(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,9 milioi euro erabiliko du 2015ean garapenerako lankidetza-laguntzetarako asteartea, 2014.eko azaroak 11


Bestalde, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak 4,1 milioiko diru-laguntza deialdien hamar bat txosten onartu ditu


Argazki orokorra

Alli kontseilaria Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak egindako bilkuraren buru izan da. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 3.900.107 euro erabiliko du datorren urtean garapenerako lankidetza-laguntzetarako, Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik gaur goizean ezagutzera eman duenez Nafarroako Garapenerako Lankidetza Kontseiluko bilkuran. Alli bera izan da Iruñean egindako bilkura horren buru.

Zehazki, zenbateko horren % 80 lankidetza ekonomikoko proiektu nahiz programetan inbertituko da, % 11 giza ekintzetan, % 8 hezkuntzan herritarrak garatu eta sentsibilizatzeko, eta gainerako % 1 laguntza teknikoan.

Partiden arabera, 1.650.000 euro garapeneko urteko programetarako erabiliko da (epe ertain eta luzeari begira prestatutakoak), 1.472.865 euro garapeneko urteko proiektuetarako (urtebetekoa), 240.000 euro larrialdi espezializatuko ekintza humanitarioetarako, 200.000 euro Saharako errefuxiatuei elikagaietan laguntzeko, 182.242 euro arlo formala garatzeko hezkuntza-proiektuetarako, 40.000 euro formala ez den arloa garatzeko hezkuntzarako, 40.000 euro sentsibilizazio-ekintzetarako eta, azkenik, 75.000 euro ONGD Koordinakunderako (40.000 euro Eskola Solidarioen Sarea koordinatzeko eta 35.000 euro funtzionamenduko gastuetarako).

Alli kontseilariak ere kontsulta eta partaidetzako kide anitzeko organo horretako kideei aurtengo garapenerako lankidetza-programaren urteko kudeaketa-memoria aurkeztu die; haren arabera, Nafarroako Gobernuak 3,8 milioi euroko diru-laguntza eman du arlo horri lotutako 42 esku-hartze egiteko (programak, proiektuak, laguntza humanitarioa, hezkuntza, sentsibilizazioa…).

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua

Bestalde, Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli ere Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko bilkuraren buru izan da gaur asteartea, azaroak 11, Iruñean.

Bilkuran zehar, organo horrek onetsi ditu, PFEZaren helburu sozialen % 0,7ko funtsarekin finantzatutako diru-laguntzei dagozkien txostenak. Guztira, hamar bat deialdi dira datorren urterako, 4,1 milioi guztira, honako hauei lotutako jarduerak finantzatzeko: desgaitasuna, adineko pertsonak, langabeak edo gutxiengo etnikoak, beste alor batzuen artean.

Zehazki, 1.739.820 euro desgaituak diren pertsonen arloko entitateen programak eta funtzionamendua diruz laguntzeko erabiliko da (kopuru horretatik, 830.820 euro % 0,7ko funtsak jartzen du, baina ez gainerakoa); 746.433 euro langabeen aldeko interes sozialeko programa komunitarioetarako; 470.000 euro gizarteratzeko eta gutxiengo etnikoak sustatzeko arloko proiektuetarako; 450.000 euro adinekoen elkarteak funtzionatzeko; 205.939 euro adineko elkarteen programetarako; 200.000 euro gizarteratzeko etxebizitza-programan laguntzen duten erakundeetarako; 125.000 euro programak boluntariotza sozialeko arloan egiten dituzten zerbitzu sozialen erakundeetarako; 115.954 adingabea babesteko arloan lan egiten duten erakundeetarako eta 90.000 euro bizitza independenteari laguntzeko programa kudeatzeko.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak ere aldeko txostenak egin ditu, alde batetik,Gizarte Zerbitzuen Lehen Mailako Arretako Koordinazio Batzordea arautzen duen foru-aginduko proiektuari buruz, eta bestetik, zerbitzuari lotutako prestazioen gehieneko zenbatekoen aldaketari buruz, egoera berezietan, hau da, mendeko pertsona bati arreta-zerbitzua emateko kostua finantzatzen laguntzeko emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuko zerbitzu publiko baterako edo itundutako baterako sarbidea izateko aukerarik ez dagoenean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa