(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak paziente onkologikoek jasotzen duten informazioa hobetuko du beren gaixotasunari egokiago aurre egin diezaioten ostirala, 2014.eko azaroak 7


Prozesu onkologikoetan mediku eta pazienteen arteko komunikazioa hobetzeko proiektu baten gomendioetako bat da


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak paziente onkologikoei ematen zaien informazioa hobetuko du behar bezala, zuzen jasoko dutela bermatzeko eta beren gaixotasunari egokiago aurre egin diezaioten.

Profesional eta paziente onkologikoen arteko komunikazioa hobetzeko proiektuetako baten gomendioetako bat da, eta hura gaur goizean aurkeztu dute Osasun kontseilari Marta Verak eta Osasunbideko Pazientearen Arreta eta Kalitateko zuzendari José María Iribarrenek, proiektua egin duen unitatea. Handik ateratako ondorioek proiektuaren hurrengo faseko lan-ildoa markatuko du, hobetzeko proposamenen diseinua, datozen hilabeteotan Nafarroako Ospitaleguneko medikuek eta Pazientearen Arretako langileek osatutako lantalde batek egingo duena, eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen laguntza jasoko dute.

Mediku-kontsulta.

Osasun Departamentuak paziente onkologikoei ematen zaien informazioa hobetuko du behar bezala, zuzen jasoko dutela bermatzeko eta beren gaixotasunari egokiago aurre egin diezaioten.

Profesional eta paziente onkologikoen arteko komunikazioa hobetzeko proiektuetako baten gomendioetako bat da hori, eta hura gaur goizean aurkeztu dute Osasun kontseilari Marta Verak eta Osasunbideko Pazientearen Arreta eta Kalitateko zuzendari José María Iribarrenek, proiektua egin duen unitatea. Handik ateratako ondorioek proiektuaren hurrengo faseko lan-ildoa markatuko du, hobetzeko proposamenen diseinua, datozen hilabeteotan Nafarroako Ospitaleguneko medikuek eta Pazientearen Arretako langileek osatutako lantalde batek egingo duena, eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen laguntza jasoko dute.

Proiektuaren jatorria 2013ko urrian garatutako paziente onkologikoen arretari buruzko Osasun Foro batean kokatzen da; bertan egiaztatu zen, paziente eta profesionalek adierazitako zailtasunen % 50 inguru komunikazio-arazoei lotuta zeudela. Gainera, hobetzeko 23 proposamenetatik 11etan profesionalen arteko informazio, komunikazio eta koordinazioko hobekuntzak aipatzen ziren.

Horren aurrean, komunikazio-kalitatearen azterketa kualitatibo bat egitea hautatu zen pazientearen esperientziaren ezagutzan oinarrituz, eta baita haien behar eta itxaropenena ere gaixotasunean zehar, profesionalen eta pazienteen arteko komunikazio egokirako funtsezko lau atal azpimarratuz: informazioaren kantitatea eta kalitatea; profesionalen komunikazio-gaitasunak; profesionalen arteko koordinazioa; eta erabakiak hartzeko autonomia.

Azterketan ondesteko tumoreak dituzten hamar pazientek parte hartu dute, seik taldeko dinamika batean eta lauk elkarrizketa pertsonaletan, eta baita ondesteko tumoreetan esku hartzen duten hainbat zerbitzutako lau medikuk ere (Digestio Aparatua, Onkologia Medikua, Kirurgia eta Onkologia Erradioterapikoa).

Ondorioak eta gomendioak

Azterketaren arabera, mamian eta forman diseinatzeko beharra hautematen da eta informazioa pazienteak onartzeko moduan ematea, haren gaixotasunari hobeto aurre egiteko balioko diona. Gainera, profesionalen komunikatzeko teknikak eta gaitasunak garatzea gomendatzen da pazienteek hobeto aurre egin diezaion eta gaitasun handiagoa izan dezan.

Proiektuak ondesteko tumoreari arreta emateko prozesuan ikuspegi orokorrago, koordinatuago eta integratzaileagoa sartzea aurreikusten du, irtenbideak aurkituz kolostomiaren itxiera-egunaren kezka arintzeko, ostomiari buruzko informazioa ebakuntzaren aurretik emateko aukera aztertuz, beste espezialitateko bateko beste hitzordu batzuekin egokitu daitezkeen hitzorduak optimizatuz, bai eta ondorengo aukera baloratuz ere: espezialitate bakoitzean espezialista bera izatea pazientea tratatuko duena.

Azkenik, egoera berean dauden pazienteak elkartzeko ekimenak finkatzea oinarrizkotzat jotzen da; hala, gaixotasunari aurre egitea errazagoa gerta dakieke, eta Osasunbideari aukera emango dio, laguntza-zirkuituko zenbait alderdiri buruz pazienteek duten pertzepzioaren gaineko informazioa jasotzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa