(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak ehun bat proiektu mezenasgoaren onuradun bihurtzeko aukera izatea espero du ostirala, 2014.eko urriak 31


Sektoreko profesionalek funtsen erakarpenari lotutako gaiak eztabaidatu diren jardunaldi batean parte hartu dute


Kultur mezenasgoaren ikastaroa

Kultur mezenasgoari buruzko ikastaroko parte-hartzaileak. ( irudia handitu )

Gaur eguerdira arte interes sozialeko izendapena jasotzeko 57 proiektu aurkeztu dira, MECNA akronimoarekin ezagutzen dena; hark mezenasgoa izateko onuradun bihurtzeko aukera ematen du, eta egunaren amaieran ehun bat proiektuetara iritsiko zela espero zen, hainbat erregistrotan aurkeztutako eskaerarekin; hori guztia interes sozial moduan ofizioz adierazitakoak kontuan hartu gabe erakunde publikoek emandako diru-laguntzak jasotzeagatik edo haiek sustatuta izateagatik.

Datu horiek Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui Reclusak eman ditu "Kultur mezenasgorako hurbilketa: lehen urratsak" ikastaroan zehar. Ikastaro hori gaur goizean egin da Artxibo Orokorrean honako hauentzat: zinemako profesionalak, ikus-entzunezko arteak, arte eszenikoak, arte plastikoak, literatur edizioa, ondarearen zabalkundea eta sustapena, eta beste edozein jarduera artistiko edo kultural, irabazi-asmorik gabeko erakunde artistiko eta kultural, toki-erakunde eta unibertsitate oro, eta baita Nafarroako mezenasgoaren legean interesa izan dezaketen beste erakunde guztiak ere.

Jardunaldiaren lehen zatian Kultur Mezenasgoaren Gutunaz aritu dira, eta bertan parte hartu dute, ekonomiko publikoko irakasle eta kultur sektoreko finantzaketa-arazoetan espezialista den Lluis Bonet-ek eta Finantza Zuzenbideko irakasle eta kultur kudeaketan espezialista den Montserrat Casanellas-ek ere. Bigarren zatian, Poliedricom taldeko Sara Rubio eta Luis Garcíak esku hartu dute; enpresa hori kultur proiektuen finantzaketa-bide berriak bilatzeko aholkularitzan espezializatuta dago, eta bi hizlari horiek funtsak erakartzeko zer estrategia dauden aztertu behar zituzten.

Ana Zabaleguik azpimarratu du Lluis Bonet eta Montserrat Casanellas-ek Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendari Nagusiarekin elkarlanean aritu direla Mezenasgoaren Gutuna garatzeko orduan, eta bertan legearen garapenean izandako jardunbide egokiak jasotzen direla. Haren iritziz, zeregin handi baten hasiera da legea errealitate bihur dadin lortzeko, eta ekarpenak jasotzeko Interneten eskegiko den dokumentu irekia izango da. Gainera, alor horretan lan egiteko Mezenasgoaren Batzorde bat sortu dela gogora ekarri du.

Sareko lan-tresna

Lluis Bonet-ek, berriz, Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Legearen berezitasuna eta izaera berritzailea nabarmendu ditu, erakundean ez ezik sortzaileak ere badirelako hartzaileak, eta horrek azpimarra kulturan egitea dakar. Haren aburuz, lege hori probak egiteko alor ona izango da kultur jarduera eta filantropia sustatzeko, eta pertsona asko mezenasen bihurtzen lagun dezake. Alde horretatik, esan du legea "sareko lan-tresna bikaina izan daitekeela", aukera asko ireki ditzake, nahiz eta "prozesua luzea izango den eta horrek ukitu batzuk eta sektoreari laguntza handia ematea ekarriko duen", gizarte guztia inplikatzeko sentsibilizazio-lana egiteaz gain.

Gogoratuko denez, Nafarroako Kultur Mezenasgoaren Legea urriaren 1ean abiatu zen, Espainian aitzindaria den araua eta, haren helburua, kultur eskaintza iraunkorragoa sustatzea da gizarte zibilak partaidetza handiagoa izanik; horretarako, ekarpen pribatuei % 80 arteko kenkari fiskalak ematen dizkiete PFEZn eta ia % 50ekoa Sozietate Zergan. Prozesuaren lehen etapa gaur amaitzen zen eta Nafarroako Gobernuari interes sozialeko adierazpena eskatzeko epea ixten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa