(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eskualde industrializatuenak biltzen dituen “Vanguard” programa europarrarekin bat egin du osteguna, 2014.eko azaroak 13


Goicoechea lehendakariordeak "Milango konpromisoa" sinatu du Europako industriaren garapenean elkarrekin lanean jarraitzeko


Goicoechea lehendakariordea, Vanguard programako kideekin. ( irudia handitu )

Nafarroak eskualde industrializatuenak biltzen dituen "Vanguard" programa europarrarekin bat egin du, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoecheak "Milango adierazpena" sinatu ondoren.

Hala, Foru Komunitateak programa honetan parte hartutako gainerako eskualdeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa erakutsi du; programa horrek lan egiten du industriaren eta Europako "espezializazio adimentsuaren" sustapenean, eta ikerketa nahiz berrikuntza dira eskualdeko garapen ekonomikoaren giltzarri.

Goicoechea lehendakariordeak aurten Milanen egin den "Vanguard Programa"-ren urteroko bilkuran parte hartu du gaur goizean; Nafarroak espezializazio ekonomikoko sektoreetan zer estrategia duen azaldu du, ikerketa nahiz berrikuntzaren aldeko apustuaz aritu da, eta esparru horretan ADITECH korporazio teknologikoak zeregin garrantzitsua jokatuko du. Bilkuran parte hartu dute ere, Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Iñaki Morcillok eta Bruselan Nafarroak duen ordezkari Ignacio Baleztenak.


Goicoechea lehendakariordea programarekin bat egiteko dokumentua sinatzen. ( irudia handitu )

Goicoechea lehendakariordea programarekin bat egiteko dokumentua sinatzen.

Programan parte hartzen duten 20 eskualdeetako ordezkari politikoek beren konpromisoa berritu dute, hau da, industrializazioa sustatzeko Europan zeregin aktiboa betetzea. Industria eta berrikuntzaren sustapena Europako agenda politikoan gai nagusi izatearen alde egin dute.

Zehazki, parte hartutako eskualdeek honako konpromiso hauek hartu dituzte:

  • Europako eskualdeen arteko sareen garapena babestea lehentasunezko arloetan berrikuntza-ildoak sustatzeko.
  • Finantzaketa konbinatua erraztea eskualdeko eta Estatuko tresnen arteko sinergiak baliatuz.
  • Inbertsio publiko-pribatuetarako finantzaketa-irtenbideak arakatzea; espezializazio adimentsuko estrategiak inplementatzea eskualdeen arteko koordinazioa sustatzeko.
  • Klusterren Europako estrategia berriaren hazkundeari laguntza ematea, espezializazioa zutabe nagusia izanik.
  • Vanguard programa garatzea eskualde parte-hartzaileen eta Europako Batzordearen arteko elkarrizketa estrategikoa babesteko asmoz.

Europako homologoen aurrean egindako agerraldian, Goicoechea lehendakariordeak azpimarratu du eskualdeko gobernuak lankidetzan aritu behar direla eskualde bertako erakunde publiko eta pribatuekin, baina baita beste herrialdeetako instituzio eta erakundeekin ere erronka komunei hobeto aurre egiteko. Aipatu du, gainera, "hori dela `Vanguard´ programak duen garrantziaren arrazoia, eskualdeen arteko lankidetza sustatzen duena".

Vanguard Programa

Vanguard programa 2012an sortu zen Europako Parlamentuan "Hazkunde berriaren motorrak diren eskualdeak espezializazio adimentsuak erabiliz" izeneko hitzaldiak zirela-eta. Gaur egun, Europako 12 herrialdetako 20 eskualde daude programaren barnean: Nafarroa, Asturias, Katalunia eta EAE (Espainia); Baden-Württemberg eta Iparraldeko Renania -Westfalia (Alemania); Flandes eta Valonia (Belgika); Lombardia (Italia); Malopolska eta Silesia (Polonia); Eskozia (Erresuma Batua); Eskania eta Dalarna (Suedia); Tampere (Finlandia); Portugalgo Iparraldeko eskualdea; Goi Austriako eskualdea; Rodano-Alpeak eta Iparraldea-Calaisko igarobidea (Frantzia); eta Zuid-Holland (Holanda).

"Vanguard" programarekin bat egiteko, programa horrek eskualdeetan industrializazioak zer garrantzi duen aztertzen du eta zer-nolako konpromisoa duen enpresa-sarea nahiz industria garatzeko, horretarako "espezializazio adimentsua" erabiliz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa