(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaurtik aurrera Nafarroako Jauregian bisita gidatuak egiteko plazak erreserba daitezke astelehena, 2014.eko azaroak 17


Doako bisitak azaroaren 25etik abenduaren 2ra egingo dira, eta berrikuntza moduan musika-emanaldi bat ere izango da


tronuko aretoa

Tronuko Aretoaren irudia.

Gaur, astelehenetik aurrera, Nafarroako Jauregian doako bisita gidatuetan parte hartzeko plazak erreserba daitezke. Bisita horiek azaroaren 25etik abenduaren 2ra egingo dira, 2014ko Nafarroaren Eguna dela-eta programatutako ekitaldien barnean.

Aurten ibilbidearen barnean musika-emanaldi bat egingo da Kaperan berrikuntza moduan, eta kontzertua Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek emango dute.

Bertaratu nahi duten interesdunek plaza erreserba dezakete 948 012 012 eta 012 telefono-zenbakietara dei eginez (deia 0,34 euro) 08:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Eraikin ospetsu hau eta bertako harribitxi artistiko nahiz historikoak ezagutzeko aukera bikaina da.

Bisiten edukia

Bisitak 30-35 pertsonez osatutako taldeetan egingo dira, gidari batek zuzenduko ditu, eta 75 minutuko iraupena izango du. Interesdunek bisita euskaraz egitea ere eska dezakete.

Ordutegiak honako hauek dira:

- Lanegunetan, 17,00 h., 17,30 h. eta 18 h.

- Jaiegunetan (larunbata, hilak 29 eta igandea, azaroak 30), 11,00 h., 11,30 h., 12,00, 12,30 h, 18,00 h eta 18,30 h.

Bisita honako era honetan banatuko da: sarrera-bideo bat ikusiko da, eta Lehendakarien Aretoa, Areto Berdea eta errege-erretratuena, Lehendakaritzako Bulegoa, Bilkuren Aretoa, Kapera eta Tronuaren Aretoa bisitatuko dira. Azken leku horretara egindako bisitan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasle-talde batek musika-pieza batzuk interpretatuko ditu, esteka honetan ikus daitekeen programaren arabera.

Bisita egiteko, beharrezkoa da NAN txartela eramatea eta bisita hasi baino lehen Karlos III., 2. zenbakiko atean izatea. 18 urtetik beherakoak heldu batekin agertu beharko dira.

Jauregiko zenbait tokik zaintza bereziak behar dituztenez, ezin da takoi meheekin ibili. Gurpil-aulkian edo aulkitxoan sar daiteke, ordea. Argazkiak ere atera daitezke flash-a erabili gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa