(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak aitortu gabeko enpleguaren aurka herritarrak kontzientziatzeko kanpaina abiaraziko du

asteazkena, 2014.eko azaroak 12


Langilea babestea, enpresen lehiakortasun desleiala saihestea eta iruzur fiskal murriztea ditu xede


Kanpainako horma-irudia.

Nafarroako Gobernuak komunikazio-kanpaina bat abian jarriko du; haren helburua da, Nafarroako biztanleak ezkutuko ekonomiak eta aitortu gabeko enpleguak langilearengan, enpresetan beraietan eta herritarrengan oro har diru-sarrera publikoak murrizteagatik zer ondorio txar dituen, horri buruz kontzientziatzea

30.000 euro balio duen ekimena sartzen da, alor horretan 2012an Estatuko Administrazio Orokorrarekin, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin eta Foru Komunitateko eragile ekonomiko nahiz sozial nagusiekin (Nafarroako Enpresarien Konfederazioa eta UGT eta CCOO sindikatuak) izenpetutako akordio instituzionalaren barnean.

Deklaratu gabeko enplegutzat jotzen da, langilea Gizarte Segurantzan alta emanda ez dagoen lan-egoera; lan egindako ordu guztiak ez dira aitortzen; lana prestazio sozialekin ez dira ondo bateratzen, langabezia barne; lanbide bat lan-baimenik gabe egiten da, atzerritarrekin gertatzen dena; edo autonomo moduan lan egiten da alta eman gabe edo lan egindako ordu guztiak aitortu gabe.

"Kontraturik gabe, ez zaizu ikusten" lelopean, kanpainak nafar guztien laguntza jaso nahi du iruzurrezko jardunbide horiek desagertzeko; hala, ostiraletik aurrera eta datozen lau asteotan, tokiko prentsako edizio digital eta idatzietan informazio-mezuak jarriko dira; irratirako iragarkiak entzule gehien dituzten irratietan; panelak jarriko dira garraio publikoko markesinetan eta zenbait ekintza egingo dira kalean. Gainera, dibulgaziozko horma-irudi eta liburuxkak argitaratuko dira honako leku hauetan banatzeko: enplegu-agentziak, sindikatuek Foru Komunitate guztian dituzten informazio-puntuetan, enpresa-elkarteetan eta enpresetan. Horrez gain, 848 42 76 45 telefono-zenbakian informazio eskaintzen da aitortu gabeko edozein egoerari buruz, eta www.navarra.es webgunean ere kontsulta daiteke.

Biztanleei bidali nahi zaien mezua, aitortu gabeko enplegua izateak gizarterako zer ondorio dituen jakinaraztea da, batez ere. Langileei eragiten die lehenik eta behin, beren lan-eskubideak eta onurak kentzen dizkielako, bai eta dagozkien prestazio sozial eta osasun-mailakoak ere; enpresa zintzoei ere neurri handi batean kaltetzen die, desabantaila-egoeran eta lehiakortasuna desleialeko egoeran jartzen dielako; horrek haien garapena eta hazkundea eragozten die. Azkenik, gizarte guztiari egindako iruzurra da diru-sarrera publikoak eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuen gastua murrizten dituelako.

Nafarroako ezkutuko ekonomia

Nafarroako Gobernuak agindutako ezkutuko ekonomiari buruzko azterketa baten arabera, 2008tik 2012a bitarte ezkutuko enplegua igo egin zen; 2012an, 46.000 lanpostu zeuden era horretan, eta Ogasunean528,3 milioi euroko galerak eragin zituen.

Egileek ondorioztatu dute aldi horretan Nafarroako ezkutuko ekonomiaren indarra BPGd-aren % 13 eta %18 artekoa izan dela Estatuko batez bestekoaren azpitik 5 puntu, hau da, indar gutxien duen bigarren foru-komunitatea da, Madrilen atzetik. Eragin txikiago hori Nafarroak dituen ezaugarri ekonomiek azaltzen dute; izan ere, tradizionalki iruzurrezkoak izan diren sektoreek, eraikuntza eta turismorako ostalaritza, beste autonomia-erkidego batzuetan baino indar gutxiago dute.

Ezkutuko ekonomiaren ondorioa murrizteko politikak lantzeko gomendio moduan, egileek proposatzen dute, erreforma judizial eta zergazkoa; kontzientziazio sozialeko neurriak abian jartzea, eta haien artean dago Nafarroako Gobernuak abian jarritako komunikazio-kanpaina; horrekin batera, ezkutuko ekonomia oso mugatuta dagoen jardueretako sektoreak sustatzea, goi-teknologiako industria bereziki, eraikuntza eta zerbitzuen kaltetan. Azkenik, lan-ikuskapenak handitzea gomendatzen dute eta, zerga-mailan, zergen ordainketa sinplifikatu eta erraztea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa