(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria dimentsio handiagokoak eta nazioartekoagoak diren enpresen industria-sektore baten alde agertu da

asteartea, 2014.eko azaroak 4


Gainera, itun soziala babestu du Navarra Capital enpresako gosarietan izandako 250 bat pertsonen aurrean


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak dimentsio handiagokoak eta nazioartekoagoak diren enpresen industria-sektore baten alde agertu da gaur, asteartea, ekonomia eta enplegua sortze aldera. Navarra Capital plataformak antolatutako enpresa-gosarien lehen edizioan egin du agerraldia, datorren urterako enpresa nafarrek zer erronka nagusi dituzten aztertzeko.

Ekitaldian batutako ia 250 enpresari eta agintarien aurrean, Yolanda Barcinak azpimarratu du Nafarroan bakarrik sortu zirela garbi enpresak 2013an, Espainiako eskualde guztiak aintzat hartuta; konpainien kopurua % 1,8 inguru igo zen, baina ohartarazi du igoera hori enpresa txikietan bakarrik pilatu zela (5 langile arteko enpresak). Horregatik, enpresa horiek haztearen alde agertu da haien tamainari atxikitako zailtasunak gainditzeko.

Bigarren kapituluari dagokionez, Yolanda Barcinak enpresa nafarrek kanpoko merkatuan zer jokabide ona izan duten goraipatu du, esportazioen urte artekoa % 8,5ean igoz; hala ere, Europako herrialdeekiko nahiz automobilgintza-sektorearekiko duen mendekotasuna ohartarazi du. Hori dela-eta, esportazioen dibertsifikazioa babestu du, sektorialarena nahiz helburuena.

Itun sozialaren babesa

Bestalde, Lehendakariak elkarrizketa sozial "erraz, eraginkor eta eraikitzaile" bat izatea ere garrantzitsutzat jo du, enplegu-arloko politika publikoen eraginkortasuna handitzeko "palanka" izan dadin, Nazioarteko Lan Erakundeak egindako zenbait txostenekin bat etorriz; txosten horiek diote elkarrizketa sozial eraginkor batek gastu publikoaren eraginkortasuna bikoiztu dezakeela enpleguaren sorreran.

Hala, pozik azaldu da Nafarroako eragile ekonomiko eta sozial adierazgarriekin jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko sinatutako akordioagatik; akordio horrek hiru urtetan 545 milioi euro inbertitzea jasotzen du.

Azkenik, Yolanda Barcinak hazkunde eta enpleguaren azken datuei buruz hitz egin du, eta haiek ekonomia "nabarmen hobetzen" ari dela agerian uzten dute. Hala, aurreikusi du "gure ingurunean ezusteko gaizkiagotze bat gertatzen ez bada", urtea % 1,5 inguruko hazkundearekin amaituko dela, bost hiruhilekotan jarraian hazkunde positiboa izanik.

Enpleguari dagokionez, aipatu du Nafarroa langabezia-tasa txikiena duen Komunitatea bada ere eta urria aurreko urtean baino 4.000 langabe gutxiagorekin amaitu bada ere, 47.019 pertsona daudela oraindik lanik gabe eta horrek lanean gogor jarraitzera behartzen gaituela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa