(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen erreklamatu gabeko gorpuzkiak Iruñeko hilerrian lurperatuko dira

osteguna, 2014.eko azaroak 13


Hala ondorioztatzen da Morrás kontseilariak eta Maya alkateak gaur goizean Nafarroako Jauregian sinatutako lankidetza-hitzarmenetik


Transcripción textual del video

Nafarroako hobi komunetan aurkitutako Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen gorpuzkiak eta haien familiek erreklamatu gabekoak, Iruñeko hilerriko panteoi batean lurperatuko dira.

Hala ondorioztatzen da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek eta Iruñeko alkate Enrique Mayak gaur goizean sinatutako lankidetza-hitzarmenetik.

Morrás eta Maya

Morrás kontseilaria (eskuinean) eta Maya alkatea (ezkerrean) lankidetza-hitzarmena trukatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako hobi komunetan aurkitutako Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen gorpuzkiak eta haien familiek erreklamatu gabekoak, Iruñeko hilerriko panteoi batean lurperatuko dira.

Hala ondorioztatzen da Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek eta Iruñeko alkate Enrique Mayak gaur goizean sinatutako lankidetza-hitzarmenetik. Mugagabea den akordio honekin, bi administrazioek 33/2013 Foru Legean aurreikusitako ekintzetako bat betearazten da; 33/2013 Foru Legeak hildako herritarren eta 1936ko kolpe militarraren ondoren pairatutako errepresioaren biktimen aitorpena eta erreparazio morala jasotzen du.

Nafarroako Jauregian egindako sinadura-ekitaldian ere izan dira, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusi José Luis Ruiz eta memoria historikoaren alorreko koordinazioaren batzorde teknikoko idazkari Pilar Goñi.

"Justizia eta duintasun" ekitaldia

Morrás kontseilairaren hitzetan, lankidetza-hitzarmen hau errealitate batekiko "justizia, erreparazio, aitorpen eta duintasun" ekitaldi bat da, "bere normalizaziorako oztopoak" aurkitu dituen errealitatearekiko. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aipatu duenez, jarduera honekin "Foru Komunitatearen historian behar beste itxi gabe zeuden kapituluak ixten hasi dira".

Morrás kontseilariak ere memoria historikoaren alorrean jarduera gehiago egingo direla iragarri du, aldi horretan hildako Administrazioko funtzionarioak aitortzen dituen plaka bat jartzea, esaterako.

Aldiz, Maya alkateak hitzarmenaren baldintzen berri eman du eta haren izaera mugagabea azpimarratu, "hobiratzeko gorpuzkiak dauden bitartean, merezi duten lekua eman behar diegulako". Mayak nabarmendu du ere, akordio honekin "inoiz izan behar ez ziren biktima" batzuei aitorpena egiten zaiela.


Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: Ruiz, Maya alkatea, Morrás kontseilaria eta Goñi. ( irudia handitu )

Bi administrazioen konpromisoak

Sinatutako hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalaren esku jarriko ditu hobi komunetatik ateratako gorpuzkiak; Gerra Zibilak eta frankismoak Foru Komunitatean utzitako biktimak dira eta haien senideek ezin izan dituzte identifikatu eta erreklamatu

Gainera, Nafarroako Gobernuak, gorpuzkiekin batera, haiei buruzko informazio garrantzitsu guztia emango du, hots, gorpuzkiak datozen lekuaren ezaugarriak, datu zientifikoak eta nola hil ziren.

Bestalde, Iruñeko Udalak gorpuzkiei banaka emango die lurra eta haiek ondoren aurkitzen utziko duten identifikazioa bermatuz, beharrezkoa balitz ere. Hobiratzeak hilotzen gaineko osasunaren Araudiarekin eta udal-ordenantzekin bat etorriz egingo dira. Toki-erakunde horrek ere panteoia behar bezala zaintzeko konpromisoa hartzen du, hura babesteko eta mantentze-lan ohikoa egiteko.

Kostuei dagokienez, Nafarroako Gobernuak gorpuzkiak Iruñeko hilerrirainoko garraioa bere gain hartuko du eta hiri horretako udalak lur emateaz arduratuko da, udal-langileek egingo dutena. Aparteko gasturik sortzekotan, Foru Gobernuak ordainduko luke.

Panteoiaren deskribapena

Helburu horretarako eraikitako panteoi hori Iruñeko Udalarena da; hiri horretako hilerriko Santa Felicia kalean dago, 27 bis horma-hilobien bazterrean eta udal-bulegoetatik hurbil. 3x3 metroko tamaina du eta 60 gorpuzkirentzako lekua. Hormigoi armatuz eginda dago eta granito beltzezko harri trinkoarekin estalita.

Bertan Nafarroan Gerra Zibil eta frankismoaren garaian hildako pertsonen aipamena dago, hobi komunetatik berreskuratutakoak. Parean, basoko gris koloreko harrizko monolito bat dago 2,60 metro luzekoa, 0,50 zabalekoa eta 2,80 metro garaikoa. Panteoia nahiz monolitoa lorategiz betetako batek gune batek inguratzen du.

Hilotzak hobitik ateratzeko protokoloa eta hobien mapa

Gogora ekarri behar da, Nafarroako Gobernuak 2011. urtean hilotzak hobitik ateratzeko protokolo bat onartu zuela Foru Komunitatean garatutako era honetako prozesuei ahalik eta berme gehienak emateko asmoz, bai eta kontrolik gabe egin ez daitezen ere.

Protokolo horrek hilotzak hobitik ateratzeko fase guztiak arautzen ditu (aurretiazko ikerketak, indusketak, auzitegiko medikuen ikerketak eta gorpuzkiak azkenean non utziko diren), eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko departamentuari jarduerak jarraitzeko eta kontrolatzeko zeregina ematen dio.

Bestalde, Foru Gobernuak Nafarroako hobien mapa ere egin du; Gerra Zibileko edo ondorengo errepresioaren biktimen lurperatze komunak egindako lurrak aurkitzen dira bertan, bai eta aldi historiko horretan zehar izandako indarkeriazko gertakariak ere.

Hobien mapa hori Nafarroako Gobernuko webgunean argitaratuta dago eta eguneratzen da, herritarren partaidetzaren bidez eta toki horietan biktimen elkarteek egindako ikerketa edo indusketetan lortutako informazioaren arabera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa