(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Musikaren Hiriak Zezili Donearen Eguna ospatzeko doako kontzertuak antolatu ditu asteartea, 2014.eko azaroak 18


Programa astearte honetan hasiko da piano- eta biola-emanaldiekin, eta ostiralean amaituko da kontserbatorio profesional eta goi-mailako kontserbatorioaren ekitaldi nagusiarekin


Nafarroako Musikaren Hiriak doako kontzertu-ziklo bat antolatu du aste honetarako, ostiral honetan, azaroak 21, Zezili Donearen eguna ospatzen dela-eta.

Programaren ekitaldi nagusia egun horretan egingo da, musikarien zaindariaren ospakizunarekin bat etorriz, baina emanaldiak gaur asteartean, azaroak 18, hasiko dira piano- eta biola-kontzertu batekin. Emanaldi hori Goi Mailako Kontserbatorioko ikasle Cecilia Valbuena, Raquel Martínez, Juan Urdiales, Saúl Cabello eta Miguel Ángel Aguirrek eskainiko dute Musikaren Hiriko Guelbenzu entzutegian, 19:30etik aurrera. J.S. Bach, Hans Sitt eta G. Enescoren piezak entzun ahal izango dira bertan.

Bigarren kontzertua asteazkenean, hilak 19, izango da 19:30ean ere, eta oraingoan Íñigo Mikeleiz (akordeoia) eta Manuel Gil (saxofoia) ikasleek J.S. Bach, G. Scelsi, S. Gubaidulina eta P. Makkonen-en piezak interpretatuko dituzte.

Ostegunean, azaroak 20, saio bikoitza prestatu da.16:00etan, Goi Mailako Kontserbatorioko Ángela Irañeta (flauta), Miriam Berná (fagota), César Vallejo (pianoa), Iker Azurmendi (pianoa), Kilian Carrillo (pianoa), Izaskun Simón (saxofoia), Michel Reynoso (pianoa), María Morera (flauta) eta Miguel Ángel Aguirre (pianoa) ikasleek J.S. Bach, F. Berwald, I. Albéniz, L.V. Beethoven, F. Chopin, R. Corniot eta F. Borne-ren obrak interpretatuko dituzte.

17:30ean, Eduardo Schmitt (pianoa), Lorea Gurruchaga (fagota), César Vallejo (pianoa), Iván Arostegi (klarinetea), Irene Gil (flauta), Miguel Ángel Aguirre (pianoa), Eneko Anaut (saxo sopranoa), Manuel Gil (saxo altua), Sergio Eslava (saxo tenorra) eta David Martínezek (saxo baritonoa), F. Schubert, E. Elgar, F. Paulenc, C. Franck eta T. Allá-ren piezak joko dituzte.

Zezili Donearen Ospakizuna

Asteko ekitaldi nagusia ostiral honetan, azaroak 21, izango da Nafarroako kontserbatorio profesionalak eta goi-mailakoak elkarrekin antolatutakoa. 19:30ean hasiko da Musikaren Hiriko Fernando Remacha entzutegian, iazko ikasturteko espediente onenen emanaldi eta sari-banaketarekin.

Goi Mailako Kontserbatoriotik, sarituak honako hauek izango dira: Alberto de Ema López (konposizioa), Itziar Pérez de Ciriza Macaya (pedagogia), Andrea Jiménez Mateo (kantua), Purificación Santamaría Llorente (Jazz Kantua) eta Enric Martí Gabarda (saxofoia). Kontserbatorio profesionalaren aldetik, Paula Belzunegui Moreno (pianoa), Borys Mizkowsky Mora (biolina) eta Jon Zufiaurre Marco (saxofoia) sarituko dira.

Ekitaldia Kontserbatorio Profesionaleko Banda Sinfonikoaren eta Goi Mailako Kontserbatorioko Orkestraren emanaldiekin amaituko da. Banda Sinfornikoa haize eta perkusioko 5. eta 6. mailako ikasleek osatzen dute eta Frank Ticheliren "Vesuvius" obra interpretatuko dute. Orkestrak, berriz, María Ayestarán eta Beatriz Aguirre sopranoekin batera, de F. Mendelssohn-en "Denn in seiner hand ist", eta A. Dvorák-en "Danza Eslava" interpretatuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa