(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak @navarra eta @nafarroagob helbideetan bateratu ditu Twitter-eko bere profil korporatiboak asteazkena, 2014.eko urriak 29


Herritarrentzako arreta eman eta Gobernuak sare sozial horretan 17 kontu sektorialen bidez zabaldutako interes handieneko txioak laburbilduko dituzte


Captura

Datorren astelehenetik aurrera @navarra kanalak izango duen irudia. ( irudia handitu )

Datorren astelehenetik aurrera, azaroak 3, Nafarroako Gobernuak Twitter-en duen presentzia hobetuko du sare sozial horretako jarduera nagusia bi profil korporatibotan bateratuz: @navarra gaztelaniazko edukietarako eta @nafarroagob euskarazkoetarako.

Lehen kontutik, @navarra, herritarrentzako arreta ematez gain, herritarren intereserako izapide nahiz zerbitzuen berri emango da (orain arte, zerbitzu hori @infornavarra kontutik ematen zen, baina kontu horrek ez du jarraituko). Gainera, @navarra-k birtxiotuko ditu, Nafarroako Gobernuak sare sozial horretako profil sektorialetan sortutako interes handieneko edukiak.

@nafarroagob profiletik komunitate euskaldunari zerbitzu hori bera emango zaio.

Twitter-eko hamazazpi profil sektorial

Nafarroako Gobernuaren Twiter-eko @navarra eta @nafarroagob kontu orokorrez gain, Gobernuko hainbat unitatek ere sare sozial horretan presentzia dute herritarrekin bere jarduera-sektorekoak diren gaiei buruzko komunikatu ahal izateko.

Zehazki, Nafarroako Gobernuaren profil sektorialak 17 dira. Sareko erabiltzaileen artean interes handiena pizten dutenak honako hauek dira: Turismoa (@TurismoNavarra, 14.100 jarraitzailerekin), Eledunaren Bulegoa @navarragob, 11.600ekin), Hezkuntza (@NavEduca, 9.900ekin) eta Foruzaingoa (@policiaforalnav, 6.300ekin).

Urrunago, baina mila jarraitzaile baino gehiagorekin, Nafarroako Gobernuak ondorengo profil sektorialak ere baditu: Gazteria Zuzendariordetza @NavJoven, 2.800 jarraitzailerekin), Nafarroako Larrialdi Agentzia (@navarra112, 2.400ekin), Osasuna (@SaludNavarra, 1.800ekin), Enplegua (@Navarraempleo; 1.700ekin) eta Nafarroako Nazioartekotze Plana(@pin_navarra, 1.400ekin).

Azkenik, beren berezitasunagatik edo sare sozial horretara duela gutxi heldu direlako profilek oraindik mila jarraitzaile baino gutxiago dituzte: @CarneJovenNav, 998 jarraitzailerekin, Nafarroako Administrazio Publikoko Institutua (@INAP_Navarra, 750), Kultura (@CulturaNavarra, 700), Lanbide Heziketa(@FPNavarra, 700), Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa (@CEIMD, 470), Abeltzaintza (@ganavarra, 200), Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza (@GNBruselas, 190) eta ireki berri den Boluntariotzako Bulegoaren profila (@VoluntaNavarra), 31 jarraitzailerekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa