(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 813 langabe gehiago izan dira urrian, eta orain 47.019 pertsona daude lanik gabe asteartea, 2014.eko azaroak 4


% 1,76 igo da aurreko hilabetearekin alderatuz, baina 2013ko urriarekin konparatuz, 3.903 langabe gutxiago dago, % 7,66


Urriaren amaieran 47.019 langabe zeuden erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) Agentzietan, hau da, aurreko hilean baino 813 pertsona gehiago (% 1,76), orduan 46.206 lagun baitzeuden lanik gabe. 2013ko urriarekin alderatuz, 3.903 langabe gutxiago dago, hots, -% 7,66 balio erlatiboak kontuan hartuta.

Kontratazioan, lantokia Nafarroan zuten 27.669 kontratu gehiago erregistratu ziren NEZan, hau da, irailean baino 3.521 kontratu gutxiago.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Gerente Mª Isabel García Malo bere kezka azaldu du hil horretan langabeziak izan duen igoeragatik. "Nekazaritzako kanpainak eta nekazaritzako elikagaien industriaren kanpainak amaitu direlako gertatu da hori batik bat". Nolanahi ere, erantsi du, "ez da ahaztu behar urte arteko langabezia 13. hilabetez jarraian jaitsi egin dela urrian eta, une honetan, duela urtebete baino 3.903 langabe gutxiago dugula".

Enplegu-agentzien arabera, Doneztebeko agentzian jaitsi egin da (-% 1,20), eta igoera, berriz, Arrotxapea (% 0,04), Yamaguchi (% 0,08), II. Zabalgunea (% 0,22), Altsasu (% 0,81), Agoitz (% 1,54), Lizarra (% 3,99), Tafalla (% 4,67), Tutera (% 5,37) eta Lodosan (% 6,78).

Jarduera ekonomikoaren arabera, aipagarria da langabeziak behera egin duela hezkuntzan (-131 pertsona), aurrez enplegurik gabeko kolektiboan (-49 pertsona), beste jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan (-49 pertsona) eta kirol-jardueretan (-32 pertsona). Igoerak izan dira, nekazaritzan (363 pertsona), enpleguari lotutako jardueretan (325 pertsona), elikaduraren industrian (238 pertsona), osasun-jardueretan (84 pertsona) eta janari eta edarien zerbitzuetan (83 pertsona).

Sexuaren arabera, 25.107 emakume daude lanik gabe, % 0,36 igo da, eta gizonen kasuan, 21.912 daude lanik gabe; % 3,42% igo da aurreko hilabetearekin alderatuz.

Adin-taldeen arabera, langabezia % 0,97 jaitsi da 25 urtetik beherakoen artean, eta orain 4.616 dira langabeak; aldiz, 25 urtetik gorakoen artean langabezia igo egin da (% 2,07), eta orain 42.403 daude lanik gabe.

Kontratazioa

Urrian 27.669 kontratu erregistratu ziren NEZen, hau da, aurreko hilean baino 3.521 gutxiago. Erregistratutako 27.669 kontratuetatik, 1.539 mugagabeak izan ziren, erregistratutako kontratuen % 5,56.

Sexuaren arabera, 13.109 gizonek (irailean baino 1.120 gutxiago) eta 14.650 emakumek (irailean baino 2.401 gutxiago) sinatu zuten kontratu bat. Adin-taldeen arabera, kontratazioa honako era honetan banatu da: 4.357 kontratu 25 urtetik beherekoen artean (iragan hilabetean baino 368 gutxiago); 16.914 kontratu 25-44 urte artekoen artean (irailean baino 2.576 gutxiago) eta 6.398 kontratu sinatu ziren 45 urtetik gorakoen artean (577 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreen arabera, 17.876 zerbitzuen sektorean (irailean baino 3.454 gutxiago), 7.978 industrian (irailean baino 84 gutxiago), 879 nekazaritzan (irailean baino 35 gutxiago) eta 936 eraikuntzan (irailean baino 52 gehiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Urrian izandako langabeziaren txostena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa