(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zerga-zorrak atzeratzeko baldintzei eutsiko zaie 2015ean haien ordainketa errazte aldera

asteazkena, 2014.eko urriak 29


Nafarroako Gobernuak zerga-neurriei buruzko lege-proiektu bat onartu du, eta haren barnean berandutzako interesa % 4,37ra murriztea ere sartzen da


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak, oro har, aurten indarrean dauden zerga-zorra atzeratzeko baldintza berbereri eutsiko die 2015ean ere. Neurri horren helburua da, zergadunei zor horiek ordaintzeko erraztasunak ematea, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako zerga-neurriei buruzko lege-proiektutik ondorioztatzen denez.

Nafarroako Zerga Ogasunak, oro har, aurten indarrean dauden zerga-zorra atzeratzeko baldintza berbereri eutsiko die 2015ean ere. Neurri horren helburua da, zergadunei zor horiek ordaintzeko erraztasunak ematea, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartutako zerga-neurriei buruzko lege-proiektutik ondorioztatzen denez.

Dokumentua Nafarroako Parlamentura igorriko da orain, han eztabaidatu eta onar dadin, hala badagokio, eta dokumentu horrek beste aldaketa batzuk ere barneratzen ditu, esaterako : zergaren berandutzako interesa % 4,375ra murriztea datorren urtean; tasa berri bat sortzea Foruzaingoak zezenketetako ikuskizunetan emandako zerbitzuak ordaintzeko, bai eta izapideak sinplifikatzea ere zerga-erantzukizuneko desbideratze-kasuetan.

Zorra atzeratzeko eta zatikatzeko eskaeretan, aldaketa bakarra egiten da, eta hark premiamenduzko bidetik egindako zorren ez betetzeei eragiten die. Halakoetan, adostutakoa ez bada ordaintzen lehen atzerapenean, zergadunak bigarren atzerapen bat eskatzen badu, Ogasunak, izatekotan, zor guztiaren % 30 aldez aurretik ordaintzea eskatuko dio, hura eman aurretik.

Gainera, aipatu denez, dokumentuak berandutzako interesa eguneratzen du, Estatuak aurreikusitakoaren parean jarriz. Horrenbestez, datorren urtean, 2009. urtetik indarrean zegoen % 5eko egungo portzentajea % 4,375era murriztuko da.

Beste aldaketa batek zerga-erantzukizuneko desbideratzeari eragiten dio. Kasu horretan, izapide laburtu bat sartzen da eta, hala, erantzuleak Ogasunak igorritako proposamenari alegaziorik egiten ez badio hamabost eguneko epean, erantzukizuneko desbideratze-egintzaren jakinarazpena egintzat jotzen da.

Tasak

Azkenik, lege-proiektuak tasa berriak sortzea eta beste batzuk eguneratu nahiz aldatzea jasotzen du.

Lehen taldean, berrikuntza da tasa bat ezartzea Foruzaingoak zezenketetako ikuskizunetan emandako zerbitzuak ordaintzeko. 500 euro ordaindu beharko da foruzainek aginpidearen ordezkari jarduten dutenean eta 100 euro zezenak lehorreratzeko eta aztertzeko lanak egiten dituztenean.

Europar Batasuneko etiketa ekologikoa ematea kargatuko duen beste tasa bat ere sortzen da. 400 euroko tarifa orokorra finkatuko zen, eta 200 eurora jaitsiko da enpresa txiki eta ertainetarako eta mikroenpresetarako, bai eta garapen-bidean dauden herrialdeetako operadoreentzat ere. Borondatezkoa da de etiketa horren helburua bere bizi-ziklo guztian ingurumen-eragin murritza duten ondasun nahiz zerbitzuak bereiztea. Hura eskatzea eta erostea araututa dago 253/2014 Foru Aginduan, uztailaren 22koa, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariarena. Azkenik, apustuetako dendei joko-aretoek jadanik ordaintzen zuten ustiapeneko baimen-tasa (437,58 euro) aplikatuko zaie, estreinakoz.

Zerga-neurriei buruzko lege-proiektuak, azkenik, saneamenduko kanonaren eguneratzea jasotzen du, eta etxeko erabileren kasuan, 0,556 €/m3-tik 0,57 €/m3-ra pasatzen da, bai eta beste administrazio-zerbitzu batzuetako tasen eguneratzea ere, besteak beste; garraioa, abeltzaintza, ehiza eta arrantza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa