(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa hirugarren foru-komunitatea da etxeetako kultur kontsumoaren gastuan astelehena, 2014.eko azaroak 10


Gainera, Nafarroa biztanleko kultur gastu handieneko foru-komunitatea izan zen 2012an, Ministerioko Kultur Estatistikako Urtekariaren arabera


Nafarroa biztanleko gehien gastatzen duen Komunitatea izan zen 2012an, 56,8 eurorekin.

Nafarroa hirugarren foru-komunitatea da etxeetako kultur kontsumoaren gastuan, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratutako 2014ko Kultura Estatistikako Urtekariaren arabera. Urtekari hori estatistikako 20 iturritan oinarrituz egiten da. 2013an, kultur gastuaren Espainiako batez bestekoa 673,3 eurokoa izan zen, eta Nafarroan, berriz, 759,5 eurokoa; zifra hori Madrilek (883,9 euro) eta Euskal Autonomia Erkidegoak (777,6 euro) gainditzen dute soilik.

Estatistikak egiaztatzen du ere kultur gastu hori 2012 eta 2013 artean jaitsi zela autonomia erkidego guztietan. Espainia guztian, 738,8tik aipatutako 673,3ra pasa zen eta aipatutako hiru komunitate horietan, adibidez, aurreko urtean 966, 858 eta 838 euro xahutu zituzten Madril, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Txosten horrek dioenez, Nafarroa 2012an Kulturan gastu publiko gehien egindako Autonomia Erkidegoa izan zen biztanleko (txostenak ez ditu 2013ko aurrekontuak jasotzen), 36,3 milioi euroko inbertsioarekin, hau da, 56,8 euro biztanleko izango zena; ondoren EAE etorriko zen (49,4ko inbertsioa) eta Katalunia (37,7 milioi euro). Nafarroan 2012an gehien inbertitu zen kultur sektoreak honako hauek izan ziren: kultur ondasun eta zerbitzuak (15,5 milioi) eta arte plastikoak, eszenikoak eta musikalak (10,3 milioi).

Nafarroako familien kultur interes handiena kultur turismoari buruzko datuetan ere adierazten da. Espainian murriztu egin da kultur interesagatik bidaiatzen duten pertsona-kopurua: 2012an 12 milioi pertsona ziren eta 2013an, 10 milioi inguru; Nafarroako datuak, ordea, bestelakoak dira: 205.800 nafarrek bidaiatu zuten beste leku batzuetara kultur interesagatik eta 247.800ek gauza bera egin zuten 2013an. Horrekin batera, Nafarroa kultur intereseko leku bihurtu da gainera eta, hala, kultur bidaiariak 2012 eta 2013 artean jaitsi badira ere Espainia guztian, arrazoi horrengatik hona heltzen direnak 130.600etik 163.800era pasa dira urte horretan.

Nafarrek kulturarekiko duten interes handiago hori ere beste datu bitxi batean ikusten da, eta "Kultur arloko irakaspenak" ataletik ateratakoa da: Nafarroan Batxilergoko Arteen modalitatean 527 ikasle matrikulatu ziren 2012-2013 ikasturtean, hau da, batxilergoko ikasle guztien % 6,2, Espainiako autonomia erkidego guztietako laugarren ehuneko altuena.

Espainiako kulturaren egoera nahiz bilakaeraren ezagutza lortu nahi duen urtekari horretan egiaztatzen da, hala ere, Nafarroak zenbait kultur enpresa galdu dituela (Nafarroan 1.237 erregistratu ziren 2013an, aurreko urtean baino zerbait gutxiago; 2012an, 1.290 zeuden), eta Nafarroako kultur enplegua enplegu guztiaren % 2,6 dela (6.700 pertsona), Espainiako batez bestekoaren antzeko zifra. Espainian, kulturaren sektorean lan egiten dutenak 485.300 pertsona dira, enplegu guztiaren % 2,8.

2014ko Kultur Estatistikako Urtekariak ere azpimarratzen du, Nafarroa biztanleko espazio eszenikoen Espainiako batez bestekoan sartzen dela.

Argitaletxeen mundua, arte eszenikoak, musika eta zinema

Argitaletxeen ekoizpenari dagokionez, Urtekariak Espainian argitaratutako titulu-kopuruak behera egin duela jasotzen du; 2012an 104.724 izan ziren eta 89.150 arte jaitsi ziren 2013an. Nafarroan, 1.040 titulu 2012an, eta 1.046, 2013an, hots, igoera txiki bat, eta igoera hori euskarri digitalean argitaratutako tituluak igo zirelako gertatu zen (108tik 434ra igo zen). Paperezko liburuak ere jaitsi egin ziren, 932tik 612ra.

Emanaldiei dagokienez, Espainian 50.833tik 48.610era jaitsi zen urte horietan, eta Nafarroan 909tik 865ra. Emanaldi bakoitzeko ikusle nafarren kopurua soilik 160tik 157ra jaitsi arren, emanaldi gutxiago izateak ikusle-kopurua, guztira, 145.000tik 135.000 jaistea eragin zuen.

Musikan, 414 kontzertutik 390era jaitsi zen. Nolanahi ere, ikusleen kopuruak ez zuen behera egin (165.000tik 158.000ra); beraz, batez besteko ikusle-kopurua hobetzen zen: 2012an, 398 pertsona zeuden kontzertuko eta 405, 2013an.

Herri-musikako kontzertuak ere apur bat jaitsi ziren:1.142tik 1.029ra.

Azkenik, zinema-aretoetan aurreko ekitaldiko datuak errepikatu ziren ia. 2012an 76 areto zeuden zabalik eta 2013an, 72, hau da, Nafarroak 100.000 biztanle bakoitzeko (11,3) areto gehien dituen autonomia erkidegoetako bat izaten jarraitzen du; Errioxa (16,6) eta Madril (10,5) bakarrik ditu gainetik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa