(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoa bide-segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna zaintzen izango da igandean Zangozan ospatuko den Nafarroa Oinezen osteguna, 2014.eko urriak 16


Ekitaldietan 56 agente izango dira, eta haietan 10.000 auto eta 200 autobusetan iritsiko diren 80.000 lagun biltzea aurreikusten da


Planoa

Nafarroa Oinezen aurreikusitako aparkalekuen eta ibilbidearen (gorrian) planoa. ( irudia handitu )

Foruzaingoak 56 agentez osatutako segurtasuneko dispositibo berezi bat prestatu du igande honetan, urriak 19, Zangozan Nafarroa Oinez ospatuko dela-eta. Haren helburua bide-segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna bermatzea da, bai eta programatutako ekitaldiak normaltasun osoz egin daitezen ere.

Dispositiboa goizeko 08:00ean jarriko da martxan, lehen parte-hartzaileak iristen hasi baino ordubete lehenago. Aurreikuspenen arabera, 80.000 bat lagun biltzea espero da, 10.000 autotan eta 200 autobusetan iritsiko direnak.

Aurreikusitako ibilgailu- eta bisitari-kopuru handiaren aurrean, Foruzaingoak parte-hartzaileei eskatu die Nafarroa Oinezeko antolakuntzak prestatutako seinaleak eta informazio-taulak errespeta ditzatela, bai eta agenteek emandako aginduak ere. Iristeko punta-puntako orduak ekiditea gomendatzen da, 10:00etatik 13:00etara, eta baita irtetekoak ere, 18:00etatik aurrera.

Bestalde, Nafarroako Larrialdi Agentziako langileak antolakuntzak ezarritako koordinazio-organoan parte hartuko du, aurreko urteetan bezala, eta organo hori Zangozako ikastolan jarriko da. Gainera, Nafarroako Gobernuak suhiltzaile-parkean eta udalerri horretako osasun-zentroan langile gehiago jarriko ditu izan daitezkeen gorabeherei erantzuteko.

Aurreikusutako aparkalekuak

Antolakuntzak autoek aparkatzeko bi gune prestatu ditu, eta baita hirugarren bat ere, behar izanez gero. Lehenengo aparkalekura, Guash (P-1) izenekoa, NA-132 (Lizarra-Zangoza) errepidearen 73,9 kp-tik iritsi ahalko da; bigarrena, berriz, Valdeoscura izenekoa (P-4), Yamaguchi hotelaren alboan dago, eta NA-127 (Liedena-Sos del Rey Católico) errepidearen 3,5 eta 3,8 kp-etatik iritsi ahalko da. Aldiz, behar izanez gero erabil daitekeen hirugarren aparkalekua, La Magdalena (P-3), NA-127 errepidearen 5,8 kp-aren parean kokatuko da.

Bestalde, autobusak aparkatzeko NA-5410 (Zangoza-Xabier) errepideko eskuineko erreia erabiliko da; zirkulaziorako itxita izango da bi noranzkoetan, igandean, 08:00etatik 20:00ak arte. Arrazoi hori dela-eta, Zangozatik Xabier aldera, eta alderantziz, doazen ibilgailuak Esa aldetik jo beharko dute Pirinioetako Autobiatik (A-21) edo NA-2420 (Dorre-Elortzibar-Esa) errepidetik.

Azkenik, ibilgailu gonbidatuek eta desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela dutenek Cantolaguako lurrezko futbol-zelaian aparkatu ahalko dute; autokarabanek, berriz, Cantolagua inguruaren alboan dagoen Zangozako kanpin zaharrean.

Turismoak eta autobusak sartzeko operazioa

Foruzaingoak Iruñerritik, Nafarroa iparraldetik eta ipar-mendebaldetik eta EAEtik datozen autoei gomendatzen die, Zangozara irits daitezela Pirinioetako Autobiaren (A-21) 39. irteera erabiliz (Liedena/Zangoza) eta Yamaguchi hotelaren alboko P-4 aparkalekura joan dezatela

Nafarroa hegoaldeko eta mendebaldeko autoei dagokienez, komeni da Zangozara NA-132 (Lizarra-Zangoza) errepidetik hel daitezela eta P-1 aparkalekuan utz dezatela autoa, bide horretako 73,9 kp-aren alboan.

Bestalde, Nafarroako Ikastolen Federazioko ikastetxeetatik datozen ibilgailuak, Pirinioetako Autobiako (A-21) 35. irteera (Kaseda/Aibar/Irunberri) hartzea gomendatzen da, eta Aibarko ibilbidetik joan daitezela NA-132 (Lizarra-Zangoza) errepidearekin bat egin arte. P-1ean aparkatu ahalko dute, Nafarroa hegoaldetik eta mendebaldetik etorriko diren autoen ondoan.

Autobusei dagokienez, ezarritako ibilbideek bereizten dituzte, aparkatu behar dituztenak eta soilik bidaiariak utzi baina aparkatu behar ez dituztenak. Lehenengoak, nondik datozen alde batera utzita, NA-5410 (Zangoza-Esa) errepidera jo beharko dute Pirinioetako Autobiako (A-21) 47. irteera (Esa) erabiliz. Ibilgailu horiek errepide horretatik jarraituko dute Zangozaraino eta bide horretako eskuineko erreian aparkatuko; bertan geratuko dira programatutako ekitaldi guztiak amaitzen diren arte.

Aparkatu gabe bidaiariak utziko dituzten autobusek Pirinioetako Autobiako (A-21) 39. irteera (Liedena/Zangoza) hartu beharko dute, bidaiariak Zangozao burdinezko zubian uzteko; handik, NA-132 (Lizarra-Zangoza) errepidea hartuko dute irteteko.

Irteera-operazioa

P-1ean aparkatutako autoak, zelaitik bideetatik aterako dira eta NA-132 (Lizarra-Zangoza) errepidean sartuko, Tafallako noranzkoan. Nafarroa hegoaldera eta mendebaldera doazenek, errepide horretatik jarraitu beharko dute; nolanahi ere, beste helmuga bat dutenek, Pirinioetako Autobiarekin (A-21) bat egin ahalko dute, Aibar aldetik.

Aldiz, P-4 aparkalekua erabiltzen duten autoak Pirinioetako Autobian (A-21) sartuko dira NA-127 (Zangoza-Sos del Rey Católico) errepidea erabiliz, Liedenako noranzkoan. Autobusek ibilbide hori bera egingo dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa