(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

García de Galdeano eta Bernat Etxepare (Iruña) ikastetxeetako ikasleek NUPeko ikasleen laguntza jasoko dute astelehena, 2014.eko urriak 27


Urretxindorra proiektuak unibertsitarioak hainbat kulturatako haurrekin harremanetan jartzen ditu beren garapen soziala eta pertsonala hobetzeko


Iruñeko García de Galdeano (gaztelania) eta Bernat Etxepare (euskara) ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko hamar ikasleren laguntza eta aholkularitza jasoko dute; eredu positibo bat eskainiko diete, beren ikasketaren alde egin eta hura hobetzeko eta baita beren garapen sozial eta pertsonaleko ere.

Proyecto Ruiseñor /Urretxindorra Proiektuada, eta hura iragan asteburuan abian jarri zen aurkezpen-jardunaldi batean; bertan unibertsitateko ikasleek 2014-2015 ikasturte guztian zehar laguntza emango dieten adin txikikoekin lehen hartu-emana izan zuten. Ekitaldian haien gurasoek, ikastetxeetako ordezkariek eta NUPeko Ikasle eta Enpleguko errektoreorde Paloma Vírsedak parte hartu zuten.

Programa horrekin hainbat kultura eta testuinguru sozialetako haurrak gazte unibertsitarioekin harremanetan jarri nahi dira, eta azken horiek, horrenbestez, haien aholkulari bihurtzen; bi aldeen arteko harremanak esperientzia, trebezia eta pertsona arteko harreman-era berrietarako aukera ematen die, eta horrek mesede egingo die adingabekoei, haien familiei, ikastetxeari, unibertsitateko ikasleei eta Unibertsitateari berari ere.

Gaztelaniaz eta euskaraz

Aholkularitza gaztelaniaz eta euskaraz egingo da, eta unibertsitarioek aurrez prestakuntza jaso dute haurrekin izan daitezkeen hainbat egoerari aurre egiteko eta familiarekin harremana izateko. Aholkularitza-lan horretan aisialdiko eta kulturako ekintzat egingo dira beren denbora librean, astean bizpahiru orduz eta Unibertsitateko Gizarte Ekintzako Unitatetik ikuskatuko diren irizpideak betez.

Programa NUPeko Proiekzio Sozial eta Kulturaleko Errektoreordetzako Gizarte Ekintzako Unitateak sustatu du, eta honako hauen laguntza jaso du: Bizikidetzaren Unesco Katedra, NUPen Aniztasuna eta Herritartasuna eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua; azken erakunde horrekin berriki hitzarmen bat sinatu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa