(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak mankomunitateei biohondakinen gaikako bilketa indartzeko eskaera egin die asteartea, 2014.eko urriak 21


Gaur goizean haiekin bildu da Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko egungo Plan Integraleko hurrengo aldaketaren berri emateko


Esparza kontseilaria bilkuraren buru izan da. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza Nafarroako hondakinen kudeaketan eskumena duten mankomunitateetako lehendakariekin bildu da gaur goizean. Haiei eskatu die, "taldeko ahalegina" egiten jarrai dezatela biohondakinen gaikako bilketa egiteko (jatorri biologikoko materia organikoa, etxebizitzetako janari-hondakinak bereziki), eta helarazi die lan hori nahitaezkoa izango dela 2025. urtetik aurrera

Gaurko bilkuraren helburua Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren (NHKPI) egungo erreforma jorratzea zen eta bertaratutakoen ekarpenak jasotzea. Goi Araxes, Eska-Zaraitzu, Mairaga, Malerreka, Montejurra, Zangoza, Sakana, Erribera, Izarbeibar, Irati eta Iruñerriko Mankomunitateetako ordezkariek parte hartu dute, Baztango Udalaz gain; Nafarroako Hondakinen Partzuergoko gerente Andrés Sola eta Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza ere izan dira.

Ingurumen eta Uraren Zuzendaritza Nagusia arduratzen den NHKPIren aldaketari dagokionez, hondakinak kudeatzeko arloaren plangintzan eskumena duena, kontseilariak azaldu du zenbait alderdi batu direlako egin dela. Lehenik eta behin, planaren beraren 9. kapituluan jadanik jasotzen den zerbait da.

Europako arau berriak

Horri Europar Batasunean pentsatzen ari diren arau berriak gehitu behar zaizkio, egungoak baino zorrotzagoak direnak. Zehazki, komunitateko araudiaren berrikuntzetan azpimarratu du hondakinen kudeaketa % 70 izango dela 2030ean (orain arte helburua % 50ekoa zen 2020rako), eta biohondakinen bereizitako bilketa nahitaezkoa izango dela 2025ean. "Eskakizunak eta datak hor daude, eta ezin dugu denbora gainera etortzeko zain egon martxan jartzeko", aipatu du kontseilariak.

Azken horri dagokionez, eta une honetan NHKPIren birplanteamendu bat egitea ekarri duen hirugarren arrazoi modura, planaren lau urte hauetako indarraldian egindako ahaleginak balioan jarri ondoren, Departamentuak ezinbestekotzat jotzen du dagozkion erabaki tekniko nahiz antolakuntzakoak behin betikoz hartzea Nafarroako biohondakinen gaikako bilketa orokortzeko eraginkortasun-maila handi batekin. Alde horretatik, kontseilariak azpimarratu du prebentzio-neurriek eta hondakinen bereizitako bilketak zer garrantzi duten ingurumeneko araudia betetzeko eta, aldi berean, horrekin hondakin-frakzioa murrizteko; beraz, Mankomunitateei alor horretan ahalegin handiagoa egiteko eskatu die. 

 

Hala, oroitu du NHKPIren indarraldian zehar sustatu direla: komunitatearen konpostajeko 20 gune baino gehiago eta banakako 8.500 bat, bai eta materia organikoa gaika biltzeko sistemak ezartzea ere Iruñerriko, Goi Erriberako eta Sakanako Mankomunitateetan. Haiei Erriberako Mankomunitatea gehituko zaie, datozen asteotan bosgarren edukiontzia jarriko baitu pixkanaka.

Horri esker, materia organikoaren gaikako bilketan 334 tona jaso ziren 2013an eta 2014an, berriz, orain arte 1.082 bildu dira, hots, % 70 igo da.

Biohondakin guztiei dagokienez, iaz jasotako 334 tona materia organikori frakzio berdeko 9.985 tona (inausketako eta lorezaintzako hondakinak), autokonpostajeko 6.141 tona (hondakin organikoetatik abiatuta lortutako ongarria) eta Montejurrako Mankomunitateari dagozkion 9.112 tona gehitzen bazaizkio, iaz 25.572 biohondakin tona jaso ziren guztira.

Nolanahi ere, kontseilariak gogora ekarri du, 2020rako biohondakinen gaikako bilketaren % 50eko helburua 53.949 tonakoa dela eta, beraz, 2013ko datuekin, Nafarroa xede horren erdia lortzekotan izango zela.

2030. urteari dagokionez, etxeko hondakinen 262.523 tona sortzea aurreikusten da. Europak adieraziko digun % 70eko helburua aplikatuz, bete behar dugun erronka biohondakinen 75.528 tona jasotzea da, hondakin-frakzioa 73.381 tonakoa izan dadin.

Aurreikuspen horiek agertoki berri bat erakusten dute Nafarroako hondakinen kudeaketari eman beharreko irtenbideari begira eta, zehazki, hondakin-frakzioari; horrenbestez, kontseilariak azaldu du, parlamentuan esan zuen moduan, errausketa ez den beste aukera batzuk aztertzen ari direla, Nafarroako hiri-hondakinen kudeaketari irtenbide bat bilatzeko, ekonomikoa, soziala eta ingurumen aldetik iraunkorra izango dena eta egungo egoerekin bat datorrena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa