(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alli kontseilariak Félix Garrido egoitzak egindako errehabilitazio psiko-sozialeko lanaren berri izan du astelehena, 2014.eko urriak 20


Nafarroako Gobernuak urtean milioi bat euro ematen du buruko desoreka larria duten pertsonak artatzen dituen zentroaren funtzionamendurako


Alli kontseilaria Félix Garrido zentrora egindako bisitan. ( irudia handitu )

Gizarte Politiketako kontseilari Iñigo Allik, buruko desoreka larria duten pertsonak artatzeko Félix Garrido egoitzak ematen dituen zerbitzuen berri izan du gaur goizean eta, bereziki, errehabilitazio psiko-sozialeko programen berri. Zentroak 90 lagunentzako lekua du, eta haiek artatzeko Nafarroako Gobernuak milioi bat euroko laguntza ematen du urtero.

Sarrigurenen dagen zentroak 2011n ireki zituen ateak. Avandiva enpresak kudeatzen du, Gizarte Politiken Departamentuarekin sinatutako hitzarmen baten bidez.

Buruko desoreka larria duten pertsonentzako oinarrizko beharrei arreta integrala ematen die, haien autonomia pertsonalari eusteko asmoz edo autonomia hori hobetzeko asmoz eta gizarteratzen nahiz bertan parte hartzen lagunduz; hala, komunitatean ahalik eta normalizazio nahiz bizi-kalitateko baldintza onenetan izan ahalko dira.

Zentroak 25 lagunei eman diezaieke arreta, eta erabiltzaileei honako zerbitzu hauek ematen dizkie: ostatua eta mantenua, laguntza eta ikuskapena eguneroko bizitzako ekintzetan, arreta sozial, psikologiko eta psiko-pedagogikoa, aisialdi eta astialdiko jarduerak eta familientzako laguntza.

Gainera, banakako laguntza eskaintzen duen errehabilitazio psiko-sozialeko zerbitzua du, eguneko zentroan eguneko arreta emanez edo anbulatorioko arreta emanez. Programa horiekin bilatu nahi da, alde batetik, pertsona horiek komunitatean normalean moldatzeko behar dituzten trebeziak ikasi edo berreskuratu ahal izatea, eta bestetik, haren ingurunean ahalik eta era autonomoagoan funtzionatzea. Zehazki, eguneko zentroak 20 lagunentzako lekua du eta anbulatorioko arreta-tailerrak 35entzat.

Nafarroako Gobernuak guztira 1.060.335 euro jarriko du aurten; kopuru horretatik 550.482 euro egoitzako plazetarako da, 280.648 eguneko zentrorako eta 229.205 errehabilitazio psiko-sozialeko tailerretarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa