(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak euskalduna ez den zonaldeko D ereduaren eskaera guztiari erantzuten dio, ikasleen % 5i asteazkena, 2014.eko urriak 22

Euskalduna ez den zonaldean ikasturte honetan hezkuntza-sisteman sartutako 1.524 ikasleetatik, 82k bakarrik egin zuten ikastoletan

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak PSN, I-E eta Geroa Bai-k sustatutako araudi-proposamena aztertu du gaur goizeko bilkuran. Haren bidez, D eredua (euskaraz bakarrik ematen den irakaskuntza) eskaini nahi da Foru Komunitatean euskalduna ez den zonaldeko udalerrietako titulartasun publikoko ikastetxeetan. Proposamena aztertu ondoren, Gobernuak ondorioztatu du, "proposatutako araudi-aldaketak ez duela zentzurik, urtean matrikulen % 5 inguruan dagoen eskaera batez ari baikara eta inguru zonalde horretan dauden sei ikastolek behar besteko erantzuna ematen dietela (Lodosa, Irunberri, Zangoza, Tafalla, Tutera eta Viana), eta ikastola horiei Foru Gobernuak laguntza ematen dietela itun bidez".

Gobernua ondorio horretara heldu da euskalduna ez den zonaldeko matrikula-zifrak aztertu ondoren, Hezkuntza Departamentuak emandako zifrak. Hezkuntza-mailen arabera, Haur eta Lehen Hezkuntzan matrikulatutakoen % 4,27k ikasten dute D ereduan (udalerri horietako 18.180 ikasleetatik, 776 haur) eta derrigorrezko bigarren hezkuntzakoen % 3,71k (7.139tik 229 ikasle). Gainera, gune geografiko horretako hezkuntza-sisteman sartu diren 3 urteko 1.524 ikasleetatik, 82 bakarrik matrikulatu ziren ikastoletan: 32 Tafallan, 18 Irunberrin, 15 Zangozan, 10 Tuteran eta 7 Vianan.

Nafarroako Gobernuak zuhurtasuna eskatu die, euskalduna ez den zonaldean D ereduaren eskaintza derrigorrezkoa izateko legea aldatzea proposatzen duten talde politikoei; Gobernuaren aburuz, araudi-aldaketa hori justifikatzen duen behar sozialik ez dago, eta lege-aldaketa bat soilik justifikatzen da, hain zuzen, errealitate sozial hori aldatu nahi denean.

Zifra horiek agerian uzten dute, gainera, Gobernuak gaur egindako azterketarekin bat etorriz, "udalerri horietan dauden itunpeko ikastolen bideragarritasuna arriskuan izan daitekeela ikastetxe publikoek beren D ereduaren eskaintza propioa egiten badute hezkuntza euskara hutsean eskaintzea eskatzen dutenak hain gutxi diren zonalde batean".

Foru Gobernuak kalitatezko hezkuntza baten aldeko apustua adierazi du, beste behin; kalitatezko hezkuntza horrek ikasleak balioetan heziko ditu, gaitasunetan eta baita beren hizkuntz gaitasunean ere, Komunitatekoak diren hizkuntzetan, familiek adierazitako nahiak errespetatuz, nahiz Europako Erkidegokoetan ere, lan-merkatuetarako ateak ireki ahalko dizkienak. "Horixe da herritarren eskaera, eta horretan ari da lanean buru-belarri Hezkuntza Departamentua", erantsi du. Nafarroako Gobernuak azterketa hedabideei gaur egindako asteroko ohiko bilkura amaitu ondoren helarazi die.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa