Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zentroak Julio Caro Baroja museo etnologikoari dohaintzan emandako Lehen Mundu Gerrako kasko bat erakusgai jarri du egunotan
Karlismoaren museoak Manuel Martorell-en hitzaldi bat programatu du asteazken honetarako, azaroak 19. Gerra Zibileko kanpainako egunkariak. Subjektu historikoaren ekarpen pertsonalak izena duen hitzaldi hori 19:00etan hasiko da museoko patioan. Sarrera librea da eta doan.
"Historiarekin konprometituta. Dohaintzak eta Gordailuak" aldi baterako bertako erakusketa dela-eta Karlismoaren museoak programatutako zikloaren azken hitzaldia da. Partikularrek eta erakunde pribatuek lagatako edo dohaintzan emandako ehun bat objektu ikus daitezke bilduma horretan (armak, argazkiak, uniformeak, agiriak…), eta 2015eko otsailaren 15era arte bisita daiteke.
Museoko webgunean ordutegiei eta museoko beste jarduera batzuei buruzko informazioa aurki daiteke.
Museoak Lehen Mundu Gerrako kasko bat erakusgai jarri du
"Lizarrako herritar bat Lehen Mundu Gerran: Jean Etchebarne" titulupean, Karlismoaren museoak Jean Etchebarne (1896-1956) herritar frantsesarena zen kasko bat erakusgai jarri du aldi baterako. Gizon hori Baionan izan zen Lehen Mundu Gerran borrokatzeko eta, desertatu eta Pirinioak zeharkatu ondoren 1917ko neguan, Lizarran jarri zen bizitzen. Etchebarne familiak "Julio Caro Baroja" Nafarroako museo etnologikoari dohaintzan eman dio berriki.
"Adrian" modeloko kasko bat da, eta hari lotuta jabearen identifikazio militarreko eskumuturrekoa dago.
Kasko horrekin bisitariak Gerra Handiko soldadu horren biografia nahiz esperientzia pertsonala hobeto ezagutzeko aukera ematen da; horrekin batera, uniforme militarraren pieza adierazgarri baten berezitasunak ezagut ditzake gatazka odoltsu horren testuinguruan (2014. urtean ehun urte betetzen dira).
Pieza Karlismoaren museoko patioan ikusi ahalko da 2014ko azaroaren 18tik abenduaren 8ra. Data horretatik aurrera, kaskoa Baionara eramango da (handik atera zen duela ia ehun urte) Baionako Euskal eta Historia museoak Lehen Mundu Gerrari buruzko aldi baterako erakusketan "gonbidatutako objektu" moduan erakusgai jartzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen