(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea eta jarduera ekonomikoa sustatzea, gaur onartu den 2015eko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuko ardatzak asteazkena, 2014.eko urriak 22


Aurreproiektuak finantzarioa ez den 3.417,85 milioi euro jasotzen du, 2014rako aurrekontua baino % 1 gehiago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2015erako Nafarroako Aurrekontu Orokorraren Foru Legearen aurreproiektua onartu du gaur. Dokumentu hori Foru Araubidearen Foru Batzordeari eta Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari igorriko zaio aztertu eta txostena egin dezan, foruko lege-proiektu moduan behin betikoz onartu aurretik eta Nafarroako Parlamentura igorri aurretik.

Gastuaren banaketa 2015eko Aurrekontuen aurreproiektuan.

Nafarroako Gobernuak 2015erako Nafarroako Aurrekontu Orokorraren Foru Legearen aurreproiektua onartu du gaur. Dokumentu hori Foru Araubidearen Foru Batzordeari eta Kontseilu Ekonomiko eta Sozialari igorriko zaio aztertu eta txostena egin dezan, foruko lege-proiektu moduan behin betikoz onartu aurretik eta Nafarroako Parlamentura igorri aurretik.

Aurreproiektuak finantzarioa ez den 3.417,65 milioi euroko gastua aurreikusten du, 2014rako aurrekonturako aurreikusitakoa baino % 1 gehiago. Gainera, datorren ekitaldiko finantza-gastua 379,40 milioikoa (+ % 1,46) izango da.

Lourdes Goicoechea lehendakariordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, "aurreproiektua bi ardatz nagusitan oinarritu da: alde batetik, zerbitzu publikoei eustea eta haien kalitatea hobetzea, eta bestetik, jarduera ekonomikoa sustatzeko helburua". Alde horretatik, 2015erako gastu-hazkunde handiena aurreikusten diren arloak dira: Osasuna (+% 4,62), Ekonomia (+% 4,24), Kultura (+% 2,70), Hezkuntza (+% 4,62) eta gizarte-zerbitzuak (+% 0,85)

% 51,7ko gastu soziala

Legealdi honetan gertatu den moduan, Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Politiken departamentuetarako diru-kopuruak osatzen dute gaur aurkeztutako aurreproiektuaren gastu handiena (finantzarioa ez dena). Zehazki, arlo horietarako % 51,7 erabiliko da 2015ean; % 50,78 erabili da 2014ko aurrekontuan, hau da, osasun, hezkuntza eta gizarte-politikako arloek aurreproiektu honetan gehieneko kuota batzen dute legealdian zehar izapidetutako aurrekontuetan.

Osasun-arloan, kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programarekin jarraituko da, 50-69 urte arteko 166.000 nafar hartzen duen programa. 2015erako osasungune berrietan programatutako zabaltzeak egiteko inbertsioa milioi eta erdi euro baino gehiagokoa da urtean. Osasun-inbertsioen atalari dagokionez, Nafarroako Ospitaleguneko bi zentroetako ZIUak ekipatuko dira, Tuterako Ospitaleko kirurgia eta erditzeen eraikin berria, eta San Francisco Javier Zentro Psikogeriatrikoa; azken horren obra 2015 eta 2016. urteetan egingo da.

2015. urtean ere, Nafarroa osoan paziente kroniko eta patologia anitzeko pazienteentzako arreta integraleko estrategia ezarriko da. Horrek aldaketa handia ekarriko du gaur arte Foru Komunitateko osasun-arloan garatutako kultur eta kudeaketako ereduan, eta hainbat alderdi hartzen ditu: klinikoak, antolaketakoak, operatiboak, teknologikoak eta ekonomikoak, nola ez.

Aipagarria da ere Osasunbideko ikerketak jasotako bultzada Osasun Ikerketa Institutuaren eskutik, ikertzen laguntzeko bekak, eta paziente-elkarteei emandako laguntza nahi diru-laguntzen lerroei eustea.

Farmazia-arretan, Nafarroak 2015ean fakturan izango duen 2,6 milioi euroko igoerari aurre egin beharko dio, C hepatitisa tratatzeko botika berriak jasoko direla-eta; horrek onura handia ekarriko du pazienteak sendatzeko orduan eta haien osasunean. Gainera, azken hiruhileko honetatik aurrera, eta 2015ean zehar, Nafarroako egoitza guztien farmazia-kudeaketa egoitza publiko nahiz pribatuetara zabalduko da; horrek egoitzako adineko pertsonen farmaziako gastua 450.000 euroan murriztea eragingo du.

Hezkuntza-arloan, 2015erako jarduera-ildo nagusiak oinarrituko dira, dibertsitateari emandako arreta sendotzen haren alderdi guztietan, eta hezkuntza berezian; hizkuntzak ikasteko programak bultzatzen, irakasleak prestatzeko arloan oinarrituta bereziki; eta lanbide heziketa sustatzen, ikasleen enplegagarritasuna ekarriko duten ekintzetan arreta berezia jarriz.

Gainera, beken politika finkatzen da, beka orokorren kapituluari erantzuteko (ahulenak diren familientzako baldintzak , familia ugarien eta Pirinioetatik joandako ikasleen baldintzak hobetuz) eta baita hezkuntza bereziko bekei erantzuteko ere.

Gizarte-politiken jardueretan, ahulenak diren taldeentzako prestazioei eustearen alde egiten da, zehazki eta bereziki Gizarte Integraziorako Errentako (GIE) bermatutako prestazioak eta menpeko pertsonentzako prestazioak, eta beren zenbatekoak ez dira aldatuko; halaber, menpeko pertsonen zentroetako erabiltzaileen tarifak izozten dira.

Aurreproiektuak oinarrizko gizarte-zerbitzuen finantzaketa ere bermatzen du, esaterako, gizarte-bazterketan edo izateko arriskuan dauden pertsonen lehen mailako arreta, 12,5 milioi euroko inbertsio sozialarekin, eta Gizarte Zerbitzuen arlorako aurrekontua % 1 inguru handitzen du.

Erakunde sozialei eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro okupazionalei emandako diru-laguntzen partidak ere ez dira aldatzen, eta buruko gaitza duten pertsonentzat 40 plaza gehiago izango dira zentro okupazionaletan

Berdintasun-politiketan, berdintasun-programak eta Genero Indarkeriaren Lege berriaren proposamenarekin batera doan plan estrategikoaren garapena sustatzen jarraitzen dira; gainera, adin txikikoak babesteko sistema hobetzen segitzen da eta baita adin txikikoak hartzeko programa sustatzen ere.

Gastuaren % 40,5 ekonomia sortzeko

Jarduera ekonomikoa bultzatuz enplegua eta aberastasuna sortzeko aurreikusitako gastuak aurrekontuaren % 40,5 hartzen du, Nafarroako Gobernuak aurreproiektu hau osatzeko erabili duen bigarren ardatza.

Apustu berritzaile modura, berriki sinatutako Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Akordioan jasotako neurriak azpimarratu behar dira, gure Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial nagusiekin lotutako akordioa. Horretarako, neurriak antolatuko dira bereziki, enpresa berriak sortzen lagunduko duten deialdien bidez eta ETEen lehiakortasuna sendotzearen bidez, nazioartekotzea izanik funtsezko ardatza. Norabide horretan egindako zenbait ekintza izango dira, nazioarteko merkataritzan prestatutako edo esperientzia duten pertsonak kontratatzeko laguntza ematea eta taldean nazioartekotzeko laguntza-programa.

Inbertsio produktiboaren sustapenean, enpresa-inbertsioari laguntzeko deialdi gehiago zabalduko dira, industria-sektorean arreta berezia jarriz. Palanka madura jardutea aurreikusten da inbertsio produktiboak errazteko enpresaren balio-kateko proiektu zehatzetan, enplegua sortzeko gai izango direnak eta helburu nahiz adierazleen bidez ebaluatu ahalko direnak.

Deialdiak Nafarroako ekonomiarako garrantzitsuak diren hiru maila handitan banatuko dira: nekazaritzako elikadura, industriako ETEak eta atzerriko enpresa handien inbertsioa erakartzea. Deialdi horien finantzaketaren zati bat LGENF (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa) eta FEDER (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) funts europarretik etorriko da.

Gainera, aurrekontuaren aurreproiektuak jasotzen du, jarduera ekonomikoko arloak sustatzeko eta informazioaren gizartea sustatzeko neurriak hartzea. Lehen kasuan, industrialdeei laguntzeko deialdi batekin, inbertsio berrien hartzaile moduan erakargarriak izan daitezen. Informazioaren gizartea sustatzeari dagokionez, aipagarriena da zenbatekoa handitu egin dela Empresa Digital Navarraren laguntza-deialdirako, ikuspegi bikoitz batekin: enpresa nafar txikien gabeziak betetzea eta enpresa nafarren arteko lankidetza sustatzea IKT aplikazioak garatzeko orduan.

Bestalde, nabarmendu behar dira, energia berriztagarriei , Biomasari bereziki, laguntzeko neurrietan egindako ahalegina, enpresetako I+Gko proiektuetarako laguntzen esparru berria, eta Nafarroako Zentro Teknologikoei laguntzeko neurriak.

Enpleguaren arloan, aurrekontuak ere Jarduera Ekonomikoa eta Enplegua Suspertzeko Akordioan xedatutakoa betetzeko bideratu dira. Alde horretatik, aurreikusita dago honako hauei bideratutako laguntzak eta diru-laguntzak sustatzea: laneratzeko zailtasun berezia duten taldeen enplegua sustatzeko, ekonomia soziala, autonomoak, enpleguko zentro bereziak, toki-erakundeen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen kontratazioa, ekintzailetza, aukera-berdintasuna. Halaber, enplegurako prestakuntza sustatuko da langileen lanbide-kualifikazioa hobetzeko asmoz.

Azpiegitura-arloan, aipagarria da Iruñerriko Hiri Garraioaren finantzaketa handitu egin dela (10,7 milioi euroko aurrekontua du), eta AHTren obrekin jarraitzeko 48 milioi euro gehiago esleitzea, inbertsioa obren aurreikusitako erritmoari egokituz. Herri-lanetan 36,1 milioi euro inbertituko dira 2015ean, eta errepideak zaintzeko inbertsioa izango da nagusi, 26,7 milioirekin, 2014an baino % 2,4 gehiago.

Etxebizitzari laguntza emateko orduan, maizterrei babes ofizialeko etxebizitzak alokatzeko aurreikusitako diru-kopurua azpimarratu behar da, 11 milioi euroko aurrekontua duena.

Ekonomiaren sorrerari laguntzeko garaian, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko arlotik berrespena etorriko da: Nafarroako Ubidearen garapenarekin, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenak modernizatzeko laguntzarekin, gazteak jarduera horietan sartzearekin, eta Nafarroako udalerri askoko bizi-kalitatea hobetzeko azpiegituretan inbertsio berriak egiten jarraitzearekin.

Azkenik, kultura eta turismoko gastuaren aurrekontua % 2,70 igotzeak alor horietan ekonomia sortzea eta aberastasun sozial handiagoa ekarriko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa