(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Turismo Kontseiluak neurriak proposatuko ditu aireportuaren turismo-erabilera sustatzeko asteartea, 2014.eko urriak 21


Milagroko Gereziaren Eguna Eskualdeko Turismo Intereseko Jai izendatzearen alde ere agertu da


Transcripción textual del video

Nafarroako Turismo Kontseiluak aireportuko arduradunekin lan egingo du ekintza-plan bat egiteko, instalazio horien turismo-erabilera hobetzeko asmoz, horretarako zenbait ekintza eginez, esaterako: bidaiarien joan-etorriak aztertzea edo turismo-pakete konbinatuak eskaintzea.

hegazkina

Hegazkin bat Noaingo aireportuaren inguruan.

Nafarroako Turismo Kontseiluak Noain-Iruña aireportuko arduradunekin lan egingo du ekintza-plan bat egiteko, instalazio horien turismo-erabilera hobetzeko asmoz, horretarako zenbait ekintza eginez, esaterako: bidaiarien joan-etorriak aztertzea edo turismo-pakete konbinatuak eskaintzea.

Para ello se ha designado un grupo de trabajo en el que estarán presentes la Asociación de Hoteles de Pamplona, la Asociación de Empresarios de Hostelería de Navarra (AEHN), la Asociación Navarra de Pequeña Empresa de Hostelería (ANAPEH), Asociación Navarra de Agencias de Viaje (ANAVI), la Cámara Navarra de Comercio e Industria, la empresa pública Navarra de Infraestructuras, Cultura, Deporte y Ocio (NICDO), las empresas organizadoras profesionales de congresos, (OPC), la Dirección General de Turismo y Comercio, y el Ayuntamiento de Pamplona.

Gainera gaurko bilkuran, Nafarroako Turismo Kontseiluak, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin buru zela, erabaki du

Milagroko Gereziaren Eguna
Eskualdeko Turismo Intereseko Jai izendatzea.

Sánchez de Muniáinek Nafarroako Turismo Kontseiluaren erabaki nagusien berri eman du prentsaurrekoan, eta organo horretako kideei ere 2012-205 aldirako Turismoko Plan Integrala aurkeztu die eta baita turismo-egoeraren datu adierazgarrienak ere. Zehazki, azpimarratu du urte honetan, orain arte, bidaiarien kopuruak % 9 egin duela gora, gaualdiek % 7,4, eta atzerriko turismo-gastuak % 28,9.

Azkenik, kontseilariak turismo-jarduera antolatzeko eta ikuskatzeko Batzordeak orain arte egindako lanen berri eman du; batzorde hori legez kanpoko turismo-ostatuen aurkako ekintzak areagotzeko sortu zen. Zehazki, 10 zehapen-espedientea zabaldu dira eta beste 13 zabalduko dira laster.

Alde horretatik, Sánchez de Muniáinek adierazi du Nafarroako Gobernuak turismoko establezimenduei honako hau eskatu nahi diela: beren erregistro-zenbakia sektoreko webguneetan argitara dezatela.

Noáin-Iruña aireportuari buruzko ekintza-plana

Aireportuaren turismo-erabilera sustatzeko batzordea Aireportuko Koordinazio Batzordean iragan martxoaren 24an hasitako bilkuren ondoren sortu zen. Hitzordu horretan erabaki zen ekintza-plan bat sustatzea, lehen jarduera modura, eta ekintza horren helburua aireportuaren inguruko turismo eta enpresa-jarduera bultzatzea izango zen.

Aipatutako planaren barnean, sustapen hori egiteko hiru lan-talde sortzea aurreikusi zen: instituzionala, enpresa-mailakoa eta turismo-jarduerakoa.

Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusia bilkura orokorretan nahiz talde instituzionalaren bilkuretan parte hartu du; eta azken horrek ekainaren 26an egindako bilkura batean, Nafarroako Turismo Kontseilu guztia gonbidatu zuen kezkak bateratzeko eta behin betiko taldeak osatzeko asmoz.

Bestalde, urriaren 8an talde instituzionala bildu zen, eta inplikatutako solaskideen organo ordezkari bat izateko beharraz aritu zen (foru-gobernua, enpresak, konpainiak, erakunde publikoak, turismo-eragileak eta aireportua) aireportuaren inguruko turismo nahiz enpresako jarduera sustatzeko egin daitezkeen ekintza guztiak kudeatzeko.

Departamentuak aireportuko zuzendaritzari eskaera egin zion berriz ere hirugarren lan-taldea (turismokoa) Turismo Batzordearen barnean sortutako berariazko batzorde batekin egokitu zedin.

Horren emaitza da, gaur Turismo Kontseiluaren berariazko batzorde hori proposatu dela, eta aireportuko ekintza-planean aurreikusitako hirugarren lan-taldearekin bilduko dela.

Milagroko Gereziaren Eguna

Kontseiluaren bilkura horretan, gainera, Milagroko Gereziaren Eguna Eskualdeko Turismo Interesa duen Jai izendatzea proposatu da. Horrenbestez, Milagroko nekazaritza-tradizioa eta udalerrian ekoitzitako askotariko nekazaritza-produktuak ezagutzera eman eta sustatu nahi dira nafarren artean eta beste autonomia erkidegoetako turisten artean.

Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzean, Antolamendu Zerbitzuak izendapen horretarako aldeko txostena egin zuen Foru Agindu baten bidez, eta gaur Nafarroako Turismo Kontseiluaren txostenak berretsi du.

Orain arte, 10 ospakizun izendatu dira "Nafarroako Turismo Intereseko Jaiak". Izendatutako dataren arabera ordenatuta: Hiru Behien Zerga, Ituren eta Zubietako Inauteriak, Lantzeko Inauteriak, Faltzesko Piloneko Entzierroa, Altsasuko Inauteriak, Artaxonako historiarekin Hitzordua, Uharte-Arakileko Artzain Eguna, Errege Magoen Autoa (Zangoza), Lakarko Batailaren Ospakizuna eta Lodosako Sokadun Zezena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa