(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.237 filmek eman dute izena uharteei buruzko Punto de Vista Jaialdiaren IX. edizioan astelehena, 2014.eko azaroak 3


Zinema Dokumentalaren Jaialdia urtero egingo da berriz 2015etik aurrera eta Baluarteko Auditorioan antolatuko dute


Uharteei buruzko jaialdiaren IX. Edizioko irudia. ( irudia handitu )

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko jaialdia (aurten 1.237 film aurkeztu dira) urtero antolatzen hasiko dira berriz 2015. urtetik aurrera. Hori egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuak aurrekontuan ahalegin berezia egitearen aldeko apustua egin du ekitaldi hori Baluarte fundazioarekin batera antolatzeko. Hala, jaialdiaren ekoizpena Baluarte fundazioarekin batera egingo da, eta zuzendaritza, berriz, Foru Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua arduratuko da.

Jaialdiaren IX. edizioa 2015eko otsailaren 10etik 15era egingo da Baluarte Auditorio eta Kongresuen Jauregian, eta irlak izango dira ekitaldiko ardatz nagusia. Berrikuntza modura, gainera, gazteriaren epaimahai bat sortuko da

Oskar Alegria (La casa Emak Bakiaren zuzendaria) zuzendari artistikoaren lehen edizioa izango da ere; 2014ko Nazioarteko 2. Mintegiko programazioa dagoeneko bere gain hartu zuen eta lau urtez Punto de Vistaren zuzendari izan den Josetxo Cerdánek utzitako lekua hartuko du.

Jaialdiak 220.000 euroko aurrekontua izango du.

Izena emandako filmen igoera handia

Guztira 1.237 filmek (film luzeak eta laburrak) eman dute izena aurten Punto de Vistaren IX. edizio honetako hautaketa-prozesuan parte hartzeko.

Hau da,% 55 igo da 2013ko Punto de Vistaren azken edizioarekin alderatuz; orduan 797 film izan ziren. 78 herrialdetako filmak dira, guztiak ere Internetez aurkeztuta. Parte hartze handiena produkzio-etxea espainiarrena izan da (278 lan); atzetik datoz, produkzio-etxe frantsesak (139 film), estatubatuarrak (125), poloniarrak (66), argentinarrak (64), mexikarrak (63), kolonbiarrak (51), alemanak (39), italiarrak (36), portugaldarrak (35) eta belgikarrak (30).

Aurre-hautaketa horretara ere beste herrialde batzuetako lanak ere aurkeztu dira, esate baterako: Kuba, Costa Rica, Errusia, Israel, Japonia, Vietnam, Korea, Irak, Iran, Indonesia, Ekialdeko Timor edo Yemen, zenbait herrialderen artean egindako 192 koprodukzioaz gain. Latinoamerikatik etorritako lanen parte hartzeak igoera handia izan du.

Filmak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitu zen. Hautaketa-batzordea jasotako lanak ikusten ari da orain eta abenduaren amaieran azken hautaketaren berri emango dute. Batzorde hori honako hauek osatzen dute: Koldo Almandoz zinemagile eta kazetariak, kazetari eta zinemako programatzaile Özge Calafatok eta Alexei Dmitriev eta Guillermo G. Peydró zinemagileek.

Margaret Tait zinemagileari buruzko atzera begirakoa

Atal Ofizialaz gain, Punto de Vista jaialdian zenbait atzera begirako programatuta daude, eta haietako bat Margaret Tait zinemagile britainiarraz ariko da, eta beste bat, berriz, irlei buruz.

Margaret Tait poeta eta zinemagile eskoziarrak (1918-1999) 32 film labur eta beste luze bat egin ditu. Erroman zinemako ikasle izan zen Centro de Sperimentale di Cinematografía delakoan, neoerrealismoaren urteetan, eta Eskoziara bueltatu zenean haren zinemaren oinarriak finkatu eta Ancona Films produkzio-etxea sortu zuen; azken horrekin autofinantzatutako zinema egin zuen, erabat askea eta ofizialtasun orotatik urrundutakoa. Haren animaziozko film abstraktuak, eskuz pintatutakoak batzuk, poeta eta haren bidaia-lagunen erretratu labur bikain baina zehatzak, eta batez ere paisaia baten taupada eta bizi-espazio baten arnasketa harrapatzen saiatzen den haren filmatzeak ikusi ahal izango dira Punto de Vistak 2015ean eskainiko dion atzera begirakoan.

Haren zinema-ibilbidearen barnean ondorengo lan hauek sar daitezke: Happy bees (haurtzaroari buruz), Land Makar (irletako baserri batean urtaroak nola igarotzen diren aurkezten du), Rose Street edo Where I am is here hiriko erretratuak, Edinburgoko etapan egindakoak, edo The drift back edo la Aspects Of Kirkwall seriean hiritik landagunera proposatutako jauziak.

Uharteei buruzko atzera begirakoa

Jaialdiaren bederatzigarren edizio honen bigarren atzera begirakoa "irla" kontzeptuari buruzkoa da. Oskar Alegriak prestatuta, ziklo honetako filmetan galdutako eta topatutako paradisuak bisitatuko dira, irla-espetxeak eta edenak, robinsonen eta erbesteratuen lurrak.

Alegriaren hitzetan, "Robert Flaherty zinema dokumentaleko aitzindariak Hombre de Aran eta Nanook filmatu zuenetik, kamerek ahalegin geografiko berezi horretan jarraitu dute, hots, urrunen dauden irlak bisitatzea urrun dagoena hurbiltzeko, mugengatiko pasioa jasotzeko; finean, muga-mugan dagoen gizakia erretratatzeko". Ardatz horien inguruan ariko da Punto de Vista edizio berria, funtsezko galdera batekin hasiko den edizioa: Nola kontatu irla bat? Lehen erantzunak Rudolf Thome eta Cynthia Beatt zinemagileek emango dituzte; izan ere, 1978an borondatezko eta antropologikoa zen naufragio bat izan zuten Polinesiako irla batean, eta han bizitako esperientzia guztia Espainian estreinatu ez den kultuzko film batean jaso zuten: Descripción de una isla (Irla baten deskribapena).

Programaren barnean Jean Epsteinen Mov´Ran filma ere sartuko da. 30ko hamarkadan ere hasi zen zinemagilea, bretoierazko poemekin saiatu zen ulertzen jendeak zergatik nahi zuen hiru kilometro luzeko irla batean bizi, hiru hilerri izatera eramaten zituen itsaso baten astindutako irla batean. Mov’Ranen egiaztatuko dugu nola 25 minututan ez dagoen haize bortitzak jotzen ez duen plano bat bera ere. Haiei Margaret Taiten zintak gehituko zaizkie, beste irlatar bat, Punto de Vistak atzera begirakoa eskainiko diona, eta baita uharteei buruzko programa berezi honekin batera doan poema-liburu bat ere.

Egun horietan Flaherty eta Epstein-en obrak ikusi ahalko dira, bi irla begirada batekin filmatuz; Jean-Daniel Pollet eta Werner Herzog-i, geografia beraren aurrean hainbat galdera eskainiz; Spinalongako irla greziarra. Egile horiek irlaren espazio murriztailearen kontzepzioan aurrera egingo dute, eta espazio horretan itxialdiaren laztura edo oraingo baten agonia batuko dira.

Irla bera ere hautatu dute Meredith Monk eta George Perec-ek; urrutikoa eta inor bizi ez den leku batekiko interesa agertu beharrean, jende gehien bizi dena hautatu dute: Ellis Island, amets amerikarraren aurretiko irla, eta irla horretatik 25 hizkuntz hitz egiten zuten 16 milioi pertsona pasa ziren.

Irla bat da, hain zuzen, hurrengo jaialdiaren irudia. Bere edizio bakoitza ilustratzeko argazkilari profesional baten irudia erabiltzeko 2007an hasitako ildoari jarraiki, oraingoan Islandian egindako Chris Zielecki Loney-en (explored) argazkia aukeratu da. Irudian Elliðaey izeneko irlatxo bat ikus daiteke, eta Vestmannaeyjar artxipelagoaren zati da, Islandiako itsasertzeko hegoaldean.

Gazteriaren Epaimahaia

Bestalde, Jaialdiak Gazteriaren Epaimahai berri bat abian jarri du estreinakoz bere ibilbidean, eta hura 18-25 urte arteko 50 gaztek osatuko dute. Gazteriaren Epaimahaiko parte-hartzea borondatezkoa da eta Atal Ofizialeko film guztiak ikusteko konpromisoa eskatzen du, goizeko saioetan; 2015ean otsailaren 10etik 15era emango dira Baluarte Auditorio eta Kongresuen Jauregian.

Gazteriaren Epaimahai horretan parte hartzeko izena jaialdiko webgunean eman ahalko da 2014ko azaroaren 3tik aurrera (www.puntodevistafestival.com). 50 gazte baino gehiagok ematen badute izena, azken aukeraketa jaialdiko zuzendaritzak egingo du.

Film onenaren Gazteriaren Sariak 1.500 euro banatuko ditu eta jaialdiko sari berezien barnean sartzen da film onenaren Publikoaren Sari Bereziarekin batera (azken horrek ere 1.550 saria du), eta baita 300 euro banatuko dituen Rencontres Cinématografiques de Cerbère-Portbou Sariaren batera ere.

Gainera, hautatutako filmek honako sariak ere jaso ahalko dituzte: film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro); zuzendaritza onenaren Jean Vigo Saria (5.000 euro); Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro). Bi aipamen berezi ere emango diru jaialdiak, nahiz eta diru-saririk ez izan.

Jaialdiko bulegoarekin harremanetan jarri nahi duenak Iruñeko Navarreria 39 kalean egin dezakete (31001 posta-kutxa), 848 424680 eta 848 424758 telefono-zenbakietan eta www.puntodevistafestival.com webgunean. Jaialdiko albisteak Facebook eta Twitter kontuetan ere jarrai daitezke.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa