(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizak irekitzeko programari esker, 50.575 lagunek 2014an diruz lagundutako 14 tenplu bisitatu ahal izan dituzte

astelehena, 2014.eko azaroak 3


Ekimenak urtetik urtera bisitari gehiago ditu, % 11 igo da 2013arekin alderatuz eta parroko nahiz herritarren laguntza estua du


Liburuxkaren irudia. ( irudia handitu )

50.575 lagunek bisitatu dute uztailaren 1etik irailaren 1era Nafarroako Gobernuak finantzatutako 14 tenpluak eta ekimen hori "2008-2015 turismo-intereseko elizak nahiz monumentuak irekitzeko programa"-ren testuinguruan kokatu behar da. Hari esker, Santiago bidean zehar banatutako 37 monumentu bisita daitezke. Hau da, 2013ko zifra baino % 11 gehiago; iaz, 46.564 bisitari izan ziren (diruz lagundutako 14 eraikinetarako).

Programa horrekin Nafarroa gurutzatzen duten Santiago bideko lau ibilbideetako14 elizak doan bisitatu ahal izan du jendeak. Eta bisita horiek ezin izango ziren bermatu garbiketa, elektrizitate, zaintza eta egokitzapeneko gastuetarako diru-laguntzarik izan ezean; horri esker, 160.000 erromesek baino gehiagok ezagutu ahal izan dituzte 2008tik 2011ra eta 63.666 lagun gehiagok, 2012an.

Ekimen horrek gero eta jarraitzaile gehiago ditu urtetik urtera eta bertan eskuzabaltasun osoz laguntzen dute ere, inplikatuta dauden parrokoek nahiz herritar boluntarioek; zenbaitetan, beren tenpluak Turismo Departamentuak diruz lagun dezakeena baino denbora gehiagoz irekita izaten dituzte, eta liburuxkak ere inprimatzen dituzte eraikinaren informazio zehatzarekin.

Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak Artzapezpikutzarenak diren elizak turista eta nafarren esku uzten jarraitu nahi du, bisitarientzat itxita segitzen duten elizak, eta, horretarako, irekitzeko kostuak ordaintzeko laguntzak emanez. Ez da ekimen ohikoa, baina asko baloratzen dena, toki horietako liburuetan bisitariek beraiek utzitako iruzkinen arabera: "Azkenean eliza irekita!!!! Mila esker ekimen honengatik"; "Mila esker eliza eder hau irekita izateagatik"; "Ezagutzera eman beharreko toki oso berezia"; "Leku oso polita, arte eta historiaz betetakoa. Eta azalpen bikainekin; gidariari eskerrak ematen dizkiogu erakutsitako seriotasun, karisma eta adeitasunagatik. Gomendatuko dugu".

2014an programak aurrekontu bera jaso du: 30.000 euro.

Liburuxken argitalpena eta diruz lagundutako elizak

Erlijio-eraikinak irekitzearekin batera, Turismoko Zuzendaritza Nagusiak liburuxka destolesgarri bat egitea diruz lagundu du lau hizkuntzetan, eta Nafarroako 15 turismo-bulegotan banatzen da. 33.000 ale banatu dira, eta haietatik 20.400 gaztelaniaz eta 12.600 ingelesez, frantsesez eta euskaraz (4.200 hizkuntza bakoitzean). Lan horretarako 4.295 euro erabili dira.

Laguntza jaso duten elizak honako hauek izan dira: Eunateko Santa María, Lizarrako San Migel, Garesko San Pedro, Ziraukiko San Román, Villatuertako Asunción, Monjardíneko Villamayor, Monrealgo Natividad, Urdazubi/Urdaxeko San Salvadorreko Monasterioa, Aibarko San Pedro, Tuterako Magdalena, Cabanillasko San Juan de Jerusalén, Elizondoko Santiago, Esako San Esteban eta Iruritako San Salvador.

Gero eta bisitari gehiago

Programa honen diru-kopurua 2013an 30.000 eurora jaitsi zen arren aurrekontuak izandako murrizketengatik (horrek bisitak hiru hilabetetik 2ra mugatzea ekarri zuen, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra etengabe, 10:30etik 13:00ak arte eta 17:30etik 20:00ak arte), bisita-kopuruak gorako joera izan zuen eta 2012an baino % 8,39 bisitari gehiago izan zen. Murrizketak izan arren, urte horretan programaren barnean beste eraikin bat sartu ahal izan zen: Iruritako San Salvador. Aurreratu denez, zifrek ere gora egin dute 2014an aurreko urtearekin alderatuz (% 11).

2014an, donejakueko elizetako bisitarien bi heren espainiarrak ziren eta heren bat atzerrikoak. Lehenengoen artean, Gaztela Leonetik etorritakoen gorakada garrantzitsua aipatu behar da (bi autonomia erkidegoen arteko lankidetzagatik; haren arabera, beste Komunitateko monumentuen irekierari buruzko aipuak sartzen dituzte beren liburuxketan nahiz webgunetan). Nolanahi ere, Katalunia, Madril, EAE eta Andaluziatik etorritako herritarrek jarraitzen duten bisitari-kopuruaren lehen postuetan.

Atzerritarrei dagokienez, frantsesen taldeak nabarmendu behar dira, eta haien atzetik datoz italiarrak eta alemanak, nahiz eta honako herrialde hauetakoak ere badiren: argentinarrak, kanadiarrak, hungariarrak, holandarrak, ingelesak, portugaldarrak, zeelanda berritarrak, kubatarrak, indiarrak, korearrak, suediarrak, japoniarrak eta brasildarrak, besteak beste.

Gero eta turista gehiago ere ikus daiteke asteburuetan; astelehenetik ostiralera, berriz, Santiagoko erromesak dira nagusi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa