(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiri-baratzetarako eko-ongarri berri batek ekologia eta gizarte-konpromisoa batzen ditu ostirala, 2014.eko urriak 17


Zizareen humusarekin egina, haren garapena Nafarroako Gobernuak finantzatutako eta Elkarkidek egindako proiektu europar baten barnean dago


Biziurban ongarri ekologikoaren formulazio solido (eskuinean) eta likidoa (ezkerrean). ( irudia handitu )

Hiri-baratzetarako berariaz prestatutako zizareen humus (ongarria) batean oinarrituz egin den ongarri ekologiko berri batek, bere ingurumen-balioari gizarte-konpromisoa gehitzea lortu du.

Nafarroako Gobernuak finantzatutako produktua proiektu europar baten barnean dago eta Elkarkidek egin du. Elkarkide buruko gaitza duten edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako enplegu-zentro berezia da, eta, gainera, produktu hori erabiltzeko aholkuak emango ditu pertsonalki.

Zehazki, kontsumitzaileei banakako zerbitzua emango zaie zenbait gomendio emanez, hala nola: zenbat eta nola erabili lur-mota eta haren hedaduraren arabera, eta erabiliko den landare-motaren arabera.

Laster batean "Biziurban" izenarekin merkaturako den ongarri horrek (ez da kutsagarria), lurraren mikrobio-bizitza zaintzen du eta ureztatze nahiz euriagatik lurpeko akuiferoak kutsatzen dituzten substantzi kimikoak izatea saihesten. Eko-ongarriak erabiltzeak ez du halako arazorik sortzen, haren formulazioaren barnean lurraren mikrobio-zama aktibatzen duten lehengaiak sartzen baitira, eta ez du kutsatzen batere.

Gainera, produktuak kontsumitutako ongarri-dosia era egokienean doitzen uzten du; hala, % 20ko aurrez dezake arruntagoak diren beste ongarriztatze-era batzuekin alderatuz; osasungarriagoa eta naturalagoa da, ingurumena eta giza osasuna zainduz.

Produktua hainbat formulaziotan aurkezten da, hiru solido eta likido bat. Aktibatzaile solidoak zizareen humusa aberastu eta indartzen du, formulatu likidoak ongarri kimikoak ordezten ditu eta produktu solidoaren osagarria da; aldi berean, laboreak garapen eta hazkunde handiagoa izatea dakar.

Azken produktura heldu arte, bi entsegu egin dira letxugan, kanpoan eta negutegian, Elkarkidek Iruñeko Aranzadiren baratzetan kudeatutako instalazioetan.

Proiektuak 6.000 euroko aurrekontua izan du, % 65 EGEFek (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) finantzatuta eta beste % 35, Nafarroako Gobernuak. Ekimena POCTEFAren (Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzaren Programa Operatiboa) barnean dago eta Nafarroako Gobernuaren mende dagoen Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa da buru.

Elkarkide

Elkarkide 1991an sortutako gizarte-ekimeneko enpresa bat da, eta buruko gaixotasuna duten pertsonen okupazio nahiz enpleguaren alde egiteko sortu zen. Aranzadin (Iruña) ekin zion jarduerari, 30 pertsonentzako zentro batekin eta gaur egun jadanik 350 pertsona daude bertan.

Zentroak hiru programa ditu: okupazionala; bertan 157 pertsonari ematen zaie arreta Aranzadi, Las Labradas (Tutera) eta Lizardiko (Noain) zentroetan; enplegu-zentro berezia, 104 langilerekin; eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroa (27 langile).

Pertsona ahulenentzako lanpostuei eutsi eta lanpostuak sortzen ditu, hiri-baratzak ezarri eta garatzen ditu eta baita nekazaritza ekologikoari lotutako guztia ere. Gainera, ingurumenaren ingurunearen hobekuntzari eta kontserbazioari eragiten dieten produktuak merkaturatzen ditu, eta hiri eta etxeko ingurunean produktu ekologikoen erabilera nahiz kontsumoari lotutako jardunbide egokiak sustatzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa