(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua, toki-erakundeak eta GKE koordinatuko dira Nafarroan beharrak dituzten pertsonei elikagaiak banatzeko

ostirala, 2014.eko azaroak 14


Iribas eta Alli kontseilariak erakundeen arteko mahai bateko lehen bilkuraren buru izan dira, eta mahai horrek jarduera-protokolo bat egingo du inplikatutako eragileen artean eta laguntza horien hartzaileen profila zehaztuko


Bilkurako irudia

Iribas eta Alli kontseilariak, bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari José Iribas eta Gizarte Politiken Íñigo Alli izan dira ostiral honetan, azaroak 14, erakundeen arteko mahai bateko osaeraren buru; mahai horrek beharrak dituzten pertsonentzako elikagai-banaketa koordinatuko du, laguntza benetan beharra duten pertsonetara hel dadin eta, hala, onuradunen estigmatizaziorik egon ez dadin.

Iruñean egindako bilkuran, honako hauek parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko bost departamentutako ordezkariek, toki-erakundeetakoak, oinarrizko gizarte-zerbitzu eta gizarte-erakundeetakoak, zehazki, Nafarroako Elikagai Bankukoak, Caritaskoak, Gurutze Gorrikoak eta Gizakia Herritar fundaziokoak.

Bilkuran zehar, mahaiak erabaki du, onuradunen profila zehaztuko duen lantaldea sortzea; lantalde horre elikagaiak banatzeko koordinazio-protokolo bat idatziko du eta baliabide batzuen eta besteen arteko desbideratze-mekanismoak finkatu; horrekin batera, adingabekoengan era horretako gabeziak hautematen dituzten ikastetxeetan jarraitu beharreko prozedura finkatuko du. Lantalde hori osatuko dute, Gizarte Politiken Departamentuko bi ordezkarik, toki-erakunde eta oinarrizko gizarte-zerbitzuetako beste bik eta gizarte-erakundeetako beste bi ordezkarik.

Gainera, Behar Gehien Dutenentzako Europako Laguntza Funtsaren (FEAD) programa eragile berriaren kudeaketa jorratu da, 2020ra arte indarrean izango den programa. Plan horren berrikuntzen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: onuradunek bete beharreko baldintzak, haiek gizarteratzeko laguntza-neurriak eta programa horretako erabiltzaileen erregistroa.

Pertsona-hartzaileak

Behar Gehien Dutenentzako Europako Laguntza Funtsaren plan eragile berriak ezartzen duenez, elikagaiak ahulenak diren pertsonen artean banatuko dira, eta hala joko dira, beren errentak eskualde bakoitzeko diru-sarreren baliokide diren batez bestekoaren % 60 gainditzen ez duten banako, familia, etxe edo taldeak, familia-unitate bakoitzaren mendeko kide bakoitzak areagotuta.

Definizio horren barnean ere sartzen dira, etxerik gabeko pertsonak eta ahuldade sozial bereziko egoeran dauden beste batzuk, esaterako: desgaituak, genero-indarkeriaren biktimak, gutxiengo etnikoak… Europako programa horretarako haien sarbideak behar bezala justifikatuta egon beharko du gizarte-zerbitzuek eta elikagaiak banatzen dituzten erakundeek egindako txostenaren bidez, baldin eta horretarako egiaztatutako profesionalak badituzte.

Laguntza-neurriak

Programa-eragile horrek ere, onuradunen laguntza-neurri batzuk jasotzen ditu (berrikuntza nagusietako bat da), eta lan hori elikagaiak banatuko dituzten erakundeek egin beharko dute, hau da, elikagaien laguntza horren hartzaile diren pertsonak gizarteratzearen aldeegindako jarduerak.

Lehenik eta behin, laguntzeko oinarrizko neurri bat ezarri da, hots, prebentzio, sustapen eta gizarteratzeko ekintzak egingo diren hurbileneko baliabide sozialei buruzko informazioaren berri ematea.

Beste neurri bat erabiltzaileak gizarte-zerbitzuetara bideratzea da, aurrez entitate horiekin harremanetan jarriz dagozkion kanalak finkatzeko, eta onuradunari bideratu nahi den programa edo jardueraren berri eman ondoren.

Azkenik, gizarteratzeko eta laneratzeko zerbitzu, programa, jarduera eta abar zuzenean eskaintzea ere aurreikusi da, baldin eta gizarte-erakundeak alor horretan gaitutako pertsonak baditu. Laguntzeko neurri horiek egin direla, era egokian egiaztatu beharko da.

Erakundeen arteko mahaiko kideak

Elikagaiak banatzeko erakundeen arteko mahaiaren buru Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli izan da, eta mahaian honako hauen ordezkariek ere parte hartu dute: Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia; Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia eta Osasuneko Zuzendaritza Nagusia.

Toki-erakundeei dagokienez, bertan izan dira: Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko Mariano Herrero; eta Iruña nahiz Tuterako zinegotzi Ana Lezcano eta Natalia Castro, hurrenez hurren. Oinarrizko gizarte-zerbitzuen aldetik, Iruñeko eta Eguesibarreko Udaletako ordezkariak bertaratu dira.

Azkenik, aipatu den moduan, bilkuran ere parte hartu dute, Nafarroako Elikagai Bankuko, Caritasko, Gurutze Gorriko eta Gizakia Herritar fundazioko kideek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa