruz, Lehendakariak azpimarratu du Nafarroa lehen eskualdea dela babestutako alokairuari diru-laguntza zuzenak ematen eta etxegabetuentzako prebentzio eta arreta-plan batean lanean diharduela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa