(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kontsulten itxarote-zerrendan 1.350 pertsona gutxiago izan ziren irailean, eta 2 egunetan jaitsi da atzerapena, 60 egunekoa dena orain ostirala, 2014.eko urriak 17


Ebakuntza egiteko itxarote-zerrenda 4 egunetan gutxitu da, eta orain 85 egunekoa da


Mediku-kontsulta.

Osasun-arretarako itxarote-zerrenda gutxitu egin da kontsulten nahiz ebakuntzen arloan. Irailaren 30eko datuetatik ondorioztatzen denez, kontsulten itxarote-zerrendan, atzerapena 2 egun baliodunetan gutxitu da, eta 60 egunekoa da orain. Aipagarria da, 1.350 pertsona gutxiago daudela itxaroten hilabete bakar batean, eta ebakuntza egiteko itxarote-zerrenda ere 4 egun baliodun gutxitu dela; 85 egun dira orain.

Lehen kontsultei dagokienez, adierazgarria da Traumatologiak izandako jokabidea, 884 pertsona gutxiago baitaude itxaroten, eta batez besteko atzerapena, berriz, 10 egun baliodunekoa da. Urologian 642 pertsona gutxiago dago itxaroten, batez besteko atzerapena 17 egunetan jaitsiz. Beste zenbait zerbitzuk, Otorrinolaringologia, Oftalmologia edo Dermatologiak, esaterako, itxaroteko epea 5 egunetan murriztu dute, 13 egunetik 8ra; eta Kardiologian bi egunetan murriztu da, eta 28 egunekoa da orain.

Ebakuntza egiteko zain dauden itxarote-zerrendari dagokionez, eskaera handieneko kirurgia-espezialitateen egoera, honako hau da: kirurgia orokorrean atzerapena 80tik 79ra pasa da; oftalmologian, 4 egunetan jaitsi da (60tik 56ra); Traumatologian 10 egunetan jaistea lortu da, 116tik 106ra; eta Urologian 7 egunetan, 41etik 34 egun baliodunetara.

Garrantzitsua da oroitzea Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideak itxarote-zerrendak kudeatzen dituela pazienteak lehenesteko mekanismoekin; haiek argi eta garbi ezartzen dituzte lehentasunezkoak eta lehentasunezkoak ez diren ebakuntzen arteko bereizketa. Era horretako kudeaketarekin lan egiten da garrantzi kliniko handiagoko prozesuetan desegokiak diren atzerapenik gerta ez dadin, itxarote-zerrendei buruzko edozein jardueratan funtsezkoa eta utziezina den irizpidea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa