(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Madril, Bartzelona eta Berako ekitaldiek Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dute ostirala, 2014.eko azaroak 14


Barojari buruzko lehen kongresu nazionala izan da antolatutako lehen ekitaldia, eta jarduera horri Sánchez de Muniáin kontseilariak amaiera eman dio ostiral honetan, Madrilen


Sánchez de Muniáin kontseilaria kongresuari amaiera ematen. ( irudia handitu )

Zenbait ekitaldi antolatu dira egunotan Madril, Bartzelona eta Beran, Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Antropologo, historialari eta folklorista espainiar hori haurtzarotik Nafarroari lotuta egon zen (Madril, 1914ko azaroak 13 – Bera, 1995eko abuztuak 18).

Alde batetik, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatutako kongresu nazional bati amaiera eman dio ostiral honetan, Madrilen. Aste guztian zehar, Julio Caro Barojaren irudia aztertu da kongresu horretan, "Espainiako herrien kultura eta ondarea" lelopean.

Kontseilariak azpimarratu duenez, haren lana "mugarria izan zen" gizakia eta haren ohiturak aztertzeko orduan; horrekin, "Espainian gure historiaz dugun kontzeptua aldatu zuen". Nafarroarekin ere zuen lotura nabarmendu du, eta horregatik jaso zituen merezimendu osoz, Urrezko Domina eta Vianako Printzearen Saria 1995ean.

Gainera, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrásek "Navarra Intensa" ("Nafarroa Bizia") izeneko erakusketa ibiltaria zabalduko du larunbat honetan, Bartzelonan, Julio Caro Barojaren irudia omentzeko. Kataluniako hiri horretako nafarren etxean (Maragall pasealekua) jarriko da erakusgai azaroaren 27a bitarte.

Lore-eskaintza eta kontzertua Beran

Azkenik, Beran, Barojaren gorpuak atseden hartzen duen udalerrian, lore-eskaintza bat egingo da igandean eta Iruñeko Orfeoiak ere kontzertu-omenaldi bat emango du.

Ekitaldi horietan Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina eta udalerriko alkate Marisol Taberna izango dira. 12:00etan ekingo zaie ekitaldiei udal-hilerrian Baroja-familiaren panteoiaren alboan egindako lore-eskaintza batekin. Ekitaldian Berako txistulariak ariko dira eta Iruñeko Orfeoiak ere kontzertua emango du doan, 12:30ean, udalerriko kultur etxean

Gogoratu behar da, ospakizun-ekitaldi horien barnean,Foru Gobernuak ere Barojak Nafarroari buruz egindako ikerketa nagusiak biltzen dituen antologia bat argitaratu duela; horrekin batera, Nafarroako Museoan 2015eko martxora arte luzatuko den erakusketa bat ikusi ahal izango da; bilduma horretan dokumentu pertsonalak, familiako objektuak eta Barojak berak berreskuratutako material etnografikoa aurki daitezke.

Argazki-oina (ezkerretik eskuinera):Carmen Hidalgo, Fernando Carrión, Juan Luis Sánchez de Muniáin, Carmen Caro, Guadalupe Rubio eta Pío Caro Baroja.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa