(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laneko estresaren ondorioz eragindako buruko gaitzak jasaten dituzten emakumeak gizonen bikoitza dira osteguna, 2014.eko azaroak 6


Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Institutuak (NOPLI) egindako azterketaren arabera, haiek sortzen dituzten arrazoien % 70 laneko jokabide txarragatik da


langileak

Lan-antolaketa eta pertsonen arteko harremanak dira laneko estresa sortzeko ohiko faktoreak.

Laneko estresaren ondorioz eragindako buruko gaitzak, antsietate eta egokitzapeneko arazoak bereziki, jasaten dituzten emakumeak gizonen bikoitza dira, Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Institutuak egindako azterketa baten arabera. 2009tik 2012ra, 469 kasu aztertu ziren, eta haietatik % 63,8 emakumeei zegokien eta % 36,2 gizonei. Kasuen % 70ean, arrazoiak jokabide txarrak ziren, indarkeria, jazarpena edo erasoak, esate baterako.

Kasuen % 80an aldi baterako ezintasuna ekarri zuten, 137 eguneko iraupenarekin batez beste, eta jarduera-sektore kaltetuenak Herri Administrazioa eta Segurtasuna dira (160 kasu 100.000 biztanleko) eta Ostalaritza (121 kasu 100.000 biztanleko); zifra txikiagoak aurkezten dituzte eraikuntzak, manufakturetako industriek eta komunikazioak (33 bat kasu 100.000 biztanleko).

Lanari lotutako estresa sortzen da lan-eskaera haiei aurre egiteko langilearen gaitasuna gainditzen dutenean, arrisku psiko-sozialak izenekoek bereziki: lan-antolaketari lotutako gaiak eta pertsonen arteko harremanetan dauden arazoak. Kalte fisikoez gain (hipertentsioa, takikardiak, bata bihotzekoak ere), buruko gaitz garrantzitsuak eragin ditzake.

Azterketa NOPLIren programa zaintzailearen zati da Lehen Mailako Arretan lanean jatorria duten buruko patologiak detektatzeko; haren bidez, afektibitate-nahasmenduko kasuen erregistro bat sortu zen Lehen Mailako Arretako medikuek nahiz Ikuskatzailetza Medikokoek jakinarazitako kasuena. Tresna horri esker, kasu bakoitzaren banakako balorazio bat egin daiteke, eta baita dagozkion prebentzio-neurriak sartzea eta txostenak egitea ere langileen prebentzio edo laneko eskubideak bermatzeko.

Laneko estresari buruzko jardunaldia

Horiek dira gaur goizean "Estresa eta beste arrisku psiko-sozial batzuen kudeaketa" jardunaldi teknikoan azaldutako zenbait datu. Jardunaldi hori Osasun Publiko eta Lan Institutuak (NOPLI) antolatu du Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Astearen barnean, eta haren helburua lan-patologia horren kudeaketa eta prebentzioari buruzko zenbait alderdi jorratzea da; patologia horrek Europan lanaldien % 50 eta % 60 artean galtzea ekarri du. Bertan parte hartu dute, enpresetako prebentziotako 150 teknikarik, langilek, sindikatuetako ordezkariek, prebentzioko erakundeek eta hari lotutako eragileek, besteak beste.

Jardunaldian honako hauek aritu dira hizlari: Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionaleko (LSHIN) zuzendari Mª Dolores Limón, bai eta arlo horretan adituak diren Bizkaiako Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzako buru Manuel Velázquez Fernández; LSHINeko teknikari Manuel Fidalgo eta NOPLIko teknikari Rosa de Luis e Iñaki Moreno ere.

Jarraian, esperientzia positiboen adibide zehatzak azaldu dira arrisku psiko-sozialen kudeaketari lotuta, prebentziozko neurri zehatzak ezarriz faktore horiek San Adriango General Mills enpresan ebaluatu ondoren, edo pertsonak kudeatzeko filosofia aplikatzea erakundearen funtzionamendu egokiaren funtsezko elementu modura Etorkizun Berria Elkartean.

Lan-ingurunean arrisku psiko-sozialen faktoreak kudeatzea zer garrantzitsua den gizarte guztia sentsibilizatzeko asmoz, NOPLIak beste jarduera batzuk egin ditu, gainera, esaterako: sexu-jazarpenari buruz eta sexu-arrazoiagatik, uda-ikastaro bat Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzarekin; dibulgaziozko zenbait jardunaldi ere Lanbide Heziketako ikasleen eta unibertsitarioen artean eta "Zinematik laneko estresari egindako begirada" zinema-zikloa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa