(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bidezainen hamabost etxebizitza kudeatzeko proiektu pilotu bat abian jarri du ostirala, 2014.eko urriak 24

Sustapenak eta Gizarte Politikak jardunbide egokien kode bat egin dute eta enpresa errentatzaileek harekin bat egin ahalko dute

Camineros San Jorge

Sanduzelaiko etxeak.

Nafarroako Gobernuak bidezainen hamabost etxebizitzaren erabilera sozialerako proiektu pilotu bat aurkeztu du. Proiektu hori Nasuvinsa sozietate publikoak izenpetu du Gizarte Politiken Departamentuaren eta Adis-Santa Lucía fundazioaren laguntzarekin eta, haren helburua, etxebizitzaren beharrean dauden eta baldintzak batzuk betetzen dituzten pertsonei bizitzeko irtenbide bat ematea da.

San Jorge auzoan dauden etxebizitzak erabat berrituta eta horniketetan alta emanda daude, eta Adis-Santa Lucía fundazioaren eskura jarriko dira (40 urtetik gorako esperientzia du arreta sozialaren arloan), luzatu ahal izango diren 10 urteko hitzarmen baten bidez. Aldi berean, erakunde laguntzaileak azken hartzaileak zein diren zehaztuko du Etxebizitza bidez Gizarteratzeko Taldearekin batera (EISOVI), Gizarte Politikaren mende dagoena. Helburua da, etxebizitza horiek etorkizun hurbilean laster eratuko den Etxebizitza Sozialaren Foru Funtsan sar daitezen, eta, aurreikuspenen arabera, beste administrazio-erakunde batzuen laguntza jasoko du, toki-erakunde nahiz finantza-erakundeena, besteak beste.

Hitzarmen horren beraren arabera, Nasuvinsak proiektua kudeatzeko lokal bat jarriko du fundazioaren eskura. Lokal horren helbidea honako hau da: San Jorge etorbidea 75, solairu artea.

15 etxebizitzak berritzeko 400.00 euro inguru erabili da. Europar Batasunak % 50ean kofinantzatzen du Nafarroako 2007-2013 aldirako EGEF Programa Eragilearen bidez, tokiko eta hiriko garapena lortzeko helburu nagusiaren barnean, iraunkorra eta integratzailea izango dena.

Hitzarmenaren xehetasunak eta aldeek hartutako konpromisoak

Programa-pilotu honen pertsona hartzaileak Nafarroan erroldatuta eta adinez nagusiak izango dira, etxebizitza libre edo babestutakoa izateko aukera ez dutenak eta honako egoera hauetako batean daudenak: etxebizitza galtzea hipoteka betearazteagatik edo galtzeko arriskuan egotea negoziatzeko ohiko prozesuak agortu ondoren, norberaren segurtasuna edo segurtasun psikologikoa arriskuan dauden etxebizitza batean bizitzea, edo berreskuratze-prozesu bateko azken etapetan dagoen pertsona edo familia-unitatea izatea eta tutoretzapeko edo ikuskatutako etxebizitza batean bizi dena.

Alokairuak 150 euro balioko du, Adsis- Santa Lucíak kobratuko die maizterrei eta alokairu-kontratua 3 urterako izango da, gehienez ere. Programa honen onuradunek Gizarte Politikak prestatutako programa batean sartzeko konpromisoa hartuko dute, eta programa horrek epe horretan norbere autonomia eta autonomia familiar nahiz ekonomikoa lortzen lagunduko die laguntza sozialetik urrundu eta etxebizitza berri batean sartzeko.

Gainera, etxebizitza ohiko bizileku moduan erabiliko dute modu iraunkorrean, bizikidetza ona sustatu beharko dute higiezinean eta hura ondo zainduko dutela bermatuko. Baldintzetakoren bat betetzen ez bada, programatik kanpo geratuko dira.

Proiektu honetan parte hartzeko interesa dutenek informazio gehiago Nafarroako Gobernuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan eskuratu ahalko dute.

Adsis-Santa Lucía fundazioa

Adsis-Santa Lucía fundazioak gizarte-ahuldadeko egoeran dauden herritarrekin lan egiten du duela 40 urtetik, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko helburuarekin. Gizarte-bazterketa edo bizitegi-bazterketan izateko arriskuan dauden familientzat, gazteentzat, haurrentzat eta nerabeentzat egiten du lan.

Egungo proiektuen artean, alokairu soziala eta gazteentzako emantzipazio-prozesuan laguntza ematea daude (adinez nagusiak direnean tutoretzapeko zentroak uzten dituzte); gizarteratzeko etxebizitza sustatzea; egoera eskasean dauden Nasuvinsak lagatako lau etxebizitza birgaitu eta kudeatzea; bitartekotzari buruzko txostenak nahiz azterketak egitea erakundeetarako etxebizitza-arloan; eskola eta aisialdiko errefortzuko Puzzle proiektua izenekoa Bigarren Hezkuntzako hirurogeita hamar bat haurrentzat Iruñeko San Jorgeko auzoan.

Amaituta dituen proiektuetako batzuk honako hauek dira: Gutxiengo Etnikoak Sustatzeko Zentroa; osasuneko bitartekari-agenteak prestatzea ijitoen komunitatean; Mugicako etxeetan eta Agustinos industrialdeko kamioietan bizi zen jendea San Jorgeko etxetan hartzea; bidezko merkataritza eta garapen-lankidetzarako proiektuak, eta gazteak biltzeko zentro bat.

Jardunbide egokien kodea

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitate honetan maizter eta alokatzailearen arteko harremanetan zer arazo zeuden jakin zuen, Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren aurrean aurkeztutako zenbait salaketaren berri izan ondoren. Egoera hori ikusirik, Gizarte Politiken eta Sustapen Departamentuek jardunbide egokien kode bat egitea sustatu dute, eta kode horrekin era horretako enpresa errentatzaileek bat egin ahalko dute

Kode horrekin aldeen arteko harremanak hobetu nahi dira eta, hala, alokatzaile nahiz maizterrak babestutako alokairu-sisteman sartu eta jarrai dezaten konfiantza eta berme handiagoekin.

Lortzeko aurreikusitako neurri batzuk, adibidez, honako hauetan oinarritzen dira: informazio-betebeharrak finkatzea aldeen artean gardentasun handiagoa lortzeko; argitasun edo zehaztasun handiagoa lortzea alokatzaileak nahiz maizterrak bere gain hartu beharreko kontzeptu eta kostuetan (alokatzaileak jarri beharreko bermeak mugatzea); Nafarroako Gobernuaren bitartekotza aurreikustea gatazkak daudenean eta alokatzaileek Kontsumoko Arbitraje Sistemarekin bat egitea.

Horrenbestez, elkar-ulertze handiago bat izan ahalko da eta etorkizunean gatazkak ez izatea kode horrekin bat egiten duten alokatzaileen eta haien maizterren artean; eta arazo horiek sortuko balira, irtenbide bat bilatuko da era arin eta eraginkorrean.

Xede horretarako, Hipotekaren Bitartekotza Zerbitzua zabaltzen da, Alokairu Sozialeko Bitartekotza onartuz; tresna horri esker, etxebizitza horien maizter diren herritarrei eta beren egoera ekonomikoan arazoak izan ditzaketenak finkatutako errenten ordainketan, beren errentatzailearekin bitartekotzako irtenbide bat bilatzen saiatuko da, beren etxebizitzetan jarraitzeko xedearekin edo bizitzeko beste irtenbide bat topatzeko helburuarekin.

Nafarroako Gobernuaren beste neurri batzuk

Jarduera horiek etxegabetzeei arreta emateko eginkizunean sartzen dira; hark bitartekotza eta jardunbide egokiak sustatzeko neurriak jasotzen ditu, ordainean ematea sustatzea adibidez (alokairuko poltsan pertsona juridikoek ordainean emanda bereganatutako etxebizitzak sartzea, alokairurako diru-laguntzarako eskubidea bere etxea ordainean emandako lehengo jabeentzat eta bertan maizter moduan segitzen dutenak, edo finantza-erakundeetako informazioa hobetzea). Aipagarriak dira ere, Nafarroako Justiziako Auzitegi Gorena, Nafarroako Gobernua eta FNMCren arteko lankidetza, nahitaez txertatzeko klausulak babestutako etxebizitza alokatzeko kontratuetan edo jardunbide egokien kodea alokairurako etxebizitzak sustatzen dituzten enpresetarako.

Neurri ekonomiko eta fiskaletan, azpimarratu behar dira: babestutako alokairuko prezioen kontrola, hobekuntzak babestutako etxebizitzaren alokairuan laguntzen araubidean edo onurak hipoteka-betearazteko prozesuetan kaltetuak izan direnentzat..

Azkenik, aldaketak egin dira etxebizitzaren eskubidea babesteko ereduan, esaterako: etxegabetze-prozesuan kaltetutakoei puntu gehiago ematea babestutako etxebizitzak eskatzeko erroldan edo etxebizitza publikoak erabiltzeko moduan jartzea.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa